Osasunari laguntzeko funtsa

Urtean 60 000 €-ko funtsa, biztanleen osasuna hobetzeko engaiamendua hartu nahi duten egiturei laguntzeko.

Eguneratzea:2025(e) ko azaroaren 10a

Hautagaiei hetsirik Bidaltzeko epemuga : 2025ko uztailaren 25

Diruzko laguntza

Onuradunak

Onuradunak erakunde publikoak edo elkarteak dira, xedea edozein dela ere, egoitza Ipar Euskal Herrian dutenak edo jarduera Euskal Hirigune Elkargoaren eremuan dutenak

  • egoitza soziala Ipar Euskal Herrian duten eta 1901 legedian oinarritzen diren elkarteak;
  • edo Ipar Euskal Herrian egoitza duen Frantziako elkarte bateko adar bat, SIRET zenbakia (hala badagokio) eta banku-kontua duena.

Eskaera-txostena aurkezteko unean, egiturek gutienez urtebeteko existentzia justifikatu behar dute.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

Osasunaren prebentzioan dagoen finantzaketa eta identifikatutako beharrak kontuan hartuz, 2025rako Tokiko Osasun Kontratuan jasotako gai batzuei eman zaie lehentasuna:

1. ardatza Osasunarendako on diren jokabideen alde aritzea

  • 5. helburua : Osasun-berdintasun handiagoaren alde borrokatzea – Prekaritate-egoeran dauden pertsonen osasuna zaintzeko jokabideen aldeko ekintzak

3. ardatza: Osasunarendako egokiak diren ingurunea eta bizi-inguruneak sustatzea

  • 3. helburua - Populazioak zaindu bektoreen eraginei (eltxoak, lakastak, etab. ).
  • 4. helburua - Kalitatezko kanpo-ingurunerako sarbidea erraztea.

4. ardatza: “Elkarrekin bizitzen” eta hurbileko loturak sendotzen laguntzea

  • 2. helburua: Desgaitasuna duten pertsonen zaintzaile ez-profesionalen laguntza hobetzea.
  • 3. helburua: Tokiko lankidetza aldeaniztuna garatzea, sufrimendu psikikoa duten pertsonen ongizatea eta gizarteratzea sustatzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa

  • Tasa: proiektuan diruz lagun daitezkeen gastuen kostu osoaren % 70,  zergak barne (BEZa itzultzen zaien erakundeen kasuan izan ezik). Tasa hori proiektuarentzat jasotako beste laguntza publikoen arabera egokitu ahal izango da.
  • Goimuga/Behemuga:  emandako dirulaguntza gehienez 10 000 €-koa da proiektu bakoitzeko, eta gutieneko zenbatekoa 2 000 €-koa da.

Nire laguntza-eskaera

2025. urterako laguntza-eskaeren epea uztailaren 25a arte irekia izanen da. 

Zure dirulaguntza eskaera osatzen laguntzeko eta zure proiektua aipatzeko, gure taldearengana hurbiltzera gonbidatzen zaitugu. Jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetara idatziz: cls@communaute-paysbasque.fr

Eskaerak,

  • Internet bidez aurkez daitezke, eskaera-orria online betez;
  • posta elektronikoz aurkez daitezke: cls@comunaute-paysbasque.fr helbidera igorriz, (FDS2025 adierazi postaren xedean);
  • postaz aurkez daitezke, zure txostena eta nahitaezko egiaztagiriak helbide honetara igorriz:

Euskal Hirigune Elkargoa

Elkartasun eta Osasun Zuzendaritza

Foch etorbidea, 15 - CS 88 507 64185 BAIONA CEDEX

Nahitaezko egiaztagiriak

Osatua izateko, laguntza-eskabideak dokumentu hauek izan behar ditu:

Proiektuaren egitura juridikoari buruzko dokumentuak:

  • Elkartearen estatutu sinatuen kopia
  • Aldizkari ofizialean argitaratzearen fotokopia.
  • BEZa ordaindu behar ez izatearen ziurtagiria, beharrez.
  • Azken finantza aldiko jarduera-txostenak
  • Elkarte enplegatzaileentzat bakarrik:
    • Biltzar Nagusiak onartutako eta erakundeko lehendakariak eta diruzainak ziurtatutako azken ekitaldiko emaitzen kontua
    • proiektua daraman egitura juridikoaren uneko ekitaldirako aurrekontu-aurreikuspena, legezko ordezkariak datatua eta sinatua
  • Egitura juridiko eramailearen izena daraman bankuko nortasun agiria

Proiektua aurkezteari buruzko dokumentuak:

  • Laguntza eskabide-txostena (ikus beherago)
  • Proiektuaren deskribapen zehatza, aurreikuspen-egutegia barne
  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontu-aurreikuspena

Euskal Hirigune Elkargoak eskaera izapidetzeko beharrezkoak diren edozein dokumentu gehigarri eska dezake.

Dossier de demande de subvention

Laguntza esleitzeko eta ordaintzeko baldintzak

Hautaketa irizpideak

  • Eskabide txostenak Euskal Hirigune Elkargoak eta Eskualdeko Osasun Agentziak – Pirinio Atlantikoetako departamenduko ordezkaritzak – jaso ahala aztertuko dira. Onargarritasun-baldintzak betetzen dituzten proiektuak honako irizpide hauen arabera hautatuko dira:
  • Ekintzaren egokitasuna beharren azterketaren bidez
  • Onuradunen eta lekuen identifikazio argia
  • Lurralde berean dauden programa eta ekintzekin aurreikusitako artikulazioa
  • Proiektuaren koherentzia: beharren, helburuen, garatutako metodoaren, baliabideen (finantza-baliabideak, giza baliabideak, denbora) eta ebaluazio-modalitateen arteko egokitasuna.
  • Proiektuaren egingarritasuna: elkarlanaren kalitatea, helburuak eta egutegia ea errealistak diren, esku hartzen duen taldearen gaitasunak
  • Finantzatze errealista, aurreikusitako esku-hartzera hertsiki bideratutako eta zorrozki aurkeztutako gastuen eta diru-sarreren lerroekin. (esku-hartzearen aurrekontu-proiektua, autofinantzaketaren zatia, beste iturri batzuetatik datorren finantzaketaren zenbatekoa eta eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa barne).

Oharra :

  • euskararen edo okzitaniera gaskoiaren erabilera baloratua izanen da dosierra aztertzerakoan.
  • Bi saiotan diru-laguntza ukan duten proiektu-eramaileek ezinen dute saio honetan parte hartu, eta gomitatuko ditugu dosier bat pausatzera ondoko saioan.
  • Ikastetxeen egiten diren esku-hartzeak ARS eta Bordeleko akademiaren arteko eskualdeko hitzarmen baten baitan daudenez, ezin izanen dira AAP honetan finantzatu.

Dirulaguntzaren ordainketa

  • Laguntzaren % 100 proiektuaren hasieran emanen da.
  • Azkenean proiektua ez bada batere egiten edo ez bada osoki egiten, dirulaguntza ezeztatu edo proportzionalki birkalkulatuko da, eta egindako ordainketak itzultzeko eskatu ahal izanen da.

Laguntza behin betiko emateko, Euskal Hirigune Elkargoko Kontseilu Iraunkorraren erabakia beharko da.

Ohiko galderak

Ba al da nire proiektua kofinantzatzeko beste laguntzarik?

Bai, Estatuaren proiektu deialdiak daude, baita kolektibitateenak ere, baina baita fundazio pribatuenak ere.

Laguntza hori beste laguntza publiko batzuekin metatu al daiteke?

Bai, baina:

  • Euskal Hirigune Elkargoak, Ipar Euskal Herriko GEHZak edo Akitania Berria Eskualdeko Osasun Agentziak dagoeneko diruz lagundu dituzten elkarteak ezin dira proiektu berrietara aurkeztu, dirulaguntza jaso zuten proiektua gauzatu izana justifikatu ez duten bitartean.
  • Proiektua % 70ean kofinantzatu daiteke, baina tasa hori proiekturako jasotako beste laguntza publikoen arabera doitu ahal izanen da.

Nola jakin dezaket nire proiektuak Laguntza Funtsaren aurreikuspenak betetzen dituen?

Osasunaren Tokiko Kontratuko koordinatzailearekin harremanetan jarri, helbide honetan: clscommunaute-paysbasquefr 

Laguntza behar dut

Osasunari Laguntzeko Funtsari buruzko edozein galdera egiteko, harremanetan jar zaitezke 

Elkartasunen Zuzendaritzako Osasunaren Tokiko Kontratuaren Koordinatzailearekin posta elektronikoz cls@communaute-paysbasque.fr helbidera edo telefonoz +33 5 59 44 76 70 zenbakira.

Saridunak

2024

  • Ammets elkartea: 2024ko abenduaren 10ko Kontseilu Iraunkorraren 067 zenbakidun erabakia
  • Euskal Kostadeko Ospitalea: 2024ko abenduaren 10ko Kontseilu Iraunkorraren 067 zenbakidun erabakia
  • Sagardian Gizarte Zentroa: 2024ko abenduaren 10ko Kontseilu Iraunkorraren 067 zenbakidun erabakia
  • Soliha: 2024ko abenduaren 10ko Kontseilu Iraunkorraren 067 zenbakidun erabakia
  • Elma elkartea: 2024ko irailaren 17ko Kontseilu Iraunkorraren 061 zenbakidun erabakia
  • “Les Petits débrouillards” elkartea: 2024ko irailaren 17ko Kontseilu Iraunkorraren 061 zenbakidun erabakia
  • Pierre Jaureguy Kolegioa – Tardets: 2024ko irailaren 17ko Kontseilu Iraunkorraren 061 zenbakidun erabakia
  • Xiberoko Lurraldea lizeoa: 2024ko irailaren 17ko Kontseilu Iraunkorraren 061 zenbakidun erabakia
  • Maria Pia Gizarte zentroa: 2024ko irailaren 17ko Kontseilu Iraunkorraren 061 zenbakidun erabakia
  • Gorputz hezkuntzako obra laikoen frantziako batasuna (UFOLEP 64): 2024ko irailaren 17ko Kontseilu Iraunkorraren 061 zenbakidun erabakia
  • Aho-hortzen osasunerako frantziako batasuna (UFSBD): 2024ko irailaren 17ko Kontseilu Iraunkorraren 061 zenbakidun erabakia
  • Garazi en Rose elkartea: 2024ko irailaren 17ko Kontseilu Iraunkorraren 061 zenbakidun erabakia
  • Hego Lapurdi Lurraldeko Osasun Komunitate Profesionalaren: 2024ko irailaren 17ko Kontseilu Iraunkorraren 061 zenbakidun erabakia
  • Nafarroako eta Euskal Kostaldeko mentaleko osasuneko tokiko kontseilua: 2024ko irailaren 17ko Kontseilu Iraunkorraren 061 zenbakidun erabakia
  • GEM Phoenix: 2024ko irailaren 17ko Kontseilu Iraunkorraren 061 zenbakidun erabakia
  • Soliha: 2024ko irailaren 17ko Kontseilu Iraunkorraren 061 zenbakidun erabakia

2023

  • Artpiculture elkartea: 2023ko apirilaren 25eko Kontseilu Iraunkorraren 045 zenbakidun erabakia
  • Euskal Kostaldeko Ospitalea - Biktimologia Unitatea: 2023ko apirilaren 25eko Kontseilu Iraunkorraren 045 zenbakidun erabakia
  • Bikote eta Familien Elkartea: 2023ko apirilaren 25eko Kontseilu Iraunkorraren 045 zenbakidun erabakia eta 2023ko abenduaren 12ko Kontseilu Iraunkorraren 033 zenbakidun erabakia.
  • Sagardian Gizarte Zentroa: 2023ko apirilaren 25eko Kontseilu Iraunkorraren 045 zenbakidun erabakia.
  • Sarde Sardexka elkartea: 2023ko apirilaren 25eko Kontseilu Iraunkorraren 045 zenbakidun erabakia
  • Aho-hortzen osasunerako frantziako batasuna (UFSBD): 2023ko apirilaren 25eko Kontseilu Iraunkorraren 045 zenbakidun erabakia
  • Gorputz hezkuntzako obra laikoen frantziako batasuna (UFOLEP 64): 2023ko apirilaren 25eko Kontseilu Iraunkorraren 045 zenbakidun erabakia
  • Nerabeen Etxea - AdoEnia: 2023ko abenduaren 12ko Kontseilu Iraunkorraren 033 zenbakidun erabakia
  • Antxeta Irratia Elkartea: 2023ko abenduaren 12ko Kontseilu Iraunkorraren 033 zenbakidun erabakia
  • Pirinioetako Ospitale Zentroa: 2023ko abenduaren 12ko Kontseilu Iraunkorraren 033 zenbakiko erabakia.
  • Emazteen eta familien eskubideei buruzko informazio zentroa (CIDFF 64): 2023ko abenduaren 12ko Kontseilu Iraunkorraren 033 zenbakidun erabakia
  • “Les Petits débrouillards” elkartea: 2023ko abenduaren 12ko Kontseilu Iraunkorraren 033 zenbakidun erabakia.
  • Familia plangintzako elkartea: 2023ko abenduaren 12ko Kontseilu Iraunkorraren 033 zenbakidun erabakia
  • Unis Cités elkartea: 2023ko abenduaren 12ko Kontseilu Iraunkorraren 033 zenbakidun erabakia

2022

  • Nerabeen Etxea - AdoEnia: 2022ko abenduaren 13ko Kontseilu Iraunkorraren 030 zenbakidun erabakia
  • Atherbea elkartea: 2022ko abenduaren 13ko Kontseilu Iraunkorraren 030 zenbakidun erabakia
  • Celeste Elkartea: 2022ko abenduaren 13ko Kontseilu Iraunkorraren 030 zenbakidun erabakia
  • Pirinio Atlantikoetako nekazaritza ikastunen prestakuntza zentroa (CFAA 64): 2022ko abenduaren 13ko Kontseilu Iraunkorraren 030 zenbakidun erabakia
  • Emazteen eta familien eskubideei buruzko informazio zentroa (CIDFF 64): 2022ko abenduaren 13ko Kontseilu Iraunkorraren 030 zenbakidun erabakia
  • Maria Pia Gizarte zentroa: 2022ko abenduaren 13ko Kontseilu Iraunkorraren 030 zenbakidun erabakia.
  • Garazi en Rose elkartea: 2022ko abenduaren 13ko Kontseilu Iraunkorraren 030 zenbakidun erabakia