Merkataritzako higiezinentzako laguntzei buruzko araudia - Ekonomia produktiboaren atala
Lurraldeko ekonomia produktiboko enpresei laguntza ematea higiezin-proiektuak aurrera eramateko. Praktika jasangarriak eta eraikuntza-metodo ekoarduratsuak erabiltzearen baldintzapean.
Eguneratzea:2024(e) ko azaroaren 22a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza
Laguntzaren aurkezpen laburra
Euskal Hirigune Elkargoak merkataritzako higiezinen laguntzeko eskumena hartu zuen 2018an. 2022ko maiatzaren 21eko Elkargo Kontseiluak hiru araudi onartu zituen hiru urterako (ekonomia produktiboa, laborantzako elikagaiak eta turismoa).
Dirulaguntza gisa emandako laguntza hori ekonomia produktiboko enpresei ematen zaie.
Hitzarmen bidez, Departamentu kontseiluak egitasmoaren azterketan eta finantzamenduan parte hartzen du.
Dirulaguntza jaso dezaketen enpresak
Merkataritzako higiezinen laguntza ekoizpen eta produkzio-zerbitzuetako enpresei zuzentzen zaie.
Ekoizpen-jarduera duten eta aktibo ibilgetua (eraikuntza, egokitzapena) kontuen aktiboan ezartzen duten enpresa eta elkarte enplegatzaileak onargarriak dira. Ondorioz, sozietate zibilek (SCI - Higiezinetako sozietate zibila,...) eta holding sozietateek ezin dute dirulaguntzarik jaso.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak
Finantzaketaren xede den proiektua Ipar Euskal Herrian kokatua izan behar da.
Produkzio-jarduera eramaten duen enpresa eragilearen laguntza izan behar du, eta produkzio-zentro bat edo produkzio-zerbitzuen zentro bat inplikatu behar du.
Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak
- Ekoizpenerako eraikinak edo higiezinak eraikitzea, handitzea, berritzea eta barnetik egokitzea;
- Ondasun higiezinen eroste-kostuak;
- Kanpo-antolaketaren gastuak;
- Higiezinen proiektuarekin lotutako ordainsariak.
Ekobaldintzazkotasun-taula
Praktika iraunkorrak eta eraikuntza-metodo eko-arduratsuak aplikatzea nahitaezkoak dira laguntzak jasotzeko. Hamaika konponbide-multzoen artean gutienez 5 puntuko puntuazio ekologikoa lortzen duten proiektuek bakarrik aurkez daitezke egitasmo honetara.
LEHENTASUNEZKO KONPONBIDEAK | Puntuak |
|---|---|
| 1 - DISEINUA | |
| Eraikinaren diseinu bioklimatikoa | 2 |
| 2 - ERAISPENA | |
| Deseraikitako azaleren % 50 baino gehiagoko materialak berrerabiltzea | 2 |
| 3 - EGITURAZKO OBRAK | |
| Karbono gutiko hormigoia erabiltzea | 2 |
| 4 - ZURERIA | |
| Zurezko teilatu egitura | 3 |
| 5 - AITZINALDEAK | |
| Jatorri biologikoko materialak erabiltzea (aitzinaldeen % 50 baino gehiago), zurezko estaldura barne | 2 |
| 6 - ISOLAMENDUA | |
| Jatorri biologikoko barne-isolamenduko materialen erabiltzea (barneko edo kanpoko isolamendu termikorako erabilitako materialen % 50 baino gehiago) | 2 |
| 7 - BARNE-ESTALDURA | |
| Berrerabilitako materialak eta/edo jatorri biologikokoak erabiltzea («zoladurak» loteen % 50 baino gehiago) | 1 |
| 8 - ELEKTRIZITATEA | |
Ekoizpen-jardueretan elektrizitate-kontsumoa mugatzeko hartutako neurriak Azpikontagailuak instalatzea eta kudeaketa teknikoko gailu zentralizatu bati konektatzea. Panel fotovoltaikoak instalatzea (Tokiko Hirigintza Planak baimendutako azaleraren % 100 edo teilatuaren azaleraren % 50 baino gehiago) | 2 1 2 |
| 9 - URA | |
Ekoizpen-jardueraretan ur-kontsumoa mugatzeko hartutako neurriak Ur Bero Sanitarioa: Edateko uraren kontsumoa murriztea tresna sanitario guztientzat Euri-urak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko ekipamendua Azpikontagailuak instalatzea eta kudeaketa teknikoko gailu zentralizatu bati konektatzea. | 3 1 1 1 |
| 10 - BEROKUNTZA - AIREZTAPENA - AIRE GIROTUA | |
Biomasa-energia instalazioa Eguzki-instalazio termikoa Instalazio geotermikoa | 3 2 3 3 |
| 11 - TEILATUA | |
| Landare-teilatu bat instalatzea | 3 |
Nola aurkeztu eskaera
Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak eta Euskal Hirigune Elkargoak hitzarmen bat adostu dute proiektu horiek laguntzeko, higiezinei ematen zaizkien Elkargoko laguntzen esparruan.
1. urratsa
Enpresak eskaera gutun berbera bidali beharko die bi kolektibitateei. Gutun horrek enpresa eta proiektua deskribatu beharko ditu, labur-labur. Laguntza-eskaera aztertzerakoan, gutunaren eskuratze agiria jaso ondotik egindako gastuak bakarrik hartuko dira kontuan. Lanak hasteko baimena ematen duen eskuratze agiri horrek ez du ziurtatzen dirulaguntza emanen denik.
Gutuna ondoko 2 helbide hauetara igorri beharko da:
EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOA
Jean-René Etchegaray, Lehendakari jauna
Foch hiribidea 15 - CS 88507
64185 Baiona Cedex
PIRINIO ATLANTIKOETAKO DEPARTAMENDU KONTSEILUA
Jean-Jacques Lasserre, Lehendakari jauna
Errobiko kaserna
Platanondoen ibilbidea, 4
64104 Baiona Cedex
2. urratsa
Euskal Hirigune Elkargoko instruktore bat harremanetan jartzen da enpresarekin, enpresak dispositiboan parte hartzeko baldintzak betetzen dituen ala ez egiaztatzeko, eta eskabide-txostena ematen dio bete dezan.
3. urratsa
Enpresak eskabide txosten OSATUA bide elektronikoz aurkezten du, egiaztagiri guztiekin batera, AURREKONTUAK eta ORDAINDUTAKO FAKTURA GUZTIAK barne.
4. urratsa
Euskal Elkargoak eta Departamendu Kontseiluak eskaerak aztertzen dituzte. Elkarrekin aztertu ondoren, finantzatzaile bakoitzak bere hautetsiei proposatzen die enpresari dirulaguntza bat ematearen alde bozkatzea.
5. urratsa
Dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena postaz igorriko zaio enpresari. Departamendu Kontseiluak, Euskal Hirigune Elkargoak eta enpresak hiruko hitzarmen bat sinatu dute.
Laguntza behar dut
Egitasmoari buruzko edozein informazio nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Mathilde Garcia Petetin-ekin:
m.garciacommunaute-paysbasquefr - +337 64 78 17 21