Txirrindetarako azpiegiturak sortzeko laguntzak herriei
300 000 € arteko diruzko laguntza Euskal Herri-Aturri txirrindabideen eskema gauzatzen duten bide-kudeatzaileak sostengatzeko.
Eguneratzea:2024(e) ko irailaren 16a
Hautagaiei zabalik Urte osoan har daiteke
Diruzko laguntza Laguntza teknikoa
Laguntzaren aurkezpena
Lurralde guztietan bizikleta sare jarraitu eta segurtatuak hedatzea dugu bizikleta bidezko eguneroko lekualdaketak garatzeko bide nagusietako bat. Diruzko baliabide honek bideen kudeatzaileak laguntzen ditu bizikletentzako azpiegitura jarraitu eta segurtatuak antolatzen, eta bermatzen du lurralde osoa Ipar euskal Herri-Aturri bizikleta sare baten logikari jarraikiz saretzea.
Hautagai izateko baldintzak
Laguntza Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren (IEHAMS-SMPBA) lurraldeko bideen kudeatzaile diren obraburu publiko guztientzat da. Diruzko sostengua jasotzeko honako baldintza hauek bete behar dira:
- Antolaketa hori departamendu, herriarte edo herri mailako bizikleta eskema baten barneko urraspide batean kokatua izatea;
- Antolaketa hori bizikleta ibilbide jarraitu eta segurtatuaren logikan kokaturik izatea;
- Norabide seinaletika plantan eman izana;
- Gutxieneko autodiruztapen zatia % 20koa izatea.
Hautagai izan litezkeen gastuak
Mugikortasun sindikatuaren gehienezko esku hartze maila antolaketa berria kokatuko den ibilbidearen izaera egituratzaile ala bigarren mailakoaren arabera zehaztuko da, honako maila eta gehienezko kopuru hauekin:
| Ibilbide egituratzailea | Bigarren mailako ibilbidea | ||
|---|---|---|---|---|
Gehienezko esku hartze maila | Hautagai den gastuaren mugaturiko oinarria | Gehienezko esku hartze maila | Hautagai den gastuaren mugaturiko oinarria | |
Azterketak/Lanak | % 30 | 1 000 000 € | % 20 | 1 000 000 € |
Nire laguntza eskaria
Obraburuari eskatzen zaio hautagaitza bakarra aurkez dezala ibilbidearen/proiektuaren mailan.
Hautagaitza dosierrak honako dokumentu hauek behar ditu ekarri:
- Egituraren legezko ordezkariaren gutuna;
- Proiektua eta aurreikusi antolaketari loturiko lanak onartzen dituen obraburuaren deliberamendua;
- Erreferentziako bizikletabide eskema eta, halakorik ezean, egunerokoan bizikletazko lekualdatzeetarako jokagaiak eta espero diren helburuak azaltzen dituen oharra (+/- 15 lerro);
- Proiektuaren azalpen fitxa, honako hauek ekarriz, besteak beste:
- Proiektuaren azalpen teknikoa
- Aurrekontua eta diruztapen plana
- Gauzatze egutegia
- Kostuen azalpen fitxa;
- Dokumentu osagarriak:
- Aitzinetiko azterketak eta aitzinproiektu azterketak; halakorik ezean, begiztatu azterketaren edukia (Klausula Tekniko Partikularren Bilduma-CCTP, Enpresentzako Deialdi Dosierra-DCE);
- Ibilbidearen kartografia eta kokaleku planoa;
- Ebakidura nagusiak, tarte homogeneo bakoitzeko zeharkako eta luzerako profilak;
- Egikaritze planak edo, gutxienik, aitzinproiektu planak;
- Behar diren/eskuratu diren baimenen zerrendak.
Hautagaitza dosierra desmaterializaturiko bidez behar zaio Mugikortasunen Sindikatuaren Mugigarritasun Aktibo eta Partekatuen Zerbitzuari (ohiko harreman bideak), lanen faseari ekin aitzin. Obralariak sindikatuaren lehendakariari eska diezaioke, halere, legezko ordezkariak sinatu gutun baten bidez, bere hautagaitza hau bururatu aitzin lanei aitzinetik ekiteko baimena.
Dokumentu baliagarriak
- Délibération du 20 septembre 2023 PDF - 1 orria - 229,85 Ko
- Règlement d'intervention PDF - 6 orriak - 280,28 Ko