Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatua

Orrialde honetan

Ipar Euskal Herri – Aturriko mugikortasunen sindikatua

Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatua da mugikortasunen agintari antolatzailea Ipar Euskal Herri osoan eta Tarnoze hirian. Hiriko eta hiriz kanpoko garraio erregularren eta eskola garraioen zerbitzuen ustiapena antolatu eta egiten du bere kideentzat.
Lurraldeko 36 hautetsi dira sindikatukide eta batezbestean bi hiletik behin biltzen diren sindikatu batzorde bilkuretan deliberatzen dute. Claude Olive, Angeluko auzapeza da batzordeburua. (Sindikatuaren Bulegoaren osaera eta sindikatu batzorde osoaren osaera telekarga ezazu)

Ipar Euskal Herri- Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren estatutuak telekarga.

Sindikatuaren helburuak eta egitekoak

Euskal Elkargoak eta haren Mugikortasunen Sindikatuak helburu argi bat dute: «oro autoz» moldearen ordezkatzeko mugikortasun eskaintza moderno eta eraginkorra eraikitzea. Autobus sare gero eta eraginkorragoak, bizikleta bide gero eta egituratuagoak, garraio modu gero eta garbiagoak, sindikatuak ahalegin guztiak egiten ditu erabiltzaileen beharrei erantzuteko, betiere ingurumena zainduz.

Zerbitzu publikoaren funtzionamendu onerako inbestimenduetaz arduratzen da ere (ibilgailuak eta sistemak), bai eta zerbitzua dituen diruzko ahalen arabera zehazteaz ere. Autobusen zirkulazioa hobetzeko bideetako proiektuak gidatzen ditu, haien artean Tram’bus proiektua. Bestelako bidaia moldeak sustatzen ditu, talde garraioen alorrean egiten duen ahaleginean jarraituz eta autokidetzaren eta bizikleta jardunaren aldeko ekimenak sostengatuz, …   Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak KEOLIS Côte Basque - Adour sozietatearen esku utzi du zerbitzu publikoa Chronoplus sarean eta Transdev sozietatearenean Hegobus sarean.

Dituen baliabide nagusietako bat Garraio Ordainketa da, hau da, 11 langile baino gehiagoko enpresen langile masatik bildu zerga.

Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?