Lege-oharrak

Ekonomia numerikoan konfiantza izateko 2004ko ekainaren 21eko 2004-575 legearen 6. III-1 artikuluan zehaztutakoaren arabera, webgunea erabiltzeko lege-oharrak eta baldintza orokorrak zehazten dira web-orri honetan.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 11a

1. Webgunearen editorea

Webgune hau Euskal Hirigune Elkargoaren jabetzakoa da:

Foch etorbidea, 15 - CS 88507 64185 Baiona CEDEX - FRANTZIA

Tel. zk.: +335 59 44 72 72

Webgunea: https://communaute-paysbasque.fr

Webgunearen argitalpenaren zuzendaria: Jean-René Etchegaray jauna, lehendakari gisa.

Argitalpenaren arduraduna: Bénédicte Saint-André anderea, komunikazioaren eta informazioaren zuzendari gisa.

Webguneari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan gure zerbitzuekin helbide honetan: communicationcommunaute-paysbasquefr.  

2. Webgunearen ostatatzea

Webgunearen ostatatzailea: KENUA 
Egoitza soziala : 6 rue Gaston Prétot - 25200 Montbéliard

RCS Belfort B 514 301 084 
Tel. zk.: 09 72 30 72 30 
Webgunea: https://www.kenua.com/fr

3. Sorkuntza, diseinua, garapena

  • Diseinua eta erabiltzaile esperientzia: Sophie Rocher eta Raphaël Yharrassarry, HappyDev kolektiboa
  • Garapen informatikoa: CIMEOS agentzia
  • Web posizionamendua: Première Page agentzia

4. Datu pertsonalak (DBEO)

Euskal Hirigune Elkargoa arduratzen da webgune honen bidez jasotako datu pertsonalak tratatzeaz. Pribatutasun-politika web-orrian zehazten dira datu pertsonalen kudeaketa eta zure eskubideak bermatzea (sarbidea, zuzenketa, aurkakotasuna, ezabatzea, mugatzea, eramangarritasuna).

Zure datu pertsonalei buruzko edozein galdera egin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Datuen Babeserako Ordezkariarekin, helbide honetan: rgpdcommunaute-paysbasquefr  

5. Cookieak

Webguneak erabiltzen dituen Cookien kudeaketa eta parametrizazio-moldeak Cookien kudeaketa-politika web-orrian zehazten dira.

6. Jabetza intelektuala

https://communaute-paysbasque.fr helbidean ustiatzen den webgunea Euskal Hirigune Elkargoaren jabetzakoa da. Webgune hau, gainera, jabetza intelektualaren eskubideak babestutako obra da. Testuak, irudiak, argazkiak, ilustrazioak eta logotipoak ditu, eta horiek ere jabetza industrialen eta intelektualen eskubideek babestuta daude.

Internautak webgunea erabilera pribaturako baino ez du erabiliko. Ondorioz, debekatuta dago webgunea edo haren edozein elementu (testuak, irudiak, argazkiak, ilustrazioak, logotipoak) erabiltzea, erreproduzitzea, osorik edo partez deskargatzea, Euskal Hirigune Elkargoaren aitzinetikako idatzizko onespenik gabe. Artikulu honetako edozein arau-hauste zigor penal eta zigor zibil bidez gaztigatzen ahalko da. Euskal Hirigune Elkargoak eskubidea du publizitatekotzat, politikotzat edota helburu komertzialekotzat jotzen den edozein eduki ezabatzeko edo ukatzeko.

7. Kanpoko webguneetarako estekak

Webguneak hirugarrenek kudeatutako webguneetarako estekak ditu. Euskal Hirigune Elkargoak ez du webgune horien gaineko inolako kontrolik, eta ez du bere gain hartzen horien edukiaren edo horiek ikustearen ondorioz sortutako kalteen gaineko inolako erantzukizunik.

8. Erantzukizuna

Euskal Hirigune Elkargoa beti ahalegintzen da webgunean zabaldutako informazioaren zehaztasuna eta eguneratzea bermatzera. Hala ere, ezin ditu bermatu proposatutako informazioaren zehaztasuna, osotasuna edo gaurkotasuna. Erabiltzaileak onartzen du webguneko informazioa bere erantzukizunpean soilik erabiltzen duela.

9. Helgarritasuna

Elkargoak behar dena egiten du bere webgunea helgarria izan dadin, Helgarritasuna Hobetzeko Araudi Orokorraren (RGAA delakoaren) arabera. Helgarritasun-adierazpena eskuragarri dago Helgarritasuna web-orrian.

10. Legez kontrako edukia salatzea

Web-orrian dagoen eduki arazotsu edo legez kontrako baten berri emateko, communicationcommunaute-paysbasquefr helbidera idatz dezakezu.