Alokairua arauen araberakoa ez izateagatiko salaketa egin
Parke pribatuko bizitegi baten alokatzailea zara, eta ohartzen zara zure alokairuak baimendutako muga gainditzen duela. Salaketa bat egin dezakezu, inprimaki hau betez.
Eguneratzea:2025(e) ko azaroaren 14a
Urte osoan har daiteke
24 udalerritan plantan ezarritako alokairuen prezioen mugatzeari buruzko argibide guziak hemen aurkezten dira, zehatz-mehatz.
Edozein salaketa egin baino lehen, azkarki gomendatzen da jabearekin horretaz hitz egitea eta hari alokairua erregularizatzeko eskatzea eskuratze agiria duen gutun artamendatu bidez. Azken hori, gutienez, alokatze-kontratua bururatu baino bost hilabete lehenago eskuratu beharko du jabeak. Ezarritako epea betetzen ez bada, alokatze-kontratua berrituko da, hasierako zenbatekoarekin, hurrengo berritzea egin arte, jabearekin onez oneko akordioa egin ezean.
Guti gorabeherako iraupena: 2 minutu
Nahitaez aurkeztu beharreko egiaztagiriak:
- Alokatze-kontratua, osaturik eta sinaturik
Errendimendu energetikoaren diagnostikoa - Azken hiru alokairu ordainagiriak
- Jabeari bidalitako gutunak, hari alokairua erregularizatzeko eskatuz (gutun horren eskuratze agiriarekin) eta jabearen erantzunak, alokairua erregularizatzeko eskaerari buruzkoa.
1. Urratsa : Nire eskaera betetzen dut
- Étape 1 Eskatzailearen nortasuna (étape en cours)
- Étape 2 Bizitegia
- Étape 3 Nire alokairu kontratua
- Étape 4 Hitz emateak eta egiaztagiriak
- Étape 5 Berretsi zure informazioa
2.Urratsa : Nire eskaera tratatzen da
Salaketa egin ondoan, Euskal Hirigune Elkargoak hura eskuratzen du, aztertzen du, eta lehen instrukziorako txostena idazten du, Lurraldeen eta Itsasoaren Departamenduko Zuzendaritzari (DDTM delakoari) helarazteko, salaketa hark ikertuko duelako.
Euskal Hirigune Elkargoak alokatzaileari ondorioak helarazten dizkio, eta mobiliza ditzakeen prozeduren berri ematen dio (bereziki, onez oneko aterabide bat atzemateko urratsak, eta, ondotik, Konponbideko Departamenduko Batzordeari hel egitea).
Orduan, jabeak eta alokatzaileak elkarren artean hitz egiten ahal dute, onez oneko akordio bat egiteko. Haien artean erabakitzen ahal dute alokatze-kontratuan gehigarri bat sinatzeko moldea, alokairuaren zenbateko berria eta jabeak alokatzaileari soberakinean kobratua itzultzea aipatuko dituena.
Adostasunik ez bada, alokatzaileak Konponbideko Departamenduko Batzordeari hel egin diezaioke. Konponbiderik aurkitzen ez bada, Euskal Hirigune Elkargoak elementu horiek transmititzen dizkio Lurraldeen eta Itsasoaren Departamenduko Zuzendaritzari, jabe arranda emailea bere betebeharrak egitera behartzeko. Lurraldeen eta Itsasoaren Departamenduko Zuzendaritzak idazki bat bidaltzen dio jabeari, hari eskatuz alokairuaren zenbatekoa arauaren araberakoa izan dadin, alokatzaileari soberakinean kobratua itzul diezaion, eta, azkenik jabeari balizko zigorren berri ematen dio.
Jabeak, bi hilabeteko epean, dosierraren hasierako azterketa osatu ahal izateko informazio eta pieza osagarri guziak igortzen ahal ditu, trukada kontrajarriaren parte gisa. Aldi berean, alokatzaileari jakinarazten zaio bere jabeari eskatu zaiola arauen araberako alokairua finka dezan eta hori eztabaidan jartzeko aukerak dituela.
Epe horretan, jabeak eta alokatzaileak elkarren artean hitz egiten ahal dute, onez oneko akordio bat egiteko. Haien artean erabakitzen ahal dute alokatze-kontratuan gehigarri bat sinatzeko moldea, alokairuaren zenbateko berria eta jabeak alokatzaileari soberakinean kobratua itzultzea aipatuko dituena. Aldi berean, akordioa eginez gero, Euskal Hirigune Elkargoari jakinarazten diote.
Erantzunik eskuratzen ez bada edo arauen araberako alokairua finkatzera behartzearen ondorioz txostenaren hasierako azterketa berrikustea ahalbidetzen duen agiri osagarririk aurkezten ez bada, prefetak bigarren gutun batean jabeari balizko zigorren berri ematen dio. Jabeak ohar osagarriak egin ditzake beste hilabete batez.
Azken hilabeteko epe hori pasatu ondoan, prefetak isuna ezartzen ahal dio jabeari, gehienez 5.000 eurokoa pertsona fisiko batentzat eta 15.000 eurokoa pertsona juridiko batentzat aferari dagokion bizitegi bakoitzeko. Urrats bakoitzean, alokatzaileari bere dosierraren segimenduaren berri ematen zaio.
Garrantzitsua
Prefetak isuna jartzen badio jabeari, kontratua erregularizatu gabe geldituko da eta alokatze-kontratua sinatzen denetik soberakinean kobratua itzuli gabe geldituko dira. Epaile judizialak bakarrik behartu dezake jabea juridikoki alokairuaren zenbatekoa aldatzera eta soberakinean kobratua itzultzera.
Kasu horretan, Euskal Hirigune Elkargoari egindako salaketaz gain, alokatzaileak Konponbideko Departamenduko Batzordearen aldean desmartxa bat abiatu behar du, jabeak alokairuaren zenbatekoa eguneratzeko eta jabeari soberakinean kobratua itzultzeko eskatzeko. Instantzia horretan konponbiderik atzematen ez bada, orduan alokatzaileari baimena ematen zaio zaintzako auzibideen epailearengana jotzeko.
Laguntza behar dut
Alokairuen prezioen mugatzeari edota erreferentziako alokairuak finkatzen dituen erabakiari buruzko edozein galdera egiteko, jar zaitez harremanetan Euskal Hirigune Elkargoaren zerbitzuekin, helbide honetara idatziz: encadrementdesloyerscommunaute-paysbasquefr. Zure prozeduran lagun zaitzaten, jar zaitez harremanetan ADIL64rekin ere.