Edateko uraren banaketa sare publikora lotzeko eskaera egin

Eraikitzen ari zara eta zure biharko eraikina edateko uraren banaketa sare publikora lotu nahi duzu? Nola egin esplikatzen dizugu.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 3a

Urte osoan har daiteke

1. urratsa Ene lotzeko eskaera igortzen dut

Edateko uraren sare publikora lotzeko eskaera oro idatzizko eskaera bidez egin behar da.

Ene herriko ur hornitzailea-ri helarazi behar zaio 

Ene eskaerak lotua izanen denaren helbidea, honen xedea (etxebizitza, egoitza profesional...) eta balizko lanen data zehazten ditu bereziki. Egoera planoa eta masa planoa ditu.

2. urratsa: Obra agintaria hitzordu bat hartzeko enekin harremanetan sartzen da eta lanen aitzinkontua egiten du

Zure presentzian, obra agintariak lotura egiteko beharrezkoak diren xehetasunak osatzen ahalko ditu (ibilbidea, diametroa, kopurua, kokapena, kontagailuaren kalibrea...).

Obra agintariak lanen aitzinkontua hornituriko elementuetan oinarrituz egiten du.

Lotura gastuak eskatzailearen gain dira.

3. urratsa: Aitzinkontua onartzen dut eta obra agintariari igortzen diot

Aitzinkontua onartua eta izenpetua eta, beharrez, agiri gehigarriak obra agintariari honek zehaztu duen helbidera igortzen dizkiot .

4. urratsa: Obra agintariak lanak programatzen, gauzatzen eta fakturatzen ditu

Aitzinkontu izenpetua eskuratzean, lanak aitzinkontuan zehaztuak diren epeetarako programatuak eta hauen barnean eginak dira.

Lanak bukatzean faktura egiten da. Kasuaren arabera, lanak hasi aitzineko zati ordainketa bat eskatzen ahalko da.

5. urratsa: Lotura berri horrentzako harpidetza kontratu bat izenpetzen da obra agintariarekin

Loturaren martxan ezartzea hunkitua den pertsonak harpidetza kontratua izenpetu ondoren soilik gertatzen ahalko da. Ikus hemen harpidetza nola hartu.

Laguntza behar dut

aneamendu kolektiboari edo hiriko euri urei buruzko galdera ororentzako, zure herriko Saneamendu kolektiboko eta hiriko euri uren zerbiztuarekin harremanetan sar.