Edateko urarentzako harpidetza ezeztatu
Zure bizitegia edo egoitza uzten duzu eta edateko urarentzako harpidetza ezeztatu nahi duzu? Urratsez urrats nola egin behar duzun azaltzen dizugu.
Eguneratzea:2024ko urriaren 7a
Urte osoan har daiteke
Internet bidez egin liteke
1. urratsa: Ene harpidetzaren ezeztapen eskaera igortzen dut
Ezeztapen eskaera zure herriko ur hornitzaileari idatziz eta gutienez zu joan baino 3 lanegun lehenago igorri behar diozu.
Zerbitzuak zure eskaera idatzia eskuratu ez duen artean, zerbitzuko harpidedun eta, beraz, zerbitzuaren ustiatzaile den kolektibitatearekiko arduradun eta zordun izaten segituko duzu.
Zuzenean Euskal Elkargoaren zerbitzuen ardurapean diren harpidedunentzako
Harpidetza eskaera egin daiteke:
- Internet bidez beherago den ezeztatze eskaera formularioa sarean betez;
- Posta bidez, zure ezeztatze txostena zure fakturan agertzen den sektoreko helbidera igorriz;
- Lekuan berean, zure sektoreko uraren leihatilara joanez.
Ene eskaera Internet bidez egiten dut
Iraupen aurreikusia: 5 minutu
Prestatu beharreko agiriak: Ur kontagailuaren argazkia Hautuzkoa
2. urratsa: Zerbitzuak ene harpidetza ezeztatzen du eta kontratu bukaerako faktura egiten du
Ene eskaera eskuratzean ene uraren zerbitzuko harpidetza galdegin datan ezeztatzen da.
Kontratu bukaerako faktura bat egiten da eta ezeztatze formularioan agertzen den helbidera igortzen, harpidedunak hornituriko edo ustiatzaileak eginiko kontagailuaren kontsumo hartzean oinarriturik.
Kontratu bukaerako faktura zure azken fakturaren eta abiatze dataren artean gelditzen den epealdiari dagokio.
Adibidez: ene azken faktura 2023/11/15eko kontsumo hartzean oinarritua da; ene kontratua 2024/01/10eko datan ezeztatzen dut: 2023/11/15etik 2024/01/10era arteko epealdirako bukaerako kontratua eskuratzen dut.

Laguntza behar dut
Edateko urari dagokion edozein galderarentzako zure herriko uraren ardura duen zerbitzuarekin harremanetan sar.