Edateko urarentzako harpidetza hartu
Zure bizitegian edo egoitzan sartuko zara eta edateko urarentzako harpidetza hartu nahi duzu? Urratsez urrats nola egin behar duzun azaltzen dizugu.
Eguneratzea:2024ko urriaren 1a
Urte osoan har daiteke
Internet bidez egin liteke
1. urratsa: Ene harpidetza eskaera igortzen dut
Zure ur kontratua egiteko harpidetza eskaera zure herriko ur hornitzaileari igorri behar diozu, gutienez eskuratu nahi duzun eguna baino 3 lanegun lehenago.
Edateko urarentzako harpidetza Ura harpidetza kontraturik gabe baliatzea debekatua da eta justizia jaukimenduei bidez eman dakieke.
Ur hornidura kontagailua duten loturen bidez baizik ez da egiten.
Zuzenean Euskal Elkargoaren zerbitzuen ardurapean diren harpidedunentzako
Harpidetza eskaera egin daiteke:
- Internet bidez (ahalaz), beherago den aitzin eskaera formularioa betez;
- Zure sektoreko harrera leihatilan, zure harpidetza txostena behar bezala beterik eramanez.
Ene aitzin eskaera Internet biez egiten dut
Iraupen aurreikusia: 5 minutu
Prestatu beharreko agiriak: Ur kontagailuaren argazkiahautuzkoa
2. urratsa: Uraren zerbitzuak harpidetza dokumentuak helarazten dizkit
Ene sektoreko uraren zerbitzuak harpidetzeko beharrezkoak diren dokumentuak posta elektroniko edo posta bidez igortzen dizkit, eskaera formularioan agertzen den helbidera. Txosten horrek harekin ditu:
- Edateko urarentzako ene harpidetza kontratua;
- Euskal Hirigune Elkargoko edateko uraren zerbitzuaren araudia eta saneamenduaren zerbitzuaren araudia;
- Ene herriko uraren eta saneamenduaren tarifa nagusiak
3. urratsa: Ene harpidetza txostena izenpeturik igortzen dut
Kontratuan dauden informazioa egiaztatu eta, beharrez, zuzendu ondoren, dokumentu guziak izenpeduraz eta inizialez izenpetzen ditut eta ene sektoreko uraren zerbitzuari helarazten dizkiot.
- Posta elektroniko bidez, enekin harremanetan sartu den uraren zerbitzuari erantzunez. KASU: Dokumentu numerizatuak irakurgarri izan behar dira onartuak izan daitezen;
- Posta bidez, zure mezua zurekin harremanetan sartu den uraren zerbitzuari erantzunez.
- Lekuan berean, zure sektoreko uraren harrera leihatilara joanez.
Laguntza behar dut
Edateko urari dagokion edozein galderarentzako zure herriko uraren ardura duen zerbitzuarekin harremanetan sar.