Elkargoko aisialdi zentro edo gazteentzako harrera gune batean lekua erreserbatu
Zure haurrak elkargoko aisialdi zentro edo gazteentzako harrera gune batean izena emana du? Asteazkenetarako edo eskola oporretarako leku bat erreserbatzeko, desmartxa sarean egin ezazu.
Eguneratzea:2025(e) ko irailaren 4a
Urte osoan har daiteke
Internet bidez egin liteke
Oporraldi eta/edo asteazken oro aitzin, ez ahantz lekuak erreserbatzea erreserba fitxa behar bezala bete ondoren igorriz. Dokumentu horrek haurraren presentzia egunak zehaztea ahalbidetzen du.
Lekuak egituraren harrera gaitasunari eta urteko hantatze erregulartasunari dagokien irizpideen arabera esleitzen dira, bereziki ateraldi egunen edo gaualdia duten ateraldien, familia egoeraren edo eskaeraren aurrekotasunaren arabera. Ez luza!
Aterabide pertsonalizatuak xerkatuko dira burasoen eskariak ahal bezain bat betetzeko gisan. Zaurgarriak edo gizarteratze bidean diren familien eskaerei arreta berezia eskainiko zaie.
1. urratsa: Erreserben irekitze egutegia kontsultatzen dut
Asteazkenetan
Eskola garaiko asteazkenak | Izen ematea honako datetatik aitzina |
|---|---|
| 2025ko IRAILA-URRIA 2025ko urriaren 03ko asteazkenetik 2025ko urriaren15ko asteazkenera | 2025eko abuztuaren 4tik 13ra |
| 2025ko AZAROA-ABENDUA 2025ko azaroaren 05 asteazkenetik abenduaren 17ko asteazkenera | 2025ko urriaren 16tik 15ra |
| 2026ko URTARRILA-OTSAILA 2026ko urtarrilaren 7eko asteazkenetik otsailaren 4ko asteazkenera | 2025ko abenduaren 8tik 17ra |
| 2026ko OTSAILA-MARTXOA-APIRILA 2026ko otsailaren 25eko asteazkenetik apirilaren 1eko asteazkenera | 2026ko otsailaren 2tik 11ra |
| 2025ko APIRILA-MAIATZA-EKAINA-UZTAILA 2025ko apirilaren 22eko asteazkenetik uztailaren 1eko asteazkenera | 2026ko matxoaren 23tik apirilaren 1era |
| 20026ko IRAILA-URRIA | 2026ko agorrilaren 3tik 12ra |
Eskola oporretan
OPORRAK | Izen ematea honako datetatik aitzina |
|---|---|
| 2025ko OMIASAINDU 2025ko urriaren 21tik 31ra | 2025ko irailaren 22tik urriaren 1era |
| 2025ko abenduaren 22tik larunbata 2026ko urtarrilaren 2ra | AGAZaren hestea |
| 2026ko NEGUA 2026ko otsailaren 9tik 20ra | 2026ko urtarrilaren 12tik 21ra |
| 2026ko UDABERRIA 2026ko apirilaren 7tik 17ra | 2026ko martxoaren 9tik 18ra |
| 2026ko UDA 2026ko uztailaren 06tik agorrilaren 28ra | 2026ko ekainaren 1etik 12ra |
2. urratsa: ene erreserba eskaera igortzen dut
Kasu: erreserba egiteko zure izen emate txostena aitzinetik ontzat emana izan behar da.
Elkargoko aisialdi zentro edo gazteentzako harrera gune batean zure haurrarentzako leku bat erreserbatzeko:
- nahi diren epealdietarako erreserba fitxa edo fitxak bete;
- dokumentuak zuzenean harrera guneko administrazio zerbitzuari posta bidez edo posta elektroniko bidez helarazi. Gure sareko aurkitegian elkargoko haurtzaindegien koordenatuak atzeman itzazu
Lurralde bakoitzak haren berezitasunak ditu, hautaturiko egituraren erreserba fitxa ongi hautatzeko axola har ezazu!
Asteazkenetarako erreserba fitxa
3. urratsa: erantzun bat eskuratzen dut
Administrazio zerbitzuaren erantzun bat eskuratuko duzu, eskatu datetan zure haurrari harrera eginen zaion edo ez baieztatzeko.
On da jakitea!
Eguneko erreserba bat ezeztatu behar baduzu, harrera eremuko administrazio zerbitzua abisatu behar duzu:
- asteazkeneko harrera egunaren aitzineko ostiralean eskola garaian;
- 72 oren lehenago oporretako egun baterako.
Huts egite oro fakturatuko da ez bada jakinarazia izan. Hau errespetatu ezean, huts egitearen ondorengo 8 egunetan aurkezturiko haurraren izenean den mediku ziurtagiriak soilik ahalbidetuko du huts egite egunaren edo egunen deskontua.
Laguntza behar dut
Euskal Hirigune Elkkargoak kudeatzen dituen aisialdi zentroei buruzko galdera ororentzako, zuzenean egiturarekin harremanetan sar. Elkargoko Aisialdi zentroen koordenatuak gure sareko aurktegian atzemanen dituzu.