Alokairu eskuragarriko etxebizitza bat hobetzeko eta ekoizteko laguntza eskaera egitea

Eskaera bat egin nahi duzu Internet bidez alokairu eskuragarriko etxebizitza bat hobetzeko eta ekoizteko laguntza lortzeko? Ondoko formularioa bete ezazu.

Eguneratzea:2025(e) ko azaroaren 26a

Urte osoan har daiteke

Internet bidez egin liteke

Alokairu eskuragarriko etxebizitza bat hobetzeko eta ekoizteko laguntza xehetasunez aurkeztua da hemen.

Iraupena : 3 minutu

Aurkeztu beharreko nahitaezko egiaztagiriak:  

  • Proiektua kudeatzen laguntzeko kontratua
  • Energia-ikuskatzearen kopia
  • Anah-ri aurkeztutako lanen aurrekontua(k)
  • Anah-ren etxebizitzaren analisi-taularen sintesia
  • Anah-ren finantzaketa-erabakia
  • Eskatzailearen izenean den bankuko nortasun agiria
  • Ordezkaritza-ahalordea sinatuta eta beteta (Proiektuen Kudeaketa Laguntzak jabearen izenean eskaera aurkezten badu bakarrik)
     

1. Urratsa : Eskaera betetzen dut

  • Étape 1 Eskatzailearen datuak/ Proiektua (étape en cours)
  • Étape 2 Aurreikusitako finantzaketa plana
  • Étape 3 Zin egiteak eta egiaztagariak
  • Étape 4 Zure informazioak baieztatu
Eskatzailearen datuak/ Proiektua

Informazio horiei esker, laguntza eska dezakezun egiazta dezakegu.

Hautatutako “Loc’Avantage” maila:

2. Urratsa : Gure zerbitzuek eskaera aztertzen dute

Eskabideak jasotzean, Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek aztertzen dituzte dosierrak.

  • Zure dosierra osatua bada: onarpena gutun bidez jakinaraziko zaizu;
  • Zure dosierra osatu gabe bada: Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek posta elektronikoz adieraziko dizkizute falta diren edo zuzenak ez diren dokumentuak;
  • Zure dosierra onartzen ez bada: Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek postaz adieraziko dizute zergatik ez duten onartu.

Ordainketa banku-transferentzia bidez egiten da onuradunaren kontura, Anah-k emandako dirulaguntzaren saldoaren ondotik. Ez da abantzurik edo zati ordainketarik ordainduko.

Laguntza behar dut

Laguntza honi edo zure laguntza-eskaeraren dosierrari buruzko edozein informazio edo galderatarako, harremanetan jar zaitez Bizilekuaren eta Energiaren Etxearekin
Zure eskaera izapidetzearekin zerikusia duen beste edozein galderatarako, Bizileku Pribatuak zerbitzura idatz dezakezu:  habitatcommunaute-paysbasquefr