Zure etxebizitza egokitzeko laguntza eskaera egitea

Eskaera bat egin nahi duzu Internet bidez zure etxebizitza egokitzeko laguntza lortzeko? Horretarako, ondotik agertzen den formularioa itzuli behar diguzu.

Eguneratzea:2025(e) ko azaroaren 26a

Urte osoan har daiteke

Internet bidez egin liteke

Etxebizitza bat egokitzeko eta irisgarria izateko laguntza xehetasunez aurkeztua da hemen.

Iraupena: 3 minutu

Aurkeztu beharreko nahitaezko egiaztagiriak:

  • "Ma Prime Adapt" proiektua kudeatzen laguntzeko kontratua
  • Etxebizitza - Autonomia diagnostikoaren kopia
  • "Ma Prime Adapt" eskaeraren esparruan aurkeztutako lanen aurrekontuak
  • Eskatzailearen familia osatzen duten pertsona guztien zerga agiria
  • Anah-ren finantzaketa-erabakia
  • Eskatzailearen izenean den bankuko nortasun agiria
  • Ordezkaritza-ahalordea sinatuta eta beteta (Proiektuen Kudeaketa Laguntzak jabearen izenean eskaera aurkezten badu bakarrik)

1. Urratsa : Eskaera betetzen dut

  • Étape 1 Eskatzaileraren datuak (étape en cours)
  • Étape 2 Aurreikusitako finantzaketa plana
  • Étape 3 Zin egiteak eta egiaztagiriak
  • Étape 4 Zure informazioak baieztatu
Eskatzaileraren datuak

Informazio horiei esker, laguntza eska dezakezun egiazta dezakegu.

2. Urratsa : Gure zerbitzuek eskaera azkertzen dute

Eskabideak jasotzean, Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek aztertzen dituzte dosierrak.

  • Zure dosierra osatua bada: onarpena gutun bidez jakinaraziko zaizu;
  • Zure dosierra osatu gabe bada: Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek posta elektronikoz adieraziko dizkizute falta diren edo zuzenak ez diren dokumentuak;
  • Zure dosierra onartzen ez bada: Euskal Hirigune Elkargoko zerbitzuek postaz adieraziko dizute zergatik ez duten onartu.

Ordainketa banku-transferentzia bidez egiten da onuradunaren kontura, Anah-k emandako dirulaguntzaren saldoaren ondotik. Ez da abantzurik edo zati ordainketarik ordainduko. 
 

Laguntza behar dut

Laguntza honi edo zure laguntza-eskaeraren dosierrari buruzko edozein informazio edo galderatarako, sar zaitez harremanetan Bizilekuaren eta Energiaren Etxearekin
Zure eskaera izapidetzearekin zerikusia duen beste edozein galderatarako, Bizileku Pribatuak zerbitzura idatz dezakezu:  habitatcommunaute-paysbasquefr