Hutsa den bizitegia merkatuan berriz sartzeko lagundua izan

Hutsa den bizitegi baten jabea zara eta alokatzeko dudan zaude? Hutsa izatearen arrazoia edozein izanik ere, Euskal Elkargoak lagun zaitzake eta aterabide egokituak proposa diezazkizuke.

Eguneratzea:2024(e) ko urriaren 14a

Urte osoan har daiteke

Internet bidez egin liteke

1. urratsa: Harremanetan sartzen naiz

Ene bizitegiaren egoeraren berri ematen dut beherago den formularioa betez.

Zure datu pertsonalen erabilera

Inprimaki honen bitartez ematen dituzun datu pertsonalak Euskal Hirigune Elkargoak ditu tratatzen, tratamenduaren arduraduna baita, eta zure eskaerari erantzuteko bidea eskainiko digute. Argibide gehiago, besteak beste zure eskubideei buruz, eskuragarri daude gure Konfidentzialtasun Politikan.

2. urratsa: Aholku pertsonalizatuez baliatzen naiz

Zure eskaera eskuratu ondotik, gure zerbitzuak zurekin harremanetan sartzen dira zure bizitegiarentzako hautu onenak aholkatzeko eta/edo zure proiektuarentzako partzuer egokiari buruz bideratzeko.

Izan aholku teknikoak, lanak egiteko diru mailako laguntzak edo alokatzeko laguntza, segurak eta zure beharrei egokitzen diren aterabideak proposatzen dizkizugu.

Laguntza behar dut.

Hutsa den ondasun baten merkatuan berriz sartzeari buruzko galdera ororentzako, honako helbidera idatz ezazu: habitatcommunaute-paysbasquefr