Turismo altzari baten izendatzea
Zure turismo-jantzia deklaratu behar duzu? Ezagutu jarraitu beharreko prozedurak zure ondasunaren kokapenaren arabera.
Eguneratzea:2024ko urriaren 2a
Urte osoan har daiteke
Internet bidez egin liteke
Turismorako etxebizitza mublatuaren deklarazioari buruzko guzia ulertu nahi duzu? “Turismorako etxebizitza mublatu baten alokatzea Ipar Euskal Herrian” orrialdean sar zaitez.
1. urratsa: Ene turismorako etxebizitza mublatua deklaratzen dut
Ene ondasuna tentsio eremuan kokatua da
Zure etxebizitza nagusia edo zure bigarren etxebizitza izanik ere, zure turismorako etxebizitzaren deklarazioa egitea derrigorrezkoa da.
Oroitarazte gisa: bigarren etxebizitza batean eginiko alokatzeak erabilpen aldaketarako araudiaren menpe dira.
Zure etxebizitza mublatuaren deklarazioa sarean egiten da (une oro), zure ondasunaren kokagune den herriko egonaldi zergaren plataforman:
- Angelu: https://taxe.3douest.com/anglet.php
- Baiona: https://taxedesejour.bayonne.fr/
- Biarritz: https://taxe.3douest.com/biarritz.php
- Bidarte: https://taxe.3douest.com/bidart.php
- Hendaia: https://taxe.3douest.com/hendaye.php
- Honako herrietan: Ahetze, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Biriatu, Bokale, Ziburu, Getaria, Jatsu, Lehuntze, Larresoro, Mugerre, Donibane Lohizune, Hiriburu, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Milafranga: https://taxedesejour.communaute-paysbasque.fr/
Urraspideak sarean egin nahi dituenarentzat, zure herriko erreferente den Turismo Bulegoarekin harremanetan sar zaitez
Ene ondasuna tentsio eremutik kanpo kokatua da
Zure turismorako etxebizitzaren deklarazioa derrigorrezkoa da, zure bigarren etxebizitza baldin bada soilik.
Senpereko eta Kanboko herriak ez diren beste herrientzako:
- Egonaldi zergaren teledeklarazio plataforman oraindik konturik ez baduzu: Https://taxedesejour.communaute-paysbasque.fr/ gunean kontu sor ezazu. Urrats hori egin ondoren, zuzenean zure CERFA dokumentua sortu eta telekargatzen ahalko duzu
- Egonaldi zergaren teledeklarazio plataforman jadanik kontu bat baldin baduzu, CERFA dokumentua eskuratzeko zure Turismo Bulegoko Egonaldi zergaren zerbitzuarekin harremanetan sar zaitez.
CERFA dokumentua telekargatu ondoren, zure ondasunaren kokagune den herriko etxera igor edo eraman ezazu.
Turismorako etxebizitza mublatua deklaratzeko CERFA formularioa telekarga ezau (pdf, 225 Ko)
2. urratsa: Ene erregistratze zenbakia eskuratzen dut
Ene ondasuna tentsio eremuan kokatua da
Tentsio eremuan dauden honako 24 herrietarik batean bizi bazara, deklarazioa bukatzean erregistratze zenbaki bat eskuratuko duzu.
Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu, Bokale, Ziburu, Getaria, Hendaia, Jatsu, Lehuntze, Larresoro, Mugerre, Donibane Lohizune, Hiriburu, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Milafranga:
Erregistratze zenbaki horrek zure sareko iragarki guzietan agertu beharko du. Azken hau derrigorrezkoa da, 1. alokatze egunetik aitzina. Arauen araberakoa edo okerra den deklarazio orok 5.000 eta 10.000 euro arteko isuna biltzeko arriskua du.
Ene ondasuna tentsio eremutik kanpo kokatua da
Tentsio eremutiko kanpo kokatua den Euskal Hirigune Elkargoko beste 134 herriren batean bazaude, deklarazioa herriko etxean egin eta gero ez duzu neholako zenbakirik eskuratuko. Zure CERFA dokumentua baizik ez duzu atxiki beharko.

Laguntza behar dut
Zure etxebizitza mublatuari dagokion galdera ororentzako, zure herriko Turismo Bulegoarekin harremanetan sar zaitez.
Anglet: posta elektroniko bidez taxedesejour@anglet.fr edo telefono bidez +335 59 58 35 71
Baiona: posta elektroniko bidez taxedesejour@bayonne.fr edo telefono bidez +335 59 46 01 48
Biarritz: posta elektroniko bidez taxedesejour@biarritz.fr edo telefono bidez +335 59 41 54 26
Bidart: posta elektroniko bidez taxedesejour@bidart.fr edo telefono bidez +335 59 54 93 85
Hendaia: posta elektroniko bidez taxedesejour@hendaye.com edo telefono bidez +335 59 20 00 34
Senpereko herriko etxea: posta elektroniko bidez contact@senpere64.fr edo telefono bidez +335 59 54 10 19
Kanboko herriko etxea: posta elektroniko bidez accueil@mairie-cambolesbains.fr edo telefono bidez +335 59 93 74 30
Beste herri guzientzako: Ipar Euskal Herriko Turismo Bulegoa,posta elektroniko bidez taxedesejour@otpaysbasque.com edo telefono bidez +335 59 51 65 78 edo +335 59 26 03 16