Hondakinen balorizazio eta tratamendurako eremua bisitatu
Hondakinen balorizazio eta tratamendurako eremua bisitatu nahi duzu? Gidatuko zaituzten informazioak atzeman itzazu.
Eguneratzea:2025ko martxoaren 28a
Date de fermeture : 27 urt. 2025
Lurraldeko Hondakinen balorizazio eta tratamendurako guneen bisitak urririkakoak dira eta Hondakinen Murrizte eta Bereizketaren animatzaile batek gidatzen ditu. Guneetako segurtasun arauen menpe daude eta azken mementoan aitzin abisurik gabe ezeztatuak izan daitezke (baldintza meteorologiko txarrak, segurtasuna, etab.).
Bi bisita mota egin daitezke:
Elkarte, enpresa eta eskolentzat
Canopia (Baiona), Mendixka (Sarrikotapea) eta Zaluaga (Senpere) 3 guneak bisita daitezke.
Bisita eskaera Internet bidez Bil Ta Garbiri igorri behar zaio. Animatzaileek eskaerei kasuz kasu erantzunen diete, eskatzailearen beharrentzako egokiak diren aterabideak xerkatuz baina baita guneen beren aktibitatearen beharrei ere.
Oharra: bisita horiek lurraldeko egiturentzako antolatzen dira lehentasunez. Eskolei dagokienez, parte hartzen duten gelekin sentsibilizatze tailer bat egiten da bisita baino lehen. Egitarau pedagogikoa irakasleekin finkatzen da.
Publikoarentzako
Canopia (Baiona) eta Mendixka(Sarrikotapea) gunean baizik ez dira bisitatzeko irekiak.
Izen emateak zuzenean sarean egiten dira, Bil Ta Garbiren webgunean.
- Canopiarentzako: bisita bat hilabetean - Gehienez 18 laguneko taldea. Ondoko saioak ikusi.
- Mendixkarentzako: bisita bat hiru hilabetean - Gehienez 22 laguneko taldea. Ondoko saioak ikusi.
Bisitaren iraupena 2 oren ingurukoa da.