Irailaren 25eko lantegiak Donostian

Orrialde honetan

Irailaren 25eko lantegiak Donostian

Mugaz gaindiko 70 bat eragile publikok eta pribatuk parte hartu zuten irailaren 25ean Donostian antolatu 6 lantegietan (Miramon Teknologia Parkea – Arima hotela).

Lehenik Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bere harrera hitzean agerian ezarri zuen Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko loturen sendotzeko nahia, bereziki laster Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Elkargoko lehendakariak izenpetuko duten Erakunde Kooperazio Memorandoaren karietara. Ondotik, parte hartzaileak talde ttipitan ari izan dira lanean, 2 erronka nagusiren inguruan:

3. erronka: Gure baliabide eta gune komunen kudeaketa iraunkor eta hitzartu baten alde.

  • 1. lantegia: Mendiaren garapen iraunkorra
  • 2. lantegia: Baliabideen eta itsasbazterraren eta arro hidrografikoen kudeaketa. 
  • 3. lantegia: Baliabideen balorizazioa (ekonomia zirkularra) eta trantsizio ekologikoa.

4. erronka: Balore komunen partekatzea eta mugaz gaindikoa izatearen sentimendua sustatzea.

  • 4. lantegia: Eleaniztasunaren sostengatzea eta garatzea. 
  • 5. lantegia: Mugaz gaindiko praktika sozialen eta herritartasun engaiamenduaren laguntzea.
  • 6. lantegia: Mugaz gaindiko ekimen kulturalen garapena. 

Lantegi bakoitzari esker aurkeztu dira aipatu gaiari buruzko mugaz gaindiko proiektu enblematiko bat edo bi, lantegiaren erronkak trukatu et partekatu dira, eta ondotik, ekintza zehatzen proposamenak adierazi.

Lantegietan eraman lanen ondotik Basque Center on Cognition, Brain and Language (Kognizioaren, Burmuinaren eta Hizkuntzaren Nazioarteko Ikerketa Zentroa) zentroaren bisita proposatua zitzaien parte hartzaileei.

LANTEGIEN TXOSTENAK TELEKARGATU 1

  • atelier_1_Developpement_durable_de_la_montagne.pdfpdf - 12 pages - 1,81 Mo Télécharger
  • atelier_1_Presentacion_OPCC_SS.pdfpdf - 10 pages - 1,68 Mo Télécharger
  • FR_synthese_25_septembre_-_atelier_1_montagne.pdfpdf - 4 pages - 194,44 Ko Télécharger