ARIBIDEAN DIREN OBRAK

Euskal Hirigune Elkargoak, zure egunerokotasuna hobetzeko eta lurraldea garatzeko daramatzan obraleku guziak aurki itzazu hemen.

Eguneratzea:2026(e) ko urtarrilaren 26a

Obrak Ainhoan

Martxoan: Edateko ur-sarearen arraberritzeko obrak, Murueneako bidean

2026ko martxoaren 9tik goiti (astelehena), Euskal Hirigune Elkargoak edateko ur-sarearen arraberritzeko obrak abiatuko ditu Ainhoako Murueneako bidean. Obra horiei esker, zaharkitua den ur-sarea arraberritua eta sendotua izanen da. Ustez hilabete bat iraunen duten obra horiek, zirkulazio-nahasmenduak sortuko dituzte zure sektorean

  • Errepidea zerratua izanen da eta auto-aparkatzea debekatua izanen da obralekuaren eskuinaldean.
  • Tokiko biztanleen etxeratzeko sarbidea atxikia izanen da obrek dirauteno

Erabiltzaileek zorrozki errespetatu beharko dituzte lekuan ezarriak izanen diren aldi baterako seinaleak; hauek lekuz aldatuak izan daitezke obren aitzinamenduaren arabera. Ahal dugun guzia eginen dugu traben iraupena ahal bezainbat murrizteko. NÉORESEAUX enpresako obren kudeatzailea zure eskuko izanen da lekuan berean, obren aitzinamenduari doakion edozein xehetasunen emateko.

Obrak Angelun

Ekaina - agorrila: euri-uren sarea sendotzeko obrak, Mouesca eta Ofizialeen hiribideetan

Mouesca hiribideko euri-uren sareak behin eta berriz gainezka egin ondorioz, Euskal Hirigune Elkargoak, euri-uren sarea indartzeko obrak abiatuko ditu 2026ko ekainaren 22tik goiti (astelehena). Ustez 7 aste iraunen duten obra horiek (epe hau aroaren baldintzen arabera alda daiteke) zirkulazio-nahasmenduak eraginen dituzte zure sektorean. Zirkulazioa atxikia izanen da Ofizialen hiribidean, baina debekatua izanen da Mouesca hiribidean, uztailaren 6tik (astelehena) 31ra (ortziralea). Aparkatzea debekatua izanen da xantierraren eremuan eta Ofizialeen eta Mouesca hiribideetan, haatik:

  • Tokiko egoiliarren bizilekuetarat joateko sarbidea zaindua izanen da.
  • Oinezkoendako ibilbide bat lekuan ezarria izanen da;
  • Zirkulazioa baraxteko, ibilbide gomendatuak antolatuak izanen dira;
  • Obrek ez dute lekuka baizik eraginen etxe-hondakinen bilketan.  Hondakinen bilketa ezin egina baldin bada usaiako egunean, ondoko asterat pusatua izanen da.
  • Etxez-etxeko laguntza edo erizaintza-laguntza bat duten erabiltzaileak, Euskal Elkargoa deitzerat gomitatuak dira (helbidea ikus beherago) beren etxera joatea errazteko eta esku-hartzeen jarraitutasuna bermatzeko.

Obralekurat hurbiltzerakoan, erabiltzaileek zorrozki errespetatu beharko dituzte lekuan ezarria izan den seinaletika, hau, lekuz aldatua izan daiteke xantierraren aintzinamenduaren arabera. GIESPER enpresako obren kudeatzailea zure esku egonen da lekuan berean, xantierraren aitzinamenduari doakion edozein xehetasunen emateko.

Obrak Bankan

2026ko uztailetik 2027ko otsailerat: elektrizitate hornitzearen hobetzea, La Rosée gunean

2026ko uztail-erditsutik goiti eta ustez 6 hilabetez, Euskal Hirigune Elkargoak elektrizitate-sarearen hornikuntza hobetzeko obrak abiatuko ditu. La Rosée Haur eta Heldu Polidesgaituendako ari den erakundeak, elektrogeno-ekipamendu berri bat izanen du, orain artekoa zahartua baita. Gaur egungo transformagailua aldatua izanen da eta instalazio elektrikoa bere osotasunean modernizatua izanen da, eraikinetatik hasi eta lotune orokorreraino. Lan horiek egiteko, interbentzio bat egitearen beharra da ENEDIS-en banaketa-sarean, baina ez dute zirkulazio-trabarik eraginen.

Obrak Baionan

Ekaina - uztaila: saneamendu eta euri-ur sareen arraberritzea, Saint-Forcet karrikan

2026ko ekainaren 1etik goiti, Euskal Elkargoak saneamenduaren eta euri-uren sareak zaharberritzeko obrak abian jarriko ditu. Ekintzak 5 aste iraun beharko luke eta zirkulazio nahasmenduak sortuko ditu zure sektorean:

  •  Zirkulazioa debekatua izanen da Forcet karrikan
  • Aparkatzea debekatua izanen da obraren zortasun-eremuan
  • Biztanleek etxera sartzeko bidea ukanen dute.

Obren inguruan plantan ezarririko anarteko seinaleak artoski errespetatzea eskatzen zaie herritarrei, obrak aitzinatu arau alda daitezkeelarik. Obren helburua ur zikinen eta euri-uren sareak berritzea izanen da, saneamendu sistemaren ibilera hidraulikoa hobetzeko eta naturaguneetarako isurtzeak baztertzeko gisan. Baliabide guziak erabiliko dira nahasmenduen epea murrizteko xedez. Obren ardura duen enpresa zure zerbitzuko egonen da gunean berean obren aitzinatzeari buruzko edozein argibiderako.

2026ko uztaila - buruila: edateko ur-sarearen berritzea, Arrousets karrikan

Euskal Hirigune Elkargoak, edateko ur-sarearen berritzeko obrak abiatzen ditu Baionako Arrousets karrikan, Crousadeseko bidearen eta Trouilleteko bidearen artean. 1960 urte ingurukoak diren hodiak aldatu behar dira, sektoreko bizitzaileei edateko uraren hornikuntza bermatzeko. Obrak iraganen dira 2026ko buruil-erditsuraino.

Zirkulazioa bide bakar batetik eginen da, lehentasuna Baionarat sartzen diren autoei emanez. Aparkatzea debekatua izanen da xantierraren eremuan. Erabiltzaileek lekuan ezarria izanen den eta xantierraren aitzinamenduaren arabera aldatuko den seinaletika errespetatu beharko dute.

  • Tokiko bizitzaileen etxeetarako sarbidea ahal den neurrian atxikia da;
  • Oinezkoak ibiltzen dira balisaketa bati esker;
  • Hondakinen bilketa eta Txik Txak autobusak atxikiak dira;
  • Sokorrien sarbideak bermaturik daude.

Sare hezeen modernizatzea : Aturri karrika, Phentze etorbidea eta Leclerc Dibisioaren etorbidea 

2026ko apirilaren 7tik goiti, eta 9 hilabeterako nonbait han, Euskal Hirigune Elkargoak sare hezeen modernizatze-obrak eginen ditu zure auzoan: Baionako Phentze etorbidean, Aturri karrikan eta Leclerc Dibisioaren etorbidean. 1 875 520 euroko obra horiei esker saneamendu-sareak modernizatuko dira sare berriak ezarriz ur zikin eta euri-urentzat, baita ere zahartzen ari diren edateko uraren hodiak aldatuz. Lotura partikular guziak ere berrituko dira zerbitzu ezin hobea bermatzeko zure etxeraino.  

Trabak egon daitezke zure eskualdean

  • 3. fase denboran (ikus gibelean obren faseen mapa), zirkulazioa debekatua izanen da Aturri karrikan eta Phentze etorbidean, baina egoiliarrak beren etxeetara sartzeko bertatik iragaten ahalko dira.
  • Hondarkinen bilketa-zerbitzua bermatuko da borondatezko ekarpen guneak ezarriz obren punta bakoitzean eta aitzinamenduaren arabera.
  • Desbideratzeak plantan ezarriko dira. Txik Txak autobus-sarea bermatua izanen da. Argibide gehiagoren ukaiteko, zoaz txiktxak.fr webgunera

Denen segurtasunerako erabiltzaileei galdegina zaie obren inguruan plantan ezarriko den aldi bateko seinaletika artoski errespetatzea. Noiztenkako trabak izaten ahalko dira kamioien joan-etorriengatik eta errepidearen hertsitasunagatik. Eginahalak eginen ditugu trabak murrizteko eta etxeetarako sarbidea mantentzeko. NEO RESEAUX enpresako obra-burua bertan ukanen duzu obrei buruzko argibide gehiagoren emateko eta zure entzuteko: 05 59 64 62 64.

Bizikleta-gune baten eta turismo-harleku baten sortzea; Baionako tren-geltokian, Baionako Pereire plazan

Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuarekin sorturiko antolaketekin jarraituz Baionako tren-geltokiaren inguruan, Euskal Hirigune Elkargoak bere engaiamenduekin segitzen du, autoaren ordezko alternatibak errazteko eta bidaiariak eta bi ekipamendu berri hobeki hartzeko. Obra honentzat egin inbestimendua 500.000 €-koa da, Euskal Hirigune Elkargoak (304.000 €), Ipar Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak (116 000 €) eta Estatuak, «France Relance» planaren baitan (80 000 €) finantzaturikoa.

7 hilabete iraunen duten obra hauek 2026ko ekainean hasiko dira.

  • Bizikleta-gunea eraikinaren ekialdeko hegalean kokatuko da. Bidaiariek beren bizikletak bertan aparkatzen ahalko dituzte trenean dabiltzaten bitartean, 40 bizikleta-lekuei, 
    2 zama-bizikleta lekuei eta 10 trotineta-lekuei esker. Horrez gain, errota-hantgailu bat, konponketa ttipien egiteko zerbitzu bat eta bateriak kargatzeko lokia-kutxatila batzuk izanen dira.
  • Turismo-harlekua, « Bidaiariak » eraikin-barnean kokatuko da, bi leihatilen zerratzeak libratuko duen eremuan. Trenez datozen bisitariak hartuko ditu eta lurralderat bideratuko ditu.
  • Obren denboran, usaian bezala ibiltzen ahalko gara tren-geltokian. Harrabots trabagarriak gerta daitezke. Ahal dugun guzia egiten dugu, nahasmenduen iraupena ahal bezain bat murrizteko.  EBA (ANGELUAR ERAIKUNTZA-ENPRESA) enpresako obren kudeatzailea zure esku egonen da lekuan berean, edozein xehetasunen emateko.

Obrak Bidaxune  

Otsaila – maiatza: ur zikinen biltzeko sarearen hedatzea, Portuko auzoa

Portuko auzoa ohituki urpetua den eremu batean kokatua da. Baldintza horien ondorioz, gizabanako saneamendu-instalazioen mantentzea zaila da, eta, anitzetan, ez dira fidagarriak. Zailtasun horiek modu iraunkorrean konpontzeko eta edateko ur-sareen berritze lanetaz baliatzeko, Euskal Elkargoak ur zikinendako 650 metro hodi pausatuko ditu, Bidaxuneko Portuko auzoan. Hondarrerat eta xantier horri esker, bizitegi guziak saneamendu-sare kolektiboari lotuak izanen dira, uraren tratamendu fidagarriagoa eta natura-ingurunearen zaintza hobea bermatuz.

Abenduan eginak izan ziren obren ondotik, bigarren lanaldi bat iraganen da otsailetik maiatzera, RD11ren petik, Portuko errepidetik baratzeen karrikarat goiti. Kamioien harat-honaten ondorioz, zirkulazio-trabak aitzinikustekoak dira obrek irauten duteno. Zirkulazioa aldizkatua izanez kudeatua izanen da. Tokiko biztanleen sarbidea atxikia izanen da obrek dirauten denboran. Ororen segurtasunarendako, erabiltzaileak gomitatzen ditugu, obretatik hurbil ezarriak izanen diren anarteko seinaleak zorrozki errespetatzera.

Ahal dugun guzia egiten dugu, nahasmenduak ahal bezain bat murrizteko. SOCATP enpresako obra-kudeatzailea zure esku egonen da lekuan berean, xantierraren iragapenari buruzko xehetasun guziak emateko.

 

 

Obrak Bokalen

Ekaina - Agorrila: edateko ur sarearen arraberritzeko obrak, Jean Pierre Thimbaud karrikan

Ustez 7 aste iraunen duten obra horiek zirkulazio-nahasmenduak eraginen dituzte zure sektorean. Aparkatzea debekatua izanen da obralekuaren eremuan. Sarbidea begiratua izanen da tokiko biztanleendako Obralekurat hurbiltzerakoan, erabiltzaileek zorrozki errespetatu beharko dituzte lekuan ezarriak izanen diren aldi baterako seinaleak; hauek lekuz aldatuak izan daitezke xantierraren aitzinamenduaren arabera. Sade enpresako obren kudeatzailea zure esku egonen da lekuan berean, xantierraren aitzinamenduari doakion edozein xehetasunen emateko.

Obrak Ziburun

martxoan: saneamendu-sarearen arraberritzea, Artzamendiko etorbidean

Martxoaren 9tik (astelehena) goiti, Euskal Hirigune Elkargoak, Ziburuko Artzamendi etorbidearen heinean kokatua den euri-uren sarea arraberritzeko obrak abiatuko ditu. Obra horiei esker, euri-uren sare zaharkitua indartua izanen da eta sarearen errendimendu hidraulikoa hobetua izanen da. Ustez 2 aste iraunen duten obra horiek, zirkulazio-nahasmenduak sortuko dituzte zure sektorean. 

  • Zirkulazioa aldizkatuz eginen da Artzamendiko etorbidean.
  • Auto-aparkatzea debekatua izanen da obralekuaren eskuinaldean
  • Tokiko biztanleen etxeratzeko sarbidea atxikia izanen da obrek dirauteno

Erabiltzaileek zorrozki errespetatu beharko dituzte lekuan ezarriak izanen diren aldi baterako seinaleak; hauek lekuz aldatuak izan daitezke obren aitzinamenduaren arabera. Ahal dugun guzia eginen dugu traben iraupena ahal bezainbat murrizteko. SUBTERRA enpresako obren kudeatzailea zure eskuko izanen da lekuan berean, obren aitzinamenduari doakion edozein xehetasunen emateko. 

Obrak Gabadin

Edateko ur-sarearen berritzea eta ur zikinen sare baten sortzea Gabadiko herrian


Ekainetik goiti, Euskal Hirigune Elkargoak edateko ur-sarearen berritzeko eta 790 metro luzetasuneko ur-zikinen sarea sortzeko lanak abiatuko ditu, 24 sare-lotura sortuz Harrieta bidean eta Gabadiko burguan. 2026ko agorril-hondar arte, zirkulazioa tokiko bizitzaileei bakarrik irekia izanen zaie obralekuaren eremuan. Desbideratze bat antolatua izanen da ibilgailu astunendako, Ilharren eta Garrüzen (RD11ko biribilgunearen heinean).

Uztailetik goiti, burguaren desbideraketa bat antolatua izanen da ibilgailu arinendako. Oinezkoendako ibilbideak agerian emanak izanen dira obren eremuan. Ororen segurtasuna bermatzeko, erabiltzaileei galdegina zaie obralekurat hurbiltzerakoan ezarria izanen den anarteko seinaletika zorrozki errespeta dezatela. Ahal den guzia eginen dugu nahasmenduen iraupena murrizteko, eta tokiko bizitzaileen sarbideak atxikiak izanen dira obren iraupen osoan. SOCATP enpresako obra-kudeatzailea zure eskuko egonen da tokian berean, edozein xehetasunen emateko.

Obrak Hendaian

Maiatza - Uztaila: Euri-uretako sarearen zaharberritzea,  Pausuko auzoa

Behobia auzoan kokatua da, Hendaia eta Urruña artean, Richelieu karrikaren eta Ur Bidexka karrikaren eskuinaldean. Egitura sendotzeko obra horiek, muntaduran berean eginen dira, eta ondorioz ez dute zirkulazio-nahasmendurik sortuko. Obrak 2026ko maiatz-hondarrean abiatuko dira, eta 2 hilabete iraunen dute, nonbait han.  Richelieu karrikako aparkalekuak indargabetuak izanen dira obren denboran, obren instalazioak ezarriak izan arte. Ahal dugun guzia egiten dugu, nahasmenduen iraupena ahal bezain bat murrizteko.  Subterra enpresako obren kudeatzailea zure esku egonen da lekuan berean, xantierraren aitzinamenduari doakion edozein xehetasunen emateko. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen gogo onagatik, eta bertan ezarriak izanen diren aldi baterako seinaleak errespetatzera gomitatzen zaituztegu.

 

Obrak Maulen, Bildoze-Onizepean

2025eko urtarrila - 2026ko apirila: ur araztegiaren modernizatzea


Mauleko ur araztegia modernizatzearen harira, Bildoze-Onizepean, Euskal Hirigune Elkargoak obra-merkatu bat izenpetu du SOGEA / HASTOY / SUDELEC enpresa taldearekin. Proiektu nagusi horrek muntadura zaharkituak 13 000 biztanle-baliokideko ahalmena duen araztegi moderno batez ordezkatzeko bidea eskainiko du, ura bereiz kudeatzeko sistema berritzaile batez horniturik, hala eguraldi idorra delarik nola euria ari duelarik.

Prestaketa obrak 2025eko lehen hiruhilekoan hasiko dira obragunea plantan ezartzearekin eta garabiak jartzearekin. Ingeniaritza zibileko obrak 2025eko apiriletik abendura iraganen dira. Ondotik, ekipamenduak jarriko dira 2026ko urtarril eta apirila artean. 2026ko apirilean martxan jarriko da, probatzeko urrats batekin 2026ko udazkena arte.

Zirkulazioaren nahasmendurik sortuko ez duten obrak herritarrendako gibelondo txarrik ez sortzeko gisan pentsatuak izan dira, soilik egunez eramanak izanen direlarik (ekintzari buruzko argibide gehiago).

Obrak Atharratze-Sorholüzen

2026ko apirila -2027ko agorrila: kiroldegiaren handitzea  

Après une première rénovation achevée fin 2023, la Communauté d'Agglomération Pays Basque lance la suite des travaux pour moderniser et agrandir l'équipement. Si le chantier se déroule d'avril 2026 à août 2027, la salle reste ouverte pendant toute la durée des travaux. L' espace sportif sra élargi, avec un demi-terrain supplémentaire, un mur de frappe et un tambour pour la pelote, des vestiaires neufs pour 64 joueurs, une salle de musculation et des rangements. L'accueil est également repensé, avec un hall d'entrée, une billetterie et une buvette. Les bureaux et locaux techniques sont réorganisés pour un meilleur fonctionnement au quotidien. Avec cette opération d'un montant 1 963 300 €, les clubs sportifs, les scolaires, et le club de handball qui évolue au niveau national pourront enfin disposer d'installations aux normes et adaptées à leurs besoins.

 

Obrak Urruñan

Maiatza - Uztaila: Euri-uretako sarearen zaharberritzea,  Pausuko auzoa

Behobia auzoan kokatua da, Hendaia eta Urruña artean, Richelieu karrikaren eta Ur Bidexka karrikaren eskuinaldean. Egitura sendotzeko obra horiek, muntaduran berean eginen dira, eta ondorioz ez dute zirkulazio-nahasmendurik sortuko. Obrak 2026ko maiatz-hondarrean abiatuko dira, eta 2 hilabete iraunen dute, nonbait han.  Richelieu karrikako aparkalekuak indargabetuak izanen dira obren denboran, obren instalazioak ezarriak izan arte. Ahal dugun guzia egiten dugu, nahasmenduen iraupena ahal bezain bat murrizteko.  Subterra enpresako obren kudeatzailea zure esku egonen da lekuan berean, xantierraren aitzinamenduari doakion edozein xehetasunen emateko. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen gogo onagatik, eta bertan ezarriak izanen diren aldi baterako seinaleak errespetatzera gomitatzen zaituztegu.

Obrak Milafrangan

Maiatza – ekaina: obrak, edateko ur-sarean, Hargin Karrika bidean

Maiatzaren 18tik goiti, Euskal Hirigune Elkargoak obrak eramanen ditu Milafrangako Hargin Karrikan (RD137 errepidea eta Amaruenia bidearen artean). Obren helburua da Latseko iturburutik ura garraiatzen duten hodiak ordezkatzea, eskualdeko biztanleei edateko uraren hornitze fidagarria segurtatzeko gisan. Ekintzak hilabete bat iraun beharko luke eta zirkulazio nahasmenduak sortuko ditu ekain erdia arte: hargin Karrika moztua izanen da RD137 errepidea eta Amaruenia bidearen artean;s aihesbide bat plantan ezarria izanen da ondoko bideetatik.

Obren denboran:

  • Aparkatzea debekatua izanen da obragunean lanaren aitzinatzearen arabera;
  • Autobus lineak mantenduak izanen dira;
  • Saltegiak eta zerbitzuak irekirik eta helgarri egonen dira;
  • Biztanleek etxera sartzeko bidea ukanen dute;
  • Obren inguruan plantan ezarririko anarteko seinaleak artoski errespetatzea eskatzen zaie herritarrei, obrak aitzinatu arau alda daitezkeelarik.

Baliabide guziak erabiliko dira nahasmenduen epea murrizteko xedez. SOC enpresaren obragina zure zerbitzuko egonen da gunean edozein argibiderako.

MAIATZA-BURUILA: OBRAK EDATEKO UR-SAREAN, RD137AN

Ekainaren 22tik goiti, Euskal Hirigune Elkargoak obrak eginen ditu RD137an, Milafrangan (Ilailaneko bidearen eta Geltokiko bidearen artean). Obren helburua da, sektoreko edateko ur-hodiak ordezkatzea eta lekuz aldatzea, Latseko iturburuak hornitzen dituenak barne. Ustez 3 hilabete iraunen duen xantierrak, zirkulazio-nahasmenduak sortuko ditu  agorril-hondar arte. Zirkulazioa, hiru koloreko bide-argien bitartez kudeatua izanen da, obralekua aitzinatu arau.

Obren denboran:

  • Aparkatzea debekatua izanen da obragunean, lanaren aitzinatzearen arabera;
  • Autobus-lineak atxikiak izanen dira;
  • Saltegiak eta zerbitzuak irekirik eta helgarri egonen dira;
  • Tokiko biztanleek etxerat sartzeko bidea ukanen dute;
  • Obren inguruan plantan ezarririko anarteko seinaleak artoski errespetatzea eskatua zaie herritarrei, obrak aitzinatu arau alda baitaitezkelakoan.

Baliabide guziak erabiliak izanen dira nahasmenduen iraupena ahal bezainbat murrizteko. SOC eta ARHEX EMANEZ enpresen obraginak zure zerbitzuko egonen dira lekuan berean, xantierraren aitzinatzeari doakion edozein xehetasunen emateko.