Edateko urerako nire harpidetza
Edateko uraren zerbitzuaren harpidetza hartu nahi zenuke, zure kontratuan aldaketarik egin edo ezeztatu nahi? Informazio baliagarri guztiak atzemanen dituzu hemen.
Eguneratzea:2024(e) ko azaroaren 27a
Urerako nire harpidetza ideki
Edateko uraren harpidetza hartzea baitezpadakoa zaie hala norbanakoei nola profesionalei. Kontraturik gabe ez zaizu urik ekarriko ez etxera ez eta zure lokalera. Zure bizitegia edo lokala uzten baduzu, zure ur harpidetza hesteko eskaria egizu.
Zure harpidetza kontratuaren irekitzea zuzenean zure herriko ur hornitzailearekin egiten da.
Harpidetza eskaria zure bizitegira edo lokalera sartu baino 3 egun lehenago egin behar duzu.
«Konpainiako» harpidedunek, hau da, zuzenean Euskal Elkargoaren zerbitzuen mende direnek, harpidetza aurreeskaria zuzenean linean egin dezakete gure webgunean. Harpidetza kontraturako behar diren dokumentuak jarraian igorriko dizkie zerbitzuak.
Indarrean den kontratu baten aldaketa eskatzea
Beste banku nortasun agiria eman nahi zenuke, zure faktura jasotzeko helbidea aldatu, izen bat erantsi, hileroko diru kentzea hautatu, …, zure herriko ur hornitzailearengana jo ezazu.
Zure eskariaren arabera, zerbitzuak igorriko dizkizu bideratzeko behar diren dokumentuak edo elementuak; halakoan, bete itzazu edota gibelera igorri.
Ene harpidetza kontratua hestea
Harpidetza hestea ere zure herriko ur hornitzailearekin egiten da (haren helbidea eta zabal orduak zure ur fakturan dituzu).
Eskaria zure bizitegi edo lokaletik alde egin baino 3 egun lehenago egin behar duzu.
Idatziz behar duzu egin (posta arrunta, e-mezua, …). Ur hornitzaileak eskaria jaso artean zure gain dituzu kontratuaren fakturak.
«Konpainiako» harpidedunek, hau da, zuzenean Euskal Elkargoaren zerbitzuen mende direnek, zuzenean ezezta dezakete beren harpidetza linean gure webgunean.
Zerbitzu araudia telekargatzea
Zerbitzu araudi horrek zehazten du zerbitzuaren erabiltzaileen eta Euskal Elkargoaren edo haren ustiatzailearen arteko harremanen esparrua.
Zerbait ments zaizu?