Ene energia kontsumoa murrizten dut
Zure energia kontsumoa murriztu eta dirua aurreztu nahi zenuke? Gure aholku baliagarriak segi itzazu!
Eguneratzea:2024(e) ko azaroaren 19a
Zergatik energia aurreztu?
- Energia aurreztuz gero, orotan aurrezten da. Energia gastuak (garraioa eta bizitegia) familien gastuen % 9 ziren 2019an. Kopuru hori etengabe handitzen doa azken urteotan (iturria: Ekologia trantsiziorako Ministerioa);
- 2021ean, Iparralden kontsumitu dugun azken energiaren %56 energia fosiletatik (petrolioa, gasa, ikatza) zetorren (Iturria: AREC, 2024). Energia gutxiago kontsumitzeak berotegi efektuko gas gutxiago sortzen du eta, halatan, kutsadura gutxiago;
- Energia gutxiago kontsumitzeak gure energia autonomia atxikitzea dakar ere.
Zenbait gako kopuru
- Euskal Iparraldean, azken energiaren (ekoizpena kontuan hartzen ez duena) kontsumoa 6799 gigawatt/orenekoa zen 2021ean (datuak: AREC 2021);
- Gure kontsumoen % 70 baino gehiago etxeko jardunetatik datoz:
- Garraioa: % 37;
- Bizitegia: % 34;
- Gainerakoa enpresen beharrei dagokie:
- Zerbitzuak eta administrazioa: % 15 ;
- Industria: % 12;
- Laborantza: % 2;
Halatan, bada, ganakako gure jardunek eragin handia dute!
Nola energia kontsumoak mugatu?
Bizitegia hobetzea
- Bizitegia da Ipar Euskal Herrian, energia kontsumoko bigarren postua (% 34), garraioaren ondoren.
- Zure etxearen energía emaitza hobetzeko laguntzak daude (isolatze lanak, berogailu zaharkituak aldatzea). Hemen, eskura ditzakezun baliabide guztiak aurkezten dizkizugu;
- Bizitegien eta Energiaren Etxeak daude Ipar Euskal Herrian eta zure urraspideetan gidatzen zaituzte.
Bidaiatzeko ohiturak aldatzea
- Garraioa da Ipar Euskal Herriaren azken energia kontsumoaren % 37aren hartzailea;
- Kontsumo horrek argindar sarea oso bazterretik ukitzen badu ere funtsezkoa da gure berotegi efektuko gasen igorpenak apaltzeko;
- Hemen ikusiko duzu nola egunerokoan mugitzeko molde eztiak lehenetsi edo nola aldatu autoan dituzun ohiturak.
Gehiegizko xahutzea murriztea
Eguneroko keinu txikiak kontsumo arduratsuagorako lehen urratsak dira.
Hona hemen erraz egin ditzakezun ekintzen zerrenda (ez oso) bat.
Zure etxean
- Zure etxean 19° tenperatura atxiki ezazu eta 16° edo 17° egunean hor ez bazara edo gauean;
- Aire hotzaren sarbideak hetsi, kanpoko edo berotu gabeko geletako ateak ongi tapa itzazu, ate peko zerrenda lodiak kokatuz;
- Geldirik diren zure tresnak guztiz itzal itzazu (box, TB, ordenagailua, joko kontsolak, etab.). Egonean dauden tresnak itzaliz argindar fakturaren % 15 arte aurrez liteke (berogailua eta ur beroa izan ezik), hau da, urtean 100 € baino gehiago;
- Argiak itzal itzazu gela batetik jalgitzean. LED anpoilak lehenets itzazu, batez beste 40 000 irauten dute, hau da, anpoila arruntek baino 40 aldiz gehiago;
- Ontzi ikuzgailua eta arropa ikuzgailua beterik erabil itzazu. Eko moldeak lehenets itzazu;
- Sukaldatzean, lapikoak estal itzazu. Plaka elektrikoak egosketa bukatu aitzinxeago itzal itzazu eta janaria hozkailuan sartu aitzin hozten utz ezazu.
- Dutxen aldia muga ezazu. Uraren harrotze gailuak edo emarien murriztagailuak koka itzazu dutxuluetan. Ur berogailua 55°tan eman ezazu;
- Margo argiak eman itzazu barneko hornikuntzan. Ez eman argi estalki eta lanpara ilun eta ezkutatzaileak;
Bulegoan
- Ordenagailua eta pantaila guztiz itzali lanetik alde egitean;
- Datuak bertan meta hodeian metatu ordez;
- E-postontzia garbi ezazu eta behar ez dituzun mezuak ezabatu;
- Bideoaren ordez, audio loturak balia itzazu urruneko bilkuretan.
Kontsumo aldaratua
- Zenbait erabilera aldaratuz argindar hornikuntzaren jarraitutasuna zaindu liteke ere. EcoWatt bidez jakin dezakezu noiz edo nola eragiten den gehien argindar sisteman;
- Muturreko kontsumoak 8:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 20:30era bitartean ematen dira.
Iraunkorrago erosi
- Tresna berriak erosi aitzin, dituzunak konpontzeaz pentsatu al duzu? Ipar Euskal Herrian baduzu horretarako aukera. Hemen azaltzen dizugu nola zure etxeko gauzei bigarren bizitza eman.
- Tresna berriak erostean, kontsumo gutxikoak lehenets itzazu, energia etiketei begiratuz. Maila batetik besterako tarte bakoitzak % 15 eta 20 arteko aurreztea dakar. Top Ten erosketa erkatzaileak gida zaitzake;
- Iraunkorrago erostea tokikoa kontsumitzea da ere. Banabide laburrak, tokiko merkatarien sareak, badira horretarako aukerak!
Abiatzeko gida bat
Gehiegizko xahutzea alde batera utzi eta ekokeinuak urratsez urrats egiten lagunduko zaituen 100 keinu baliagarrien gida telekarga dezakezu. Défi-déclics delakoak egina da (dokumentua ez da pantaila irakurgailua bezalako teknologia laguntzako sistemekin bateragarria).
Zerbait ments zaizu?