Euri-urak berrerabiltzen ditut

Zure etxeko euri-urak berrerabili nahi dituzu? Orrialde honetan aurkituko dituzu erabilerei, betebeharrei buruzko argibideak, baita zure ekipamenduak jartzeko eta behar bezala artatzeko aholkuak ere.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 17a

Baimenduriko erabilerak

Barneko erabilera 

Euri-urak bil daitezke erabilera pertsonal edo profesional baterako, janariaren kontsumotik aparte. Bizitegi edo lokalaren barnean, euri-urak honako kasuetan soilik erabil daitezke: 

  • Komuneko turrusta betetzeko;
  • Zola garbitzeko;
  • Xuriketak egiteko, desinfekzioa segurtatzen duen ura tratatzeko dispositibo bat erabiliz gero. 

Oharra: amianto-zementu edo beruna duen teilatu batetik isuri diren euri-urak barnean erabiltzea debekatua da. 

Kanpoko erabilera 

Euri-urak berrerabil daitezke libreki bizitegiaren kanpoan, besteak beste lorategia ureztatzeko edo beribila garbitzeko. 

Jabearen betebeharrak

Gordetzea 

  • Bilduriko euri-urak soilik helgarri ez den teilatu batetik (salbu honen artatzeko eta garbitzeko) isuri behar izan dira;
  • Ura lur gaineko edo lurperaturiko ontzi batean gorde behar da;
  • Izotz-aurkakorik ez da ezarri behar ura gordetzeko ontzian. 

Segurtasuna 

  • Euri-urak bizitegi barnean erabiliz gero, hauen hartzeko dutxuluak argiki identifikatu behar dira;
  • Giza-kontsumorako uraren banaketa-sarea eta edateko ez den uraren barneko banaketa-sareak bereizi behar dira argiki eta beti. Giza-kontsumorako uraren banaketa-saretik edateko ez den uraren barneko banaketa-sarera ur-hargunea behar izanez gero, ur-hargunea giza-kontsumorako uraren banaketa-sareko uraren erabateko gainjartze bidez eginen da, edateko ez den uraren banaketa-sarean. Gainezkabidearen sistemak aire-zaindegi ikusgarria, osoa eta librea izanen du, modu iraunkorrean instalatua, baita edateko ez den uraren banaketa-saretik datorren ur-soberakina husteko dispositibo bat ere. 

Seinaletika 

  • “Edateko ez den ura” aipua eta piktograma argi bat daramatzan taula bat afixatu behar da euri-urak ateratzen diren puntu guzietan eta euri-urez hornituriko komunetan;
  • Taula hori Interneten eskuragarri dago edo xitxuketa saltegietan. 

Giltzatzea 

  • Euri-uren dutxuluak giltzatuak izan beharko dira (blokatuak);
  • Irekitzea tresna berezi baten bidez egin beharko da, dutxuluari lotua ez dena;
  • Edateko ura banatzen duen dutxuluak dauden gela batean ezin da euri-urak banatzen dituen dutxulurik jarri (salbu sotoan, etxazpian edota garajean). 

Ekipamenduen kontrola 

Edateko uraren banaketarako zerbitzu publikoaren ustiatzaileak badu tresneria sanitario pribatua kontrolatzeko eskumena, zerbitzu-araudiak zehazturiko moduen arabera. 

Nola artatu nire materiala?

Euri-urak etxe barnean erabiliak badira, honakoak egin behar dira: 

  • Euri-urak biltzeko ekipamenduak maiz artatu;
  • Artatze horien jarraipen bat segurtatu tresneria sanitarioaren artatze-liburu batean idatziz. 

Sei hilabetetarik behin 

  • Ekipamenduen garbitasuna kontrolatu eta “edateko ez den ura” adierazten duen taula badagoela segurtatu;
  • Giza-kontsumorako eta euri-urak banatzeko sareen arteko loturik ez dagoela kontrolatu. 

Urtero 

  • Irazkiak, ontziaren hustea, garbiketa eta desinfekzioa egin edo eginarazi; 
  • Ura banatzen duten dutxuluak eta ur ateak kontrolatu edo kontrolarazi.  

Jarraipen erregularra 

  • Muntaduraren artatze sanitarioaren liburu bat eguneraturik atxiki;
  • Bizitegia salduz gero, muntadura hori badagoela jakinarazi erosleari. 

Euri-urak biltzeko ontziak erosteko laguntzak

Euskal Elkargoak euri-urak biltzeko upelak erosteko diru laguntza bat proposatzen du, irabazi baldintzarik gabe, gainerateko diru laguntza publikoez gain edo horien osatzeko. 

Laborarientzat, euri-urak biltzeko ontziak jartzeko laguntza bat ere proposatua da ErrekAgri dispositiboaren harira. 

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com