Euri-uren kudeaketa nire lurrean

Bere lursailean euri-urak biltzen dituen jabe oro horien erantzule izaten da. Euri-uren kudeaketa onak auzoko jabegoetan eta bide publikoetan nahasmendurik ez sortzeko bidea eskaintzen du. Argi izan dakizun, errespetatu beharreko arauak gogorarazten dizkizugu eta zure lurrean aplikatzeko aholku baliagarriak ematen dizkizugu.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 18a

Zergatik garrantzitsua da norbere lurrean euri-urak kudeatzea? 

Lursail bakoitzeko euri-uren kudeaketak abantaila bat baino gehiago eskaintzen ditu: 

  • ur gainditzeen larriagotzeko arriskua saihesten du. Zure lurrean isurtzen diren euri-urak bilduak dira edo lurrean zuzenean sartzen dira;
  • lurpeko ur geruzen berrosatzean parte hartzen du. Eremu iragazkorrek edo estaldura porotsuek euri-urei lurrean sartzeko bidea uzten die;
  • erreken andeatzea murrizten du. Euri-urak eta ur zikinak biltzeko sareak gutiago erabiliak dira. Ondorioz, ingurune naturalean isurtzeko arriskua ttipiagoa da. 
La gestion des eaux pluviales au Pays Basque

Euri-urei buruzko araudia 

Kode zibileko 640 eta 641 artikuluek dute euri-uren araudi orokorra finkatzen. Horien neurriak denei aplikatzen zaizkie (partikularrak, antolatzaileak, elkargoak, etab.). 

Orduan, eraikuntza edo antolaketa proiektu orok (lurrean sarturiko igerileku bat, betoiz estaliriko terraza bat, mundrunez estaliriko sarbidea) euri-uren kudeaketarako arauak bete behar ditu proiektuaren mailan. 

Dokumentu bat baino gehiagok finka ditzakete arau horiek, onartu ez dutenei ere kontrajargarriak dira, ondokoak baimendu ondotik: 

  • THPa edo hTHPa: herri baten (THP) edo zenbait herriren (hTHP) mailan, euri-uren kudeaketarako eta lurren erabilerako arauak finka ditzaketen hirigintza-dokumentuak.
  • euri-uren zonakatzea: hirigintzari loturiko joera ez larriagotzeko xedez jarraibide hobekitzaileak eta euri-uren kudeaketarako hirigintza-arauak osatzeko arauzko-dokumentua. Jarraibide horiek lurraldeko eremu jakin batzuetan aplikatzen dira (zonakatze-mapa). Euri-uren zonakatzerako prebentziozko arauek eta neurriek hirigintza-dokumentuetan sartzeko xedea dute, azken horiek sortuak edo berrikusiak izanen direlarik (hTHP). 

Zure herrian indarrean diren dokumentuak deskargatzeko, “hirigintza-arauak nire herrian” orrialdera joan

Zure eraikuntza baimenerako dosierra osatzen laguntzeko, kontuan hartu beharreko dokumentuak zerrendatu ditugu: “euri-uren kudeaketa dosierra osatu nire eraikuntza baimenerako” orrialdea ikusi. 

Euri-uren kudeaketaren arau nagusiak 

Euri-urak teilatutik isurtzen dira, baita lurrean zuzenki ere. Euri-urak etxetik ateratzea aurreikusi behar da honakorik baldin baduzu: 

  • Maldan den garaje bat
  • Aldategi bat (teilatu-hodiak jarriz)
  • Terraza bat 

Lurrean, arroilak, sifoiak edo saretak jarri behar dira ura isurtzen uzteko. 

Arroila lurrean sartzen den izaka bat da. Sareta kengarria oinarrian finkatzen da. Espaloientzat eta garajeentzat erabilia da besteak beste. 

Lurreko sifoia borobil edo laukizuzen itxurakoa da. Malda bakoitzetik datorren ura isurtzea ahalbidetzen du. Gainera, saski batez hornitua da hondakinak kentzeko. Husteko hoditeriari lotua zaio. 

Proiektua hala partikular batek nola profesional batek eginez gero (antolatzailea, eraikitzailea, pabiloigilea...), euri-urak kudeatzeko aterabidea ikertua izan behar da ahal bezain goiz, proiektua diseinatzen hastean, antolaketan ahal bezain ongi sartzeko gisan. 

Proiektu baten euri-uren kudeaketa proiektuaren eragin hidraulikoa murriztea ahalbidetuko duten arauei jarraikiz apailatu behar da (ur gainditzeen murrizketa) eta ondasunen eta jendearen segurtasuna bermatzeko gisan. 

Sare publikoari lotzea ez da baitezpadakoa

Ur zikinentzat ez bezala, euri-urak sare publikoari edo sare bateratuari lotzea ez da baitezpadakoa. Aldiz, ur zikinei soilik eskainia den sare publikoari lotzea debekatua da. Bizitegi batean, ur zikinen eta euri-uren bereizketa errespetatzeak ingurune naturalaren kalitatea zaintzea bermatzen du (errekak, itsasoa). 

Euri-urak lurrean sartzea hobetsi

Artifizializatuak edo irazgaitz ez diren lurretan sartzen diren euri-urek guti kutsatzen dute eta saneamendu sareak betetzean ez dute parte hartzen. Euri-urak lurrean sartzen uztea egiteko molde biziki interesgarria da ingurumenaren baita diru mailaren ikuspegitik. Teknika anitz badira egoera guziei egokituriko aterabide bat aurkitzeko. 

Lurrak ahal bezain guti iragazgaiztea

Lurrak ahal bezain guti iragazgaizteak lurren funtsezko eginkizunak zaintzean parte hartzen du (euri-urak sartzen uztea, geruzak berrosatzea...), baita euri-uren isurtzea murriztean ere, ur gainditze arriskua ttipituz eta uraren ziklo naturala berrituz. 

Segurtasunezko neurriak hartu behar dira iragazgaiztearen eragina murrizteko:  

  • lur iragazkor eremuak atxikitzea lurraren okupazioaren arabera;
  • bide azalerak gutienera murriztea;
  • erdi iragazkor edo iragazkorrak diren ekaiak lehenestea. 

Sorturiko iragazgaiztasuna ordaintzea

Iragazgaiztasun berri batengatik jariatze-ur gehigarriak sortzen dituenak euri-ur horien kudeaketari dagozkion betebeharrak hartuko ditu bere gain. 

Lurraren iragazgaiztasuna jadanik dagoena baino 40 m2 gehiagoz emendatzen duen antolaketa berri oro euri-urak biltzeko/atxikitzeko bolumen baten plantan ezartzeari esker ordaindua izan behar da.  

Horren neurriak iragazgaizturiko m2 bakoitzerako babes euriaren gainditzeari dagokio, errespetatu beharreko emaria 3 litrokoa delarik segundo bakoitz eta hektarea bakoitz. 

Euri-urak kudeatzeko obra baten neurriak finkatzen laguntzeko, zure herrian aplikatzen diren kalkulu oharrak deskarga ditzakezu: “Hirigintza arauak nire herrian”. 

Euri-urak atxikitzeko eta lurrean sartzen uzteko obren soberakina euri-uretako bilgune edo bilgune bateratu bati lotzea debekatua Euri-urak atxikitzeko eta lurrean sartzen uzteko obren soberakina euri-uretako bilgune edo bilgune bateratu bati lotzea debekatua da. Ur soberakinak lurraren lur-funts oinarrian gaindiz kudeatu behar dira, auzoko jabegoak kaltetu gabe. 

Eraikuntza berriei dagozkien prebentziozko jarraibideak 

Antolaketa eraiki berri orok ondoko jarraibideak bete beharko ditu: 

Eraikuntza berri orok ukanen du bizitzeko egokia den sarrera maila honela kokatua: 

  • ondoko bide nagusiaren maila baino 20 cm gorago gutienez;
  • bukatua den lurra baino 30 cm baino gorago gutienez, eraikina bidearen behereko aldean baldin bada. 

Bidearen mailaren beherean kokatua den eraikuntza oro horren arabera antolatua izanen da: atzeraezeko balbula, ponpaketa. 

Bide nagusiaren gainaldean kokaturiko lurretan, jariatze-urak ez dira bidera bidali beharko. Zeharkako sareta bat jarri beharko da lursail bazterrean. Saretatik bilduriko urak proiektuaren lursailean kudeatu beharko dira (iragaztea edo atxikitzea emari erregularrarekin). Ohar gisa, isurbide sareten ibilera ona segurtatzeko, jabeek maiz artatu beharko dituzte. 

Eraikuntza berri orok ukanen du bizitzeko egokia den sarrera maila ehunkako uholdeen alerten edo eskualdeko erreken uholde handienaren maila baino 30 cm gorago kokatua. 

Erreka batetik hurbil den eraikuntza orok ur-bazter gainaren alde banatan edo arroila baten alde banatan 3 metroko urruntasuna errespetatu behar du. 

Eraikuntza orok 1,5 metroko urruntasuna errespetatu beharko du, gutienez, euri-uren iragatebiderako lurperatutako obra publiko baten kanpoko murru nagusiaren alde banatan. 

Ohiko galderak

Euri-urak biltzeko ontzi bat ezartzea nahikoa ote da nire lurrerako?

Euri-urak berrerabiltzeko helburua duten biltzeko eta atxikitzeko dispositiboek ez dute nahiko ur atxikitzeko bidea ematen eremu iragazgaitzetarako (beteak izan daitezke euria ari duelarik). 

Zer argibide agerrarazi behar dira hirigintza eskaera batean?

Izan partikularra, profesionala ala antolatzailea, euri-urak kudeatzeko proiektuaren baieztatzeko dosierra osaturik eratxiki behar diozu zure hirigintza eskaerari. 

Zer egin nire euri-uren isurbidea tapatua edo hautsia baldin bada eremu publikoan?

Zure herriko uraren leihatilara edo zure fakturan agertzen den telefono zenbakira deitu. 

Zer da ibai-uholde eta euri-uholde baten arteko desberdintasuna?

Ibai-uholdea erreka edo xirripa baten maila igotzen eta gainditzen delarik gertatzen da, urari inguruko lurretan isurtzeko bidea eskainiz. Euri-uholdea eurite handiei dagokie, lurra urez betetzen ditu (ura ezin da gehiago sartu) edo/eta euri-uren bilketa sareak betetzen ditu (zamatzea eta gainditzea). 

Laguntza behar dut

Argibideak edo laguntza eskatzeko, uraren leihatila batean hitzordua har dezakezu. 

Nire herriko uraren leihatila ezagutu 

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com