Hezeguneen zaintzea
11 eta 30 urte artean dituzu eta laguntza behar duzu zure desmartxetarako edo proiektuetarako? Horra hemen lagun zaitzaketen egituren eta tresnen zerrenda bat.
Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 13a
Zer ote da hezegune bat?
Hezeguneak "landuak edo ez landuak diren lurrak dira, usaian urperatuak edo ur gezaz, gaziz edo gatzdunez beteak aldi bateko edo alde bateko, edo zeinen landaretzari, baldin bada, urte parte batean gutienez landare higrofiloak nagusitzen zaizkien". (Ingurumen Kodeko L.2121-22. artikulua).
Giza jarduerek eta aldaketa orokorrek mehatxaturik, ondare natural honi arreta berezia ematen zaio. Haren zaintzeak ingurumen, ekonomia eta gizarte erronka garrantzitsuak dakartza.
Badu kasik 40 urte Frantziak bere lurraldeko hezeguneak zaintzeko engaiamendua hartu duela, bereziki Hezeguneei buruzko Ramsar Hitzarmena sinatuz eta arauzko xedapenak pixkanaka sartuz, bereziki Ingurumen Kodean.
Arro hidrografiko mailan, 2022-20227-ko Aturri Garonako Uren Antolaketa eta Kudeaketa Gida Eskemak (UAGKE) hezeguneei buruzko ezagutzak hobetzea inposatzen duen xedapenak ditu, haien zaintza bermatzeko eta berrezartzeko ekintzak abiarazteko.
Hezeguneak hiru sail handitan bildu daitezke:
- Itsasbazterreko hezeguneak (padurak, marea-ordokiak eta gatz-padurak, estuarioak, etab.);
- ur korronteei lotu hezeguneak (ibai-bazterrak, urpean gerta daitezkeen pentzeak edo pentze hezeak, bigarren mailako urak);
- ur geldiekin lotu hezeguneak (padurak, zohikaztegiak, urmaelak eta putzuak, aintzira bazterrak, etab.).
Zertarako balio dute hezeguneek?
Hezeguneek urak arazten dituzte
Hezeguneek nutrienteak eta ekai kutsagarriak arazten dituzte. Tranpa gisa balio dute:
- landareek nitratoak xurgatzen baitituztehazteko;
- bakterioek (nitrobacter) nitratoa transformatzen baitute oxigenoa falta delarik;
- ekai kutsagarriak (nitrogenoa, fosforoa eta metalak) metatzen, harrapatzen prezipitatzen baitituzte sedimentuetan denbora-tarte guti edo aski luzeetan.
Adibidez, ibai edo aintziren ondoko hezeguneetan, zenbait metro oihan nahikoa izan daiteke suspentsioan diren partikulei lotu nitrogenoaren % 60-95 arte harrapatzeko.
Hezeguneek uholde-arriskuak mugatzen dituzte
Alabaina, ur handitzeetan ur kantitate handiak metatuz, hezeguneei esker ur handitzearen mugitzea emekituko da eta puntu gorena murriztuko. Horrela, ibaiaren behealdean kokatuak diren guneak uholdeetatik babesten dira.
Ansoteko ordokia, Errobi bazterrean, eginkizun horren adibide da, erreka gainditzera uzten baitu hiriko bizitegiak babestuz.
Hezeguneek fauna eta flora ohargarria aterpetzen dute
Hezeguneetan animalia eta landare espezie mota anitz bada: anfibioen % 100, hegaztien % 50 eta Frantziako landare ohargarrien eta arriskuan dauden % 30, baita arrain eta intsektu asko ere.
Hezeguneek funtsezko funtzioak bermatzen dituzte espezieentzat:
- elikadura-funtzio iraunkorra edo aldikakoa;
- ugalketa-funtzioa hezeguneetan soilik ugaltzen diren arrain eta ur-hegazti batzuentzat, non erruteko, ohantzea egiteko eta umeak hazteko baldintza egokiak aurkitzen dituzten.
- aterpe eta babes funtzioa arrainentzat eta hegazti migratzaileentzat.
Zer dio araudiak?
1992az geroztik, Ingurumen Kodeak babesten ditu hezeguneak.
Gainera, ur baliabidean edo ur ekosistemetan ("ura eta ur inguruneak" nomenklatura - Ingurumen Kodearen R. 214-1. art.) eragina izan dezaketen instalazioek, egiturek, obrek edo jarduerek (IOTA) aitzinetik administrazio baimena edo adierazpena behar dute 1993ko martxoaz geroztik, eta horrela prefetek hezeguneetako esku hartzeak doitu ditzakete.
Ingurumen Kodeko "ura" nomenklaturako hainbat sail hezeguneei dagozkie, proiektu motaren arabera:
3310 saila: hezegune edo paduren idortzeari, uretaratzeari, iragazgaizteari eta lurkatzeari buruzkoa;
3320 saila: drainatze sarearen egitea;
3220 saila: Muntadurak, egiturak, lurkatzea ibai baten ohe nagusian;
3230 saila: aintzirei buruzkoa, aintzira horiek husteko prozedurei dagokienez ere;
Non kokatuak dira ipar euskal herriko hezeguneak?
Hezeguneen inbentarioaren ikerketa
Aturri Garona Ur Agentziaren sustenguarekin, Euskal Hirigune Elkargoak hezeguneen inbentario ikerketa bat abiatu du bere lurraldean. Horretarako, hainbat partaiderekin batera lan egiten du: Estatuko zerbitzuak, Aturri Garona Ur Agentzia, Atlantikoko Paduren Foroa (FMA), Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseilua, Eremu Naturalen Kontserbatorioa (CEN), etab.
Ikerketak urrats bat baino gehiago ukanen ditu:
- Lehen urratsean lurraldeko hezeguneei buruz eskuragarri diren datu guziak bilduko dira, aitzineko ikerketatik bilduak. Datu-bilketa horrek Ipar Euskal Herrian ezagutzen diren egiazko hezeguneei (bertan egiaztatuak) eta litezkeen hezeguneei (aitzinetik lokalizatuak) buruzko datu-base kartografiko bakarra osa daiteke;
- Horrez gain, Aturri erakundearekin partaidetzarekin egin hezegune posibleen aitzin-kokapen ikerketa zehatzari esker ezagutza osatzen eta aitzin-mapa bat sortzen ahalko da, hezeguneen presentzia probablea den eremuak identifikatzeko, molde homogeneoan lurralde osoan (gaur egun ez da horrela);
- Azkenik, gune ohargarri hauen inbentarioaren eta karakterizazioaren bidez hezeguneetan jokatzeko estrategia bat finkatzen ahalko da, arreta berezia ezarriz kudeatu gabeko guneei edo ingurumen-presioen eraginpean daudenei.
Beraz, Ipar Euskal Herriko hezeguneen inbentario hau haien babesa eta kudeaketa hobetzeko lehen urratsa da, eta horrela gure lurraldeko aberastasun naturala zaintzen lagunduko du. Datu horiek ontzat eman bezain laster argitaratuko dira.
Inbentarioa euskal kostaldean
2017az geroztik, euskal kostaldeko UAKE eskemak bere lurraldeko hezeguneen inbentarioa egin du. 19 herri barne hartzen ditu: Ahetze, Ainhoa, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Biarritz, Bidarte, Biriatu, Donibane Lohizune, Ezpeleta, Getaria, Hendaia, Sara, Senpere, Urruña, Uztaritze, Ziburu, Zuraide, eta 9 ibaitako arro hidrografikoak: Bidasoa, Mentaberri, Untxin, Urdazuri, Ixaka Handia, Baldareta, Uhabia, Lamoulie eta Moulin Barbot.
2017 eta 2019 artean egin ikerketa horrek litezkeen hezeguneen aitzin-kokapenaren modelizazioa eta bertan zerrendatu datuak konbinatuz:
- 962,3 hektarea hezegune daudela baieztatu ahal izan da, hots, euskal kostaldeko UAKEren azaleraren % 2,4;
- lurralde aberatsa eta hezegune mota anitz agerrarazi ahal izan dira: mendiko zohikaztegiak, ibarxka hondoak, pentze hezeak, ibarbasoak, bartak, gatz-padurak…
Ikerketa horrek, bereziki, hezeguneen ezaugarritze-datuak (habitatak, flora, kontserbazio-egoera...) eta ingurune horien kartografia eman ditu euskal kostalderako.
Euskal kostaldeko UAKEk finkatu kartografia horrek hastapeneko informazio bat eskaintzen du. Hala ere, lan horren eskala dela-eta, ez daiteke hezegune baten karakterizazioa egin lursail mailan. Haatik, antolamendurako eta hirigintzarako plangintza dokumentuak aberastu daitezke (Tokiko Hirigintza Plana, LuKE...), hezegune hauek eskaintzen dituzten zerbitzuak kontuan harturik, baina baita antolamendu-proiektu bat izanez gero kontuan hartu beharreko neurriak aurreikusiz ere.
Ezagutu euskal kostaldeko hezeguneen inbentario ikerketa
Ezagutu euskal kostaldeko hezeguneen inbentario ikerketa
- SynthèsePDF - 12 orriak - 1,38 Mo
- Phase 1, partie 1 - prélocalisationPDF - 58 orriak - 4,80 Mo
- Phase 1, partie 2 - hiérarchisationPDF - 72 orriak - 6,28 Mo
- Phase 2, Inventaire terrain des zones humides du territoire du SAGEPDF - 26 orriak - 4,00 Mo
- Atlas, partie 1PDF - 25 orriak - 35,12 Mo
- Atlas, partie 2PDF - 25 orriak - 41,31 Mo
- Atlas, partie 3PDF - 15 orriak - 19,33 Mo
Hezeguneak zaintzen ditut
Hezeguneen funtsezko zerbitzuez baliatzen segitzeko, horiek zaindu behar dira. Adibidez, mendietako zohikaztegia ez zapalduz. Zure etxean, zure lorategian, zohikatzik gabeko lurbeltza erabil dezakezu (zohikaztegietatik heldu dena).
Zerbait ments zaizu?