Ibai-erreken uraren kalitatea
Euskal ibai-erreken kalitatea ezagutu nahi duzu eta nola jarraikiak diren edo kutsadura baten berri eman nahi zenuke? Gidatuko zaituzten informazio guztiak atzemanen dituzu orrialde honetan.
Eguneratzea:2024(e) ko azaroaren 5a
Zergatik ibai-errekak babestu?
- Ibai baten kalitate txarrak bertako bioaniztasunaren bizitza kaltetzen du eta, batzuetan, espezie minberenak desagertzea ekar lezake.
- Pertsonen osasuna eta segurtasuna ere mehatxa ditzake. Ipar euskal Herrian, edateko ura ekoizteko erabiltzen den ur gordinaren erditsua (% 50) 127 iturri naturaletatik datorren lurpeko ura da. Kalitatea gehiegi txartuz gero, ezin da kostu onargarriaren bitartez edangarri bihurtu eta baliabide hori bazter utzi behar da.
Zer dio araudiak?
2000ko urriaren 23ko Uraren Europar Esparru Zuzentarauak (UEZ) ezartzen du uraren gaineko elkargoaren politika. Helburua ur masen «egoera ona» erdiestea da, hau da, aldi berean:
- Egoera ekologiko ona (giza jarduerek ekosistemen funtzionamenduaren gaineko eragin gutxi);
- Egoera kimiko ona (kontzentrazio egokia izatea zerrenda bateko 45 gai lehenetsietan).
Ibai-erreka baten kalitatearen balioztapenak ura aztertzeaz gain, aberedia, landaredia eta habitatak ere begiratzen ditu. Ibai-erreka baten egoera onak ez du bakarrik uraren kalitate ona eskatzen, baizik eta ur inguruneen funtzionamendu ona, zeina abereen (arrainak, ornogabeak) eta landareen (ur landareak) kalitate biologikoko elementuen arabera, elementu fisiko-kimikoen arabera (fosforoa, nitratoa, pH) eta hidromorfologikoen arabera (ur ertzen egoera, ibaiaren jarraipena, eta abar) balioztatzen baita.
Frantziako hainbat legek eta haien aplikaziorako testuek laguntzen dute horretan: uraren legea (1964, 1992 eta 2006), arrantzaren legea (1984), Grenelle de l’environnement deiturikotik sortu legeak, etab. Arau horiek guztiak hainbat kode juridikotan bildurik dira, bereziki Ingurumen Kodean.
Nola erekauren kalitatea zaindu daiteke?
Ipar euskal Herriak 142 neurtze gune ditu isurki arro orotan banaturik (euskal Kostaldekoak, Errobi, Biduze, Ühaitza eta Aturri behealdea eta ibaiadarrak). Sarearen ⅔ (90 neurtzegune) zuzenean kontrolatzen du Euskal Hirigune Elkargoak. Gainerakoa Aturri-Garona Ur Agentziak kudeatzen du. Datu zenbait neurgune automatikoren bidez ezagutu badaiteke ere, askotarako neurgunera bertara joan behar da.
Halatan, bada, hainbat eragile aritzen dira zaintza baliabidean:
- Datu fisiko-kimikoetarako: Ur Agentziak eta Ur Erakundeak;
- Hidrobiologiako datuetarako (aberedia eta landaredia): Ur Agentziak, DREAL/DRIEE, Bioaniztasunearen Frantziar Erakundea - OFB.
- Hidromorfologiako datuetarako: Ur Agentziak, Bioaniztasunearen Frantziar Erakundea - OFB.
2017an sortu zenetik, Euskal Hirigune Elkargoak bikoiztu baino gehiago egin ditu neurtze guneak. Arauzko neurrien osagarri, Euskal Elkargoak neurguneen % 60tik gorakoen bakteroiologia kalitatea ere neurtzea erabaki du (Escherichia coli eta Enterokokoak) bai eta emaitza fitosanitarioak ere (59 gai).
Ibai-erreken kalitatearen neurtze guneen erreferentziala webgune honetan ikus liteke: Sandre.
Nola ezagutu ibai-erreken uraren kalitatea?
Ibai-erreken egoera
Euskal ibai-erreken kalitate maila xeheki ezagutzeko, Uraren Agentziek garaturiko «Ibai-Kalitatea» webgunea ikus ezazu. Neurtze gune bakoitzaren datuak xeheki ikusteko aukera ematen du. Kolore kode batek adierazten du ibai-erreken kalitate maila.
- Urdina, ibai-errekaren ura kalitate oso onekoa denean;
- Berdea, ibai-erreka egoera onean denean;
- Horia, ibai-erreka erdi mailako kalitateko egoeran denean;
- Laranja, ibai-errekaren kalitatea hala-holakoa denean;
- Gorria, ibai-erreka egoera txarrean denean;
- Grisa, daturik ez denean.
Ipar Euskal Herriak dituen 5000 kilometro ibai-erreken artean, % 60 egoera ekologiko on edo oso onean dira sailkatuak.
Espezieen eta habitaten kontserbazio egoera
Ibai-erreken egoeraren balioztatzearekin batera, “natura” deituriko bi zuzentarauek («habitatak-aberedia-landaredia» 92/43/EEC zuzentaraua eta «Hegaztiak» 2009/147/EEC zuzentaraua) balioztatzen dute Batasunaren intereseko espezie eta habitaten kontserbazio egoera, hau da, Europar Batasunean ahulen, mehatxatuen, berezi edo endemikoen direnena.
Espezieen inbentario datuak (haietan ur espezieak) hemen atzeman litezke: Natura Ondarearen Nazio Inbentarioaren webgunean.
Nola babestu ibai-errekak?
Ibaia natura-oreka hauskorrak dituen ingurune bizia da. Gure eguneroko keinuek zuzenean eragiten dute uraren kalitatean. Hemen atzemanen dituzu Euskal Herrian ura eta natura babesteko gure aholkuak.
Kutsadura baten berri ematen dut
Uretan kutsaduraren bat ikusten baduzu, Euskal Elkargoaren zerbitzuei eman diezaiekezu alerta ohartarazte inprimakia betez.
Ohiko galderak
Ibaian baina liteke?
Baina ote zaitezkeen jakiteko, «Qualité rivière» (ibai kalitatea) aplikazioa telekarga dezakezu. Urririk eskura dezakezu Apple Store eta Google Play delakoetan; ur agentzia ororen informazio guztiak biltzen ditu.
Zein arrisku du ibaian bainatzeak?
Zianobakterien ugaltzeari loturiko osasun arrisku nagusia espezie zenbaitek toxinak sortzeko duten gaitasuna da (hepatotoxinak, neurotoxinak eta dermatotoxinak) osasun arazoak sor ditzaketenak hala gizakiengan nola abereengan ere.
Espezie desberdinek toxina bera sor dezakete eta espezie bakar batek toxina desberdinak. Gainera, sortzen den toxinaren kopurua erruz aldatzen da espezie baten barnean eta ingurumen baldintzen araberakoa da.

Zerbait ments zaizu?