Egunero, uraren kalitatearen alde

Gure eguneroko jarduerek uraren kalitatean eragin zuzena dute. Alta, jestu erraz batzuen bidez, uraren kutsadura-iturriak aise murriztea, ekosistemak babestea eta gure osagarria zaintzea posible da.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a

Zein Izan daitezke uraken kutsadura iturriak ?

Uraren kalitatearen kaltetze gehienak bi fenomenoren ondoriozkoak dira, eta biak pilatu daitezke, euri handiak gertatzen direlarik (euri anitz denbora gutian):

  • ur araztegien gainaldean dauden bilketa sareak eta urtegiak sobera betetzea, eta beraz, ingurune naturalera isurtzea. Hala ere, isurketa horiek zinez noiztenkakoak dira eta kutsagarri zinez guti dute. Isurtzen diren 1000L uretatik, litro bakar batek du ur zikina;
  • kostaldeko ibai eta erreketako ur handitzeei lotu garraiatze fenomenoa, kutsagarri guziak ibaietara eta itsasoetara eramaten baititu.

Beste kaltetze iturri batzuk ere izan daitezke:

  • erabiltzaile pribatuek bilketa sareko lotura alderantzikatua izatea (ur zikinak euri uraren sareari lotuak, ala alderantziz);  
  • ur zikinen bilketan makur tekniko bat gertatzea (sarean zerbait haustea edo matxura bat gertatzea, adibidez);
  • ibilgailu partikularretako ur zikin ontziak euri uren isurketa guneetara hustea, edo itsasontzietakoak zuzenean ingurune naturalera;
  • etxeko animalien deiekzioak zuzenean hondartzatik itsasora garraiatzea.

Beraz, uraren kalitatea denen afera da! Euskal Hirigune Elkargoak eta haren partaideek daramaten lanaren araberakoa izateaz gain, gure eguneroko jokabideen araberakoa ere bada.

Nola zaindu uraren kalitatea egunerokoan ?

Etxean ala lantokian

  • Ur kontsumoa murriztu behar da. Ur gutiago kontsumitzearen lehen ondorioa tratatzeko ur gutiago sortzea da!
  • Komuneko papera salbu (aise eta laster desegiteko pentsatua baita), komun zilora ez da horietatik deus bota behar: oihalñoak, urinak eta olioak, produktu kimikoak, baratzean erabili herbizida eta ongarriak, kotoi txotxak, zapi intimoak, preserbatiboak, kartoizko komuneko paper hodiak, epemugaz kanpoko sendagaiak;
  • Autoa ez da etxe aitzinean garbitu behar, ura euri uren isurketa guneetara isurtzen baita, eta hodietara iristen. Ur zikinen araztegiei lotu garbiketa guneetara joan behar da;
  • Etxeko saneamendua dagokion sareari lotua zaiola egiaztatu behar da (ur zikinak / euri urak) eta, beharrez, aldatzeko obrak egin;  
  • Hondakin bizigabeak (objektu trabagarriak, lurkatzeko lurra, obra hondakinak...) eta landareak ez dira uholde arriskuko guneetan atxiki behar. Hondakindegira edo lurraldean eskura eman objektu trabagarriak ezartzeko edukigailuetara bota behar dira;
  • Laborantza isuririk ez da erreka baten bazterretik 35 metro baino gutiagora zabaldu behar, ez ongarririk bertan atxiki behar ere. Alabaina, ongarri metetatik ateratzen diren jusek uraren kalitatea kaltetzen duten germen eta bakteria anitz dituzte;
  • Ur zikinak (etxeko garbigailuak, disolbatzaileak, tindua, hidrokarburoak, etab.) ez dira errekara ez euri uren isurketa guneetara (etxeko lursailera edo karrikara) hustu behar, zuzenean ingurune naturalera isuriko bailirateke. Lurraldeko hondakindegietara eraman behar dira;
  • Pintzelak garbitu behar direlarik (tindu guti), ur zikinen sareari lotu harraska batean garbitu behar dira;
  • Etxeko garbigailu eta lixiba naturala edo labeldunak baliatu behar dira; adibidez, Ecolabel Europako labela dutenak;
  • Oro har, ahal bezain produktu kutsakor guti baliatu behar da (disolbagarriak, detergenteak, etab.).

Ibiltzean, karrikan edo hondartzan

  • Etxeko animaliek hondartzan, mendi bideetan edo karriketan  utzi deiekzioak bildu behar dira;
  • Itsasontzien eta karabanen ur zikinak ez dira ez ingurune naturalera, ez arroiletara edo euri urak isurtzeko guneetara hustu behar;
  • Karrikan, hondakinik ez da sekula bota behar arroiletara ez euri uren isurtzeko guneetara, zuzenean ingurune naturalera iristen baitira;
  • Hondakinik ez da sekula hondar azpian gorde behar; bereizi behar dira, eta horretarako zikinontzietara bota;
  • Hondartza inguruetako komunak baliatu behar dira;
  • Eguzkitik babesteko produktu eko-arduratsuak hautatu behar dira.

Kutsadura batez ohartzen banaiz, nola jokatu?

Itsasoan edo erreka edo ibai batean kutsadura batez ohartzen bazara, Euskal Hirigune Elkargoari jakinarazten ahal diozu.

Uraren kutsadura seinalatzea