Kalilo Aplikazioa

44.000 erabiltzailek baino gehiagok deskargatu dute jada osoki urririk den Kalilo aplikazioa. Ipar Euskal Herriko hondartzei eta bainatzeko baldintzei buruzko argibide baliagarri guztiak ezagutzeko ezinbesteko aplikazioa da Kalilo. Lau hizkuntzatan dago.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a

Zertarako balio du kalilok?

Turismo Bulegoekin eta Herriko Etxeekin elkarlanean, Euskal Hirigune Elkargoak lau hizkuntzatan eskuragarri den aplikazio bat garatu du 2019tik, erabiltzaileei euskal kostaldeko hondartza zainduei buruzko informazioa emateko gisan.

Kalilori esker, klik batean, erabiltzaileak hau egin dezake:

  • bere hondartza gogokoena bainatzeko uren kalitatearen arabera irekita edo itxita dagoen ikustea;
  • banderaren kolorea eta hondartzako aroa (airearen tenperatura, ultramore-indizea, haizea, olatuak) ezagutzea;
  • bainua zaintzeko ordutegiei buruzko argibideak ukaitea, eta baita hondartza bakoitzean eskaintzen diren zerbitzuei buruzkoak ere (aktibitateak, helgarritasuna, komunak eta abar);
  • aroak edo gertakari bereziek (adibidez, fisaliak edo Ostreopsis mikro-algak egoteak) bainatzea traba dezaketelarik, abisua jasotzea.

Egun osoan zehar, asteko zazpi egunetan, informazioa eguneratu egiten da.

Zer eRRan nahi dute ikurrek aplikazioan?

Eguneko edozein ordutan, hasierako orriko mapan, hondartza guztietako uraren kalitatea laster ikusteko aukera dago, hondartza bakoitzeko fitxetan agertzen diren datu zehatzen osagarri gisa.

  • Tanta urdinak ura kalitate onekoa dela adierazten du,
  • tanta moreak jakinarazten du kalitatea momentuan txartuta dagoela.

Osagarri gisa, banderen kolorea ere agertzen da mapan, bainuaren egoera ezagutzeko ahala emanez:

  • bandera berdea: ageriko arriskurik gabea
  • bandera horia: bainu baimendua eta arrisku mugatua
  • bandera gorria: bainua eta uretako jarduerak debekatuak
  • bandera morea erakusten da uraren kalitatea txartu delako heste prebentiboa egiten bada
  • bandera zuriak erran nahi du bainua ez dela zaindua erabiltzailea aplikazioan konektatzen den momentuan.

Nola deskargatu Kalilo?

Aplikazioa urririk deskargatu daiteke Apple Storen eta Google Playn.

Aplikazioa Europar Batasunak kofinantzatu du.