Ostreopsis alga

Ostreopsis algaren berri izan duzu eta honek agertzen dituen lanjerez eta hartu beharreko babes neurriez gehiago jakin nahi duzu? Orrialde honetan aholku praktiko guziak ematen dizkizugu.

Eguneratzea:2024(e) ko azaroaren 22a

Gogoan atxiki

  • Ostreopsis alga begi hutsez ezin da ikusi, baina  jendeentzat toxikoa da.
  • 2021eko udan euskal kostaldean azkarki agertu zen.
  • Belarri-sudur-zintzurreko, arnasketa edo azal nahasmenduak eragin ditzake, gehienetan arinak.
  • Pertsona ahulek hobe dute abisua delarik ez bainatzea eta itsasbazterrean ez ibiltzea.
  • Hondartzatik itzultzean, dutxatzea komeni da (gorputza eta ilea).
  • Euskal kostaldean segimendu eta prebentzio dispositiboa plantan emana da.

Ostreopsis, zer da ?

Ostreopsis begi hutsez ikusezina den mikroalga da; teorian, ur bero eta lasaietan ugaritzen da, itsasbazter arrokatsuetatik hurbil. 2021eko udan, euskal kostaldean azkarki agertu zen.  

Ostreopsis kontzentrazioa handia delarik, meta ttipi ala handiagoak ager daitezke, kolore ilunekoak eta gelatinatsuak, ur-azalean, arroketan ala makro-algetan. Bi espezie daude euskal itsasbazterrean:  

  • Ostreopsis cf siamensis ;
  • Ostreopsis cf ovata. Azken andui hori da jendeentzat toxikoa.

Ostreopsis-ek ekoizten dituen toxinak itsas langarretan zabaltzen dira; beraz, bainatzaileei kalte egin diezaiekete, baita itsas bazterrean dauden jendeei ere.

Zein dira arriskuak osagarriarentzat?

Bainatuz ala itsas langarrak arnastuz ostreopsisak hunkitu dituzten pertsonek sintoma gehienetan arinak ukan ditzakete; adibidez:

  • eztula edo zintzurreko mina;
  • mukia eta malkoak;
  • sudurretik odola;
  • hats hartzeko traba;
  • sukarra, dardara eta giharretako mina;
  • buruko mina, gohaindura;
  • larruko jauzteak.

Sintoma horiek esposizioaren ondotik 6 oren ingurura agertzen dira, esposizioa laburra izanik ere, eta gehienetan 3 edo 4 egunen buruan desagertzen dira, konplikaziorik gabe.

Oharra: Ostreopsisekiko esposizioa erregularra baldin bada, sintomen kopurua eta iraupena handitu daitezke.

Nola jokatu?

  • Hondartzatik itzultzean, dutxatu (gorputza eta ilea);
  • Arrantzan aritu ondotik, hobe da edozein arrain jan aitzin hustea (ttipiak ere), eta eremu horretako beste itsaskiak (moluskuak, oskoldunak) ez jatea;
  • Kontzentrazioa handia baldin bada, pertsona ahulek (belarri-sudur-zintzurretako edo biriketako arazoak ukanak dituztenek - asma, bronkitis kronikoa, alergiak, gaitz kardiobaskularrak - hipertentsioa, arritmia, buruko odol kolpea – diabetesa, etab. dutenek) ez dute hondartzan ez inguruetan ibili behar;
  • Horri lotuak diruditen sintomak dituzten pertsonek (hats hartzeko traba handia, giharretako min eta dardarak luzaz) medikuarengana joan behar dute, eta Ostreopsisekiko esposizioa ukan dutela zehaztu. 15 zentroak (SAMU) hil ala biziko larrialdietarako baizik ez dira deitu behar. Ezohiko sintomak agertuz gero, Akitania Berriko ARS eskualdeko osagarri agentziako osagarri zaintza eta larrialdietarako plataformara jo daiteke, telefonoz (0 809 400 004) edo e-postaz: ars33-alerte@ars.sante.fr. Sintoma larriak agertuz gero, pozoiduren aurkako zentroa dei daiteke, 05 56 96 40 80 zenbakira.
  • Lanaren arloko esposizioari lotuak diruditen sintomak agertzen baldin bazaizkie, itsasbazterrean ari diren langileek Laneko Osagarri zerbitzura jo behar dute. Langileak baldin badira, lan istripu aitorpena egin dezakete, erien asurantzaren bitartez. Jarraibideak hemen dituzu (FR): Service public webgunea.

Zer segimendu sistema baliatzen da? 

Ez dago Ostreopsisen toxikotasunari buruzko arauzko mugarik, itsasoko kutsagarri batzuentzat ez bezala (Escherichia coli, enterococcusak, etab.). Haatik, euskal kostaldean zaintza dispositiboa martxan da, urte osoan. ANSES erakundearen aholkuen araberakoa da.

Dispositiboa honela antolatua da:

  • Urte osoan, hilabetero laginak hartzen dira, data finkoetan, 4 hondartzatan: Biarritzeko Portu Zaharra, Bidarteko Parlementia, Donibane Lohizuneko Erromardi eta Hendaiako Ondarraitz;
  • Uda garaian (ekainaren 15etik irailaren 15era), astean bi aldiz hartzen dira laginak, data finkoetan, 5 hondartzatan: Biarritzeko Portu Zaharra, Bidarteko Parlementia, Getariako Zenitz, Donibane Lohizuneko Erromardi eta Hendaiako Ondarraitz;
  • Neurtzen diren kontzentrazioen arabera, lagin hartze kopurua egokitzen da. Hiru arreta maila daude, behereko taulan azaldu bezala. 
Arreta maila Ingurumen segimendua Plantan ematen diren ekintzak 
Arreta maila apala (berdea): ur litro bakoitzean 0-30 000 zelula Lagin hartzeak astean bi aldiz, 5 hondartzatan (Portu Zaharra, Parlementia, Zenitz, Erromardi eta Ondarraitz)
  • Segimendu bilkura, astero, herriekin eta osagarri zerbitzuekin (ARS eskualdeko osagarri agentzia, pozoiduren aurkako zentroa)
  • Emaitzak Interneten eta Kalilo aplikazioan zabaltzea 
Arreta maila ertaina (horia): ur litro bakoitzean 30 000-100 000 zelula Lagin hartzeak astean hiru aldiz, 5 hondartzatan (Portu Zaharra, Parlementia, Zenitz, Erromardi eta Ondarraitz)
  • Segimendu bilkura, astero, herriekin eta osagarri zerbitzuekin (ARS eskualdeko osagarri agentzia, pozoiduren aurkako zentroa)
  • Emaitzak Interneten eta Kalilo aplikazioan zabaltzea
  • Informazioak hondartzetako paneIetan afixatzea 
Arreta maila handia (gorria) : ur litro bakoitzean 100 000 zelula baino gehiago Lagin hartzeak astean hiru aldiz, 10 hondartzatan (Portu Zaharra, Uhabia, Parlementia, Arotzen kosta, Zenitz, Lafitenia, Maiarko, Erromardi eta Ondarraitz) 
 
  • Segimendu bilkura, astero, herriekin eta osagarri zerbitzuekin (ARS eskualdeko osagarri agentzia, pozoiduren aurkako zentroa)
  • Emaitzak Interneten eta Kalilo aplikazioan zabaltzea
  • Informazioak hondartzetako paneIetan afixatzea
  • Hondartza prebentzioz hestea, auzapezak erabakiz sgero 

 

Zer analisi mota egiten da? 

 Bi analisi mota egiten dira:  

  • mikroskopioko analisia, zelula kopurua neurtzeko;
  • PCR molekula-analisia, espezie bakoitzaren proportzioa neurtzeko (Ostreopsis cf ovata eta Ostreopsis cf siamensis).

Oharra: Analisi horiek inkubazio epea behar dutenez, emaitzak 24 orenen buruan eskura daitezke.

Analisien emaitza eta neurketa datu guziak partaideei etengabe helarazten zaizkie eta eskuratu arau orri honetan zabaltzen dira (FR). 

Nola eskuratu abisua? 

Ostreopsis kontzentrazio handia baldin bada, osagarri autoritateek (ARS) informazio mezuak hedatzen dituzte, haiek baitira eskumena duten bakarrak.  

Euskal Hirigune Elkargoak aholkuak argitaratu arau zabaltzen ditu:

  • Kalilo aplikazioan, hondartza bakoitzean piktograma bat agertzen da, arreta maila ertaina (alga, hiruki hori batez inguratua) edo arreta maila handia (alga, hiruki gorri batez inguratua) delarik;
  • sokorri guneetan, euskal kostaldeko hondartza guzietan.

Kalilo aplikazioa urririk telekarga dezakezu Play Store eta App Store plataformetan. 
Oharra: Kalilo aplikazioa ez da pantaila irakurgailuen gisako laguntza sistemekin bateragarria. Helgarritasun arazorik baldin baduzu, idatz helbide honetara: accessibilitecommunaute-paysbasquefr. 

Un programme de recherche pour mieux comprendre le phénomène

Un programme de recherche, piloté par le GIS Littoral basque et la Communauté Pays Basque, en partenariat avec Rivage Pro Tech, l’IFREMER, l’Agence de l’Eau et l’ARS, a été initié en janvier 2024 pour mieux comprendre le phénomène et définir des seuils d’alerte qui permettront d’aider les élus à la décision.

Questions fréquentes

Puis-je continuer à fréquenter les zones de baignade ou les bords de mer en cas de forte concentration ?

La promenade ou la baignade ne sont pas nécessairement interdites, sauf si un arrêté municipal est pris localement. En revanche, il est fortement conseillé aux personnes fragiles d’éviter de fréquenter les plages et leurs abords. Le port du masque ne protège pas des toxines d’Ostreopsis car il s’humidifie au contact de l’air marin ce qui réduit fortement son pouvoir filtrant.

Ostreopsis est-elle dangereuse pour les écosystèmes ?

Nous savons qu’en cas de sur-prolifération, l’algue peut provoquer l’asphyxie du milieu dans lequel elle se développe. Mais ces effets dépendent de conditions hydro-climatiques locales (courantologie, vent, température de l’eau) encore méconnues. Les recherches en cours sur la côte basque visent justement à mieux décrire l’impact d’Ostreopsis sur le littoral basque.

Comment le public peut-il accéder aux données des prélèvements ?

Les résultats des prélèvements sont communiqués directement aux autorités sanitaires et aux maires des communes concernées. Les données sont ensuite reportées sur cette page plusieurs fois par semaine durant la période estivale et tous les mois hors saison. Les résultats communiqués couvrent les 5 plages suivies sur le littoral français. A noter que dans le cadre du GIS Littoral basque, 5 autres plages du littoral basque espagnol sont suivies en période estivale.

J'ai besoin d'aide

Pour toute question relative à Ostreopsis, vous pouvez contacter la direction Littoral et milieux naturels par mail à littoralcommunaute-paysbasquefr

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com