Edateko ura ipar euskal herrian: nork zer?

2018z geroztik, euskal hirigune elkargoa da edateko uraren zerbitzu publikoaren erakunde antolatzailea. Lurraldeko leku batzuetan, eskumen hori zerbitzu ordezkaritza batzuen esku utzi du. Hemen ikusiko duzu norengana jo, zure beharren arabera.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a

Euskal hirigune elkargoak zer?

Euskal hirigune elkargoa edateko uraren zerbitzu publikoaren antolatzailea da. Hori dela eta:

  • Edateko uraren ekoizpen, biltze, garraio eta banaketa azpiegitura publikoen kudeaketaz, mantentzeaz, berritzeaz eta handitzeaz arduratzen da;
  • Prezioak erabakitzen ditu;
  • Zerbitzuaren kudeaketa moldea, “ustiaketa” ere deitzen dena, hautatzen du.

Ipar euskal herrian, edateko uraren zerbitzu publikoaren ustiaketa herri batetik bestera desberdin kudeatzen da:

  • Batzuetan, euskal hirigune elkargoko langileek zuzenean kudeatzen dute;
  • Besteetan, euskal hirigune elkargoak ordezkaritza eman dion enpresa pribatu batek kudeatzen du.  

Harrera eta informazio guneak zure etxetik hurbil

Edozein izanik ere zure herriko kudeaketa moldea eta zure galdeak, etxetik hurbil lantaldeak badituzu, erantzuteko prest.

  • Zure galdea edateko ura hornitzeko zerbitzu publikoaren ustiaketari buruzkoa baldin bada (zure kontratua, fakturak, sare batean gertatu makur bat, etab.), Jo ezazu zuzenean zure herriko ur hornitzailearengana.
  • Zure galdea bidean diren eta etortzekoak diren inbertsioei, etortzekoak diren obrei, bozkatu prezioei edo zure kontratuari lotua ez den beste edozein gairi buruzkoa baldin bada, uraren harrera zerbituetara jo dezakezu; harremanetarako datuak beherean dituzu. 

Euskal hirigune elkargoko uraren harrera zerbitzuen harremanetarako datuak 

Zein eremutan bizi zara?

Hego lapurdi: Ahetze, ainhoa, arbona, azkaine, biriatu, ziburu, getaria, hendaia, donibane lohizune, senpere, sara eta urruña;

Euskal kostaldea aturri: Angelu, baiona, biarritz, bidarte eta bokale;  

Errobi eta Errobi-aturri: Arrangoitze, basusarri, beskoitze, kanpo, ezpeleta, haltsu, itsasu, jatsu, lehuntze, larresoro, mugerre, hiriburu, zuraide, urketa, ahurti, uztaritze eta milagranfa;  

Hazparneko eta Bidaxuneko lurraldeak: Erango, armendaritze, aiherra, bardoze, burgue-erreiti, bidaxune, lekuine, akamarre, gixune, hazparne, heleta, isturitze, bastida, luhuso, makea, mehaine, lekorne, saint-esteben, samatze, donamartiri;

Amikuze: Aiziritze-gamue-zohazti, amendüze-unaso, amorotze-zokotze, arberatze-zilhekoa, arboti-zohota, arüe-ithorrotze-olhaibi, arrueta-sarrikota, behauze, behaskane-laphizketa, bithiriña, domintxaine-berroeta, etxarri, gabadi, garrüze, ilharre,  labetze-bizkai, larribarre-sorhapürü, lüküze-altzümarta, martxueta, oragarre, ozaraine-erribareita, donapaleu, uhartehiri;

Xiberoa: Ainharbe, alzai-altzabeheti-zunharreta, aloze-ziboze-onizegaine, ürrüstoi-larrabile, altzürükü, barkoxe, berrogaine-larüntze, gamere-zihiga, sarrikotapea, sohüta, ezpeize-ündüreine, etxebarre, garindaine, gotaine-irabarne, hauze, idauze-mendi, ospitalepea, lakarri-arhane-sarrikotagaine, liginaga-astüe, larraine, lexantzü-zunharre, lixoze, ligi-atherei, lohitzüne-oihergi, maule-lextarre, mendikota, mitikile-larrori-mendibile, montori, muskildi, urdiñarbe, ozaze-zühara, pagola, arrokiaga, urdatx, zalgize-doneztebe, atharratze-sorholüze, iruri, bildoze-onizepea;

Garazi-baigorri eta Iholdi-oztibarre: Ahatsa-altzieta-bazkazane, aintzila, ainhize-monjolose, anhauze, arhantsusi, arnegi, azkarate, banka, behorlegi, bidarrai, bunuze, duzunaritze-sarasketa, buztintze-hiriberri, zaro, ezterenzubi, gamarte, hozta, ibarrola, iholdi, irisarri, irulegi, izpura, jatsu, jutsi, lakarra, landibarre, larzabale-arroze-zibitze, lasa, lekunberri, aldude, mendibe, ostankoa, ortzaize, izura-azme, baigorri, donazaharre, donibane garazi, donaixti-ibarre, arrosa, eiheralarre, suhuskune, uharte garazi, urepele. 

Hego lapurdiko eremua

Eremuko herriak

Ahetze, ainhoa, arbona, azkaine, biriatu, ziburu, getaria, hendaia, donibane lohizune, senpere, sara eta urruña

Zure eremuko harrera gunearen datuak eta ordutegia

Telefono-harrera: 05 59 48 30 85

  • Astelehenetan eta ostiraletan: 9:00-12:00 eta 14:00-16:00
  • Astearte, asteazken eta ostegunetan: 9:00-12:00 eta 14:00-17:00

Harrera urruñako gunean  
5-7 putillenea karrika 
64122 urruña

  • Astelehen eta asteazkenetan 9:00-12:00 eta 14:00-16:30
  • Astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:00-12:00 eta arratsaldeetan hitzordua hartuz

Helbide elektronikoa: accueil.Sudpaysbasque@communaute-paysbasque.Fr 

 

Euskal kostaldea aturri eremua

Eremuko herriak

Angelu, Baiona, Biarritz, Bidarte, Bokale

Zure eremuko harrera gunearen datuak eta ordutegia

Telefono-harrera: 05 59 57 86 00 :

  • Astelehenetik ostegunera, 9:00-12:00 eta 14:00-17:00
  • Ostiraletan, 9:00-12:00 eta 14:00-16:00

Harrera baionako gunean: 
20 chalibardon karrika 
64100 Baiona

  • Astelehen eta asteazkenetan 9:00-12:00 eta 14:00-17:00
  • Astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:00-12:00 eta arratsaldeetan hitzordua hartuz

Helbide elektronikoa: regie-eau-secteur2@communaute-paysbasque.Fr

Errobi eta Errobi-aturriko eremua

Eremuko herriak

Arrangoitze, basusarri, beskoitze, kanpo, ezpeleta, haltsu, itsasu, jatsu, lehuntze, larresoro, mugerre, hiriburu, zuraide, urketa, ahurti, uztaritze eta milagranfa;  

Zure eremuko harrera gunearen datuak eta ordutegia

Telefono-harrera: 05 59 70 34 35 :

  • Astelehenetik ostegunera, 9:00-12:00 eta 14:00-17:00
  • Ostiraletan, 9:00-12:00 eta 14:00-16:00

Harrera larresoroko gunean: 
errepira 
haltsuko bidea  
64480 Larresoro

Astelehen eta asteazkenetan 9:00-12:00 eta 14:00-17:00

Astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:00-12:00 eta arratsaldeetan hitzordua hartuz

Helbide elektronikoa: accueil-eau-secteur3@communaute-paysbasque.Fr 

Hazparneko eta Bidaxuneko lurraldeetako eremua

Eremuko herriak

Erango, armendaritze, aiherra, bardoze, burgue-erreiti, bidaxune, lekuine, akamarre, gixune, hazparne, heleta, isturitze, bastida, luhuso, makea, mehaine, lekorne, saint-esteben, samatze, donamartiri;

Zure eremuko harrera gunearen datuak eta ordutegia

Telefono-harrera: 05 59 29 17 72 :

  • Astelehenetik ostegunera, 9:00-12:00 eta 14:00-17:00
  • Ostiraletan, 9:00-12:00 eta 14:00-16:00

Harrera hazparneko gunean: 
265 ahotzeko bidea 
64240 hazparne

  • Astelehen eta asteazkenetan 9:00-12:00 eta 14:00-17:00
  • Astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:00-12:00 eta arratsaldeetan hitzordua hartuz

Helbide elektronikoa: regie-eau-secteur4@communaute-paysbasque.Fr 

Amikuzeko eremua

Eremuko herriak

Aiziritze-gamue-zohazti, amendüze-unaso, amorotze-zokotze, arberatze-zilhekoa, arboti-zohota, arüe-ithorrotze-olhaibi, arrueta-sarrikota, behauze, behaskane-laphizketa, bithiriña, domintxaine-berroeta, etxarri, gabadi, garrüze, ilharre,  labetze-bizkai, larribarre-sorhapürü, lüküze-altzümarta, martxueta, oragarre, ozaraine-erribareita, donapaleu, uhartehiri

Zure eremuko harrera gunearen datuak eta ordutegia

Telefono-harrera: 05 59 57 86 01 :

  • Astelehenetik ostegunera, 9:00-12:00 eta 14:00-17:00
  • Ostiraletan, 9:00-12:00 eta 14:00-16:00

Harrera donapaleuko gunean: 
35 auzitegiko karrika  
64120 donapaleu

  • Astelehen eta asteazkenetan 9:00-12:00 eta 14:00-17:00
  • Astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:00-12:00 eta arratsaldeetan hitzordua hartuz

Helbide elektronikoa: eau-secteur5@communaute-paysbasque.Fr 

Xiberoa eremua

Eremuko herriak

Ainharbe, alzai-altzabeheti-zunharreta, aloze-ziboze-onizegaine, ürrüstoi-larrabile, altzürükü, barkoxe, berrogaine-larüntze, gamere-zihiga, sarrikotapea, sohüta, ezpeize-ündüreine, etxebarre, garindaine, gotaine-irabarne, hauze, idauze-mendi, ospitalepea, lakarri-arhane-sarrikotagaine, liginaga-astüe, larraine, lexantzü-zunharre, lixoze, ligi-atherei, lohitzüne-oihergi, maule-lextarre, mendikota, mitikile-larrori-mendibile, montori, muskildi, urdiñarbe, ozaze-zühara, pagola, arrokiaga, urdatx, zalgize-doneztebe, atharratze-sorholüze, iruri, bildoze-onizepea

Zure eremuko harrera gunearen datuak eta ordutegia

Telefono-harrera: 05 59 28 05 82 :

  • Astelehenetik ostegunera, 9:00-12:00 eta 14:00-17:00
  • Ostiraletan, 9:00-12:00 eta 14:00-16:00

Harrera mauleko gunean: 
11 barenne anaien karrika 
64130 maule-lextarre

  • Astelehen eta asteazkenetan 9:00-12:00 eta 14:00-17:00
  • Astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:00-12:00 eta arratsaldeetan hitzordua hartuz

Helbide elektronikoa: regie-eau-secteur6@communaute-paysbasque.Fr

Garazi-baigorri eta Iholdi-oztibarre eremuak

Eremuko herriak

Ahatsa-altzieta-bazkazane, aintzila, ainhize-monjolose, anhauze, arhantsusi, arnegi, azkarate, banka, behorlegi, bidarrai, bunuze, duzunaritze-sarasketa, buztintze-hiriberri, zaro, ezterenzubi, gamarte, hozta, ibarrola, iholdi, irisarri, irulegi, izpura, jatsu, jutsi, lakarra, landibarre, larzabale-arroze-zibitze, lasa, lekunberri, aldude, mendibe, ostankoa, ortzaize, izura-azme, baigorri, donazaharre, donibane garazi, donaixti-ibarre, arrosa, eiheralarre, suhuskune, uharte garazi, urepele

Zure eremuko harrera gunearen datuak eta ordutegia

Telefono-harrera: 05 59 57 11 83 :

  • Astelehenetik ostegunera, 9:00-12:00 eta 14:00-17:00
  • Ostiraletan, 9:00-12:00 eta 14:00-16:00

Harrera azkarateko gunean: 
za learra - 2. Eraikina 
rd 918 baionako bidea 
64220 azkarate

  • Astelehen eta asteazkenetan 9:00-12:00 eta 14:00-17:00
  • Astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:00-12:00 eta arratsaldeetan hitzordua hartuz

Helbide elektronikoa: regie-eau-secteur7@communaute-paysbasque.Fr

Ene herriak zer?

Herriek eta lehengo herri elkargoek euskal hirigune elkargoari utzi diote eskumena; azken horrek du, beraz, lurralde osoan, edateko uraren zerbitzu publiko osoa kudeatzen. Hala ere, herriak azpiegituren eta ur sareen garapenari dagozkion proiektu guzietan partaide dira.