Uholdeetatik babesteko obrak

Ipar Euskal Herrian babes hidraulikoko 30 obra baino gehiago daude. Jakin ezazu ekipamendu horiei buruzko gauza gehiago, eta uler ezazu zer eginkizun duten uholde-arriskuen aitzinean.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a

Obren Multzoa

Gune garrantzitsu batzuk uholdeetatik babesteko xedea duten hogeita hamar obra inguru zuzenean kudeatzen ditu Euskal Hirigune Elkargoak gaur egun.

Urmael erregulatzaileak, digaz bideratzeko sistemak (eremu garrantzitsu bat babesteko dikeen multzoa) edo urtegiak dira, hala nola Senperen dagoen Lurberriko urtegi enblematikoa, 5,7 milioi metro kubiko ur biltegiratzeko ahala ematen duena.

Elkargoak uholdeak saihesteko eskumena eskuordetu duen arroetan, eskumena duten sindikatuek kudeatzen dituzte obra hidraulikoak: SMBAM delakoak Aturri ibaian behereko sektorerako, eta SIGOM delakoak Ühaitzaren eta Uhaitzen sektorerako. 
Zer da dike BAT? 

Zer da dike bat?

Dike bat ur-ibilgu baten paraleloan eraikitako obra da, lur naturalarekiko gaingoratua. Askotan lurrez, batzuetan harri-koskorrez edo harlangaitzez osatua, uholdeak paira ditzaketen eremuak babestea du helburu.

Zer da urmael erregulatzaile bat?

Ur-ibilgu baten zeharbidean eraikia, trebeska, urmael erregulatzaile batek ur ate izeneko zulo batetik ura libreki isurtzen uzten du. Ur-goraldietan, ur-bolumenari eusten zaio, eta ibaiaren gainaldeko eremua urez betetzen du. Ur-beheraldietan, ur-maila jausten da berriz, eta ur-ibilguak bere isuri naturala berreskuratzen du.

Zer da Ur-goraldiak hedatzeko Eremua?

Ur-goraldiak hedatzeko eremuak eremu naturalak edo egokituak dira, eta uholde baten eraginak arintzea dute helburu, ura horretarako aurreikusitako gainazal batean hedatzea ahalbidetuz.

Ur-ibilguaren paraleloan antolatutako urmaelak izan daitezke (obra hidraulikoak), eremu naturalak edo erdi-naturalak, hala nola oihan alubialak, lezkadiak, urez bete daitezkeen landak eta pentzeak edo beste hezegune batzuk. 

Ur-goraldiak arintzeko duten ahalmenagatik dira ezagunak gaur egun hezeguneak. Euskal Hirigune Elkargoa aztertzen ari da naturagune horiek isurketen moteltzeari egin diezazkioketen ekarpenak, Uholdeak saihesteko eta ekintzak egiteko programa idatziz.

Nola ezagutu gure obrak ?

Lurraldean ibiltzen ari zarelarik, hau bezalako bide-seinale bat ikusten baduzu, Euskal Hirigune Elkargoak kudeatzen duen uholdeak saihesteko obra hidrauliko baten aitzinean zaude.