Fisaliak

Fisalien berri izan al duzu? Jakin nahi al duzu zer arrisku dauden eta, haiek hunkiz gero, zer jarraibide bete behar diren? Web-orri honetan aurkituko dituzu argibide praktiko guziak.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 10a

Zer da fisalia bat?

Fisalia (edo Physalia physalis) "Karabela portugesa" deitu ohi zaion itsas organismoa da, XV. eta XVI. mendeetako portugaldar itsasontziekin duen antzagatik.

Askotan marmoka batekin nahasten da. Fisalia sifonoforo bat da, polipo-kolonia moduko bat. Hogei bat zentimetro ditu. Urrunetik, globo ttipi luzanga eta zeharrargia dirudi, dirdira arrosa eta urdinak ditu, eta, gainean, bela bat gogora ekartzen duen gandor bat du.

Airez betetako flotagailu bat du, ur azalean mantentzen duena, eta garro oso erresumingarriak ditu. Haren harizpiak 10 metro luze izan daitezke, eta gure larrua hunkitzean erretzen gaituzte, nahiz eta animalia hila izan edo hondartzan lehorreratua izan. Mina bortitza eta berehalakoa da, pertsona batzuengan gorritasuna, azkura, batzuetan ondoeza edo arnas ondoeza eragiten dituena.

Fisaliak itsaso tropikal eta subtropikaletan bizi ohi dira, baina haizeek eta itsas korronteek distantzia luzeetan eraman ditzakete. Physalia physalis Ingalaterrako hego-mendebaldeko kostetan, Frantziako Akitaniako kostetan baina baita Belgikako kostaldean, Katalunian, Tunisian edo Sardinian ere aurkitu izan da.

Zer egin ziztaKO bat izanez gero?

  • Ken itzazu garroak bizar mozteko hagunarekin (sable idorrik ez badago) eta kartoi mehe zurrunarekin (adibidez, kreditu-txartela) edo depilatzeko pintza batekin. Ondotik, larrua garbi ezazu itsasoko urarekin (ur gezarik ez, pozoi gehiago askatzen du);
  • Ez itzazu igurtzi begiak edo ezpainak;
  • Ez itzazu igurtzi larrua edo eremu pozoitua eskuarekin zuzenean;
  • Ondoeza edo bestelako zeinuren bat izanez gero, joan zaitez sokorri-postura edo dei ezazu 15era.

Nola mugatu esposizio-arriskuak?

  • Ez itzazu hunki hondartzan lehorretatutako fisaliak. Hilik ere, pozoitsuak dira. Haien presentziaren berri eman iezaiozu sokorri-guneari;
  • Hondartzan, errespeta itzazu alerta seinaleak eta igerizainen aginduak. Arriskurik izanez gero, sokorri-guneko buruak hondartza hesteko erabakia har dezake;
  • Kontsulta ezazu Kalilo aplikazioa. Fisaliak aurkitzen badira, aplikazioak horren berri ematen du;
  • Jantz ezazu uretako jantzia arrisku-eremu batean igeri egiteko, surfean ibiltzeko edo itsaspekaritzan aritzeko.