Erreforma aitzin
Edateko ura:
- zerga biltzea
- etxeko kutsadurari buruzko zerga
Saneamendu kolektiboa:
- bilketa sareen modernizatzeko zerga
Zure ur-fakturan agertzen diren informazioak ulertu nahi dituzu, zure ur-kontsumoa nola segi dezakezun jakin nahi duzu eta gerta liteken gorabehera bat gibelatu nahi duzu? Dena esplikatzen dizugu xehe-xeheki.
Eguneratzea:2025(e) ko ekainaren 5a
Ur-kontagailuak ur kontsumoa neurtzea ahalbidetzen du, metro kubikotan (m³). Jabetza kolektibitatearena da baina mantenua eta arraberritzea ur-hornitzailearen gain da.
Ongi zaintzeko:
Zure ur-kontagailuaren kontaketa urtean behin egiten da gutienez. Irakurria izan dadin ahalbidetu behar duzu. Kasuen arabera, kontaketa hori presentzialki edo distantzian egin daiteke.
Jakiteko on:Isurtze bat detektatzeko, kontagailuko zenbakiak beha itzazu gauean, ohera, ohera joan aitzin, eta berriz goizean, jeikitzean, (urik kontsumitu gabe). Zenbakiak aldatu baldin badira, posible da isurtze bat izatea. Isurtzea hodi pribatu batean gertatzen bada, baldintzak betetzen badira, fakturan apaltze bat ukaten ahal duzu.
atzemanen dituzu, besteak beste:
kasuen arabera, harpidetza kontratuari loturiko ordainpeko beste zerbitzu gehigarri batzuk ere atzeman daitezke (irekitze-gastuak, harpidetza eteteko gastuak, fakturaren kopia,…).
Jakiteko on: 2025eko urtarrilaren 1etik, Uraren agentziaren zergen erreformak sistema sinplifikatu du: herritarren botakinei eta sareen mantenuari loturiko zergak desagertu dira. Uraren kontsumoari, sareen kalitateari eta ur zikinen tratamenduaren eraginkortasunari loturiko hiru zerga berrirekin ordezkatu dira. Helburua gastuak hobeki partekatzea eta ura hobeki kudeatzea da.
2022ko abenduaren 31an, 575 prezio ezberdin zeuden gure lurraldean, 2018an eskumenak eskualdatzearen ondorio. Ur eta saneamendu zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta pixkanaka bakoitzaren ekarpenak harmonizatzeko, prezioak egokitu dira modalitate hauen arabera.
Partikularrentzat eta enpresentzat
laborariak salbu, 2024ko abenduaren 17ko 53 erabakiak finkatzen du:
2026ko urtarrilaren 1ean berrikusitako prezioen gehigarriak osatzen du deliberazio hau
Laborarien kasuan
2024ko abenduaren 15eko 51 erabakiak, tarifa berezi espezifikoak finkatu ditu, ondoko hauen arabera:
Laboraria zara?
Uraren eta saneamenduaren kasuan, laborariendako prezio berezia ukateko eskaera egin dezakezu.
Xedea funtzionamendu gastuen emendatzea estaltzea da (energia, mantenua,…) eta erronka klimatikoei aurre egitea, hala nola, ur-baliabidearen eskastea eta azpi-egituren egokitzapen beharrak.
Euskal Hirigune Elkargoaren ekintzei buruz gehiago jakin nahi baduzu, ura eta saneamendua zerbitzuak urte guziz argitaratzen dituen jarduera txostenak kontsultatzen ahal dituzu.