Uholdeen kudeaketan, nork zer?

Ipar Euskal Herrian uholde arriskua nola kudeatzen den ulertu nahi baduzu, orrialde honetan informazio baliagarriak atzemanen dituzu.

Eguneratzea:2026(e) ko otsailaren 12a

Hirigune elkargoak zer?

Euskal Hirigune Elkargoak Ur Ingurumenen Kudeaketa eta Uholdeen Prebentzioa (UIKUP) eskumena du. Beraz, uholdeen prebentziorako hainbat ekintza plantan ematen ditu:  

Testu transkripzioa
Transcription textuelle

[Off ahotsa] 

Ipar Euskal Herria herri urtsua da.  

Erliebe maldatsua eta euri anitz dituenez, sare hidrografiko trinkoa du. 5000 km erreka eta ibai ibiltzen dira lurraldean barna, itsasbazterreraino.  

Orain, Euskal Hirigune Elkargoak du Ur Ingurumenen Kudeaketa eta Uholdeen Prebentzioaren ardura: UIKUP eskumena. 

Uholdeen kudeaketa arre hidrografikoka pentsatu behar da. Arre hidrografiko bakoitzean, euri guzia erreka edo ibai berera iristen da; elkargune horretan, fenomeno handiak direlarik, urak ohe nagusira gainezka egiten du. 
Horrek arriskuak eragin ditzake, uholde eremuan arriskua jasan dezaketen osagaiak baldin badira. 

Uholdeen prebentzioa 4 zatitan banatzen da: [ 

[1. Arriskuen berri ukatea] 
Erreka eta ibaien funtzionamenduaren berri ukan behar da, arriskuak identifikatzeko [euriaren eta ohetik ateratzen den errekaren harrabotsa]. 

[2. Zaintzea eta abisatzea] 
Gero, zaindu behar da, abisatu, eta krisia segitu [alarma harrabotsa] [bide hetsiak, leku husteak, etxe babestuak]. 

[3. Ahultasuna mugatzea] 
Beste ekintza bat lurraldearen ahultasuna mugatzea da, adibidez arrisku-eremuetan ahal bezain guti eraikiz [arriskuak dituen erreka edo ibaien ondoan ez eraikiz] 

[4. Ezbeharrak mugatzea] 
Eta, azkenik, ezbeharrak edo fenomenoak ttipitzea, bazterrak ongi artatuz, ura ongi isurtzeko gisan, edo uholdeen prebentziorako eraikuntzak kudeatuz [arriskuak jasan ditzaketen osagaien ondoan digak eraikiz].  

Orain, eraikuntza horietan [kudeaketa komuna, eraikuntza zurtza, kudeaketa pribatua], Euskal Hirigune Elkargoa da esku har dezakeen bakarra. Urte guziz, aurrekontu bat finkatzen du. 
[Ezkila hotsa] 
Lehen, eragiketa horiek aurrekontu orokorrarekin diruztatzen ziren; orain, aldiz, UIKUP zergaren bitartez diruztatzen dira.  

Gure lurraldean, ehunka kilometro diga eta eraikuntza ditugu, baina ez dituzte denek babes-emaitza eta kalitate maila berak. Euskal Hirigune Elkargoak digaz bideratzeko sistemak ezarri beharko ditu, eta erabaki beharko du babes horiek atxiki, aldatu ala kendu behar diren. 
[Pala mekaniko harrabotsa] 

Horretarako, babestu behar diren osagaiak eta eraikuntzak berritzeko, indartzeko eta artatzeko obren kostuak kontuan hartuko dira. 
[Txori kantua] 
[Arauzko muga: gutienez 30 pertsona babestea] 
[Balantza bat kulunkan, obren eta biztanleen/bizilekuen arteko oreka atzemateko] 

Babes sistema bakoitza ikertuko da, kostuen eta babesteko osagaien artean ahal bezain oreka onena atzemateko, babesa koherentea izan dadin, lurralde osoan. 
[Balantza orekatzen da] 

Denak gara uholdeen prebentzioaren aldeko eragile; izan biztanle, izan inguruneko erabiltzaile, ohitura onak har ditzagun. 

[Euskal Hirigune Elkargoa] 
[Informazio gehiago: www.communaute-paysbasque.fr/eu/] 

[Idazketa, boza, zuzendaritza: Marion Bois] 
[Ilustrazioa, animazio eta muntaketa: Anne-Laure Bernatets] 
[Ekoizlea: Focuspocus productions : www.focuspocus.fr
[2021eko apirila] 

Uholdeen prebentzioa arre hidrografikoen mailan egiten da. Arre hidrografikoa gailur-lerroek mugatzen duten eta isurtzen diren ur guziak aterabide berera iristen diren lurraldea da.

Euskal Hirigune Elkargoak UIKUP eskumena hiru lurraldetan zuzenean kudeatzen du: Errobi, Euskal Kostaldea eta Biduze. Lurraldetik harat hedatzen diren arre hidrografikoentzat, eskumena beste erakunde batzuen esku utzi du: Aturri behealdearentzat, Itsas Aturri Behealdeko Sindikatu Mistoaren esku (FR), eta Ühaitza eta uhaitzen eremuarentzat, Oloroeko eta Mauleko uhaitzen Sindikatu Mistoaren esku. 

Ene herriak zer?

Babes eta sokorri bitartekoak plantan ematen ditu eta biztanleei arriskuen berri ematen die, bereziki Arrisku Nagusiei Buruzko Udal Informazio Dokumentuen (ANUID-DICRIM) eta Udal Babes Planen (UBP-PCS) bitartez.  

  • ANUID-DICRIM dokumentuek zure herriko arrisku nagusien berri ematen dizute, eta arrisku horien arabera plantan eman behar diren prebentzio, babes eta segurtasun neurriak ematen. Herriko etxeetan kontsulta daitezke.  
  • UBP-PCS dokumentuei esker, herriek krisi-kudeaketa eta biztanleen segurtasuna antolatzeko plan zehatza dute. Barne dokumentuak dira, krisien kudeaketaren batzorde arduradunak baliatzen duena.  

Euskal Hirigune Elkargoak herriak laguntzen ditu ANUID-DICRIMak eta UBP-PCSak sortzen eta berrikusten. 2023 hastapenean, 118 herrik bazuten beren UBP-PCS dokumentua. 

Sokorrien antolaketa

Salbuespenetan salbu, sokorri-eragiketak (babesa, arta, medikuntza bidez tratatzea, ospitaleetara eramatea) larrialdi zerbitzu berezituek egiten dituzte.

Ikastetxeak

Ikastetxeek Segurean Ezartzeko Plan Bereziak (SEPB-PPMS) sortzen dituzte. Eragiketa-dokumentu horien helburua da ikastetxean ibiltzen diren pertsona guzien segurean ezartzea antolatzea.  

Egoiliarrak

Herritar bakoitzak bere herriko arrisku eta babes ekintzen berri hartu behar du. Ikus hemen uholdeak gertatzean nola jokatu. 

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com