Energia

Orrialde honetan

Energia

Euskal Elkargoak bere gain hartu ditu bere lurraldean diren energia kontsumoak kontrolatzeko  eta, eragileen, enpresen, elkarteen eta herritarren ondoan, energia berriztagarrien garapena sostengatzeko eskumenak.

Euskal Elkargoak abian eman nahi duen energia trantsizioaren lehen alorra neurritasunarena da, hau da, energia xahutzerik ez egitea hastapen beretik, jokabide xuhurren bidez (beharrik gabeko lekualdaketekin amaitzea, eraikinen isolatzea, ondasunen xahutzeari uztea, gauzak eta materiak berrerabiltzea, etab.). Energia kontsumoen kontrola energia eraginkortasunaren bidez eginen da, ekipamendu eraginkorrei eta erabilera egokiei esker.

Azkenik, energia trantsizioaren erronka altxatzeko, Euskal Herriak bilatu behar du egun dituen energia garbien baliabideak –egun bere kontsumoaren % 10aren ingurukoak- hobeki balioztatzeko tokiko energia sorta. Lurraldeak tokiko hainbat energia berriztagarri iturri ditu: eguzki energia, energia hidraulikoa, energia eolikoa, itsas energiak, biomasa.

Elkargoa energia berriztagarrien garapenen sostengu ekintzetan engaiaturik da jadanik, I-ENER konpainiarekin egin partzuergo baten bitartez; SCIC Sugarai sozietateko kide da eta Akitania Berriko Eskualdearekin partzuer Baionako portuan olatu energiako ikerketa proiektu batean. Baina abian jartzen duen Klima Planaren erronka jardute maila alda eta, lurraldeko eragileekin, borondate betean, berriztagarrien erabilera emendatzea da.

Orrialde honek zure beharrei erantzun ote du ?

Le kiosque Kioskoa lo Quiòsc

Actualités Artikuluak Actualitats