
Euskal Herriko Klima Plana
Klima aldaketaren aurkako borroka: mundu mailatik tokiko ekintzara
Klima aldaketaren aurkako borroka: mundu mailatik tokiko ekintzara
Lurraldeko Klima Aire Energia Plan baten helburua klima aldaketaren aurkako borroka tokiko administrazioen, enpresen, elkarteen eta biztanleen egunerokora ekartzea da, lurraldeko jardunen eragina apalduko duten eta jadanik bidean diren edo etortzeko zaizkigun klima aldaketetara egokitzen lagunduko diguten aterabideak ekarriz.
Euskal Herriko Klima Plana: lurraldea ekinean!
Lurraldean azken hamar urteotan engaiatu dugun garapen iraunkorreko lurraldearen eta kolektiboen dinamikari jarraituz, Euskal Elkargoa bere Euskal Herriko Klima Plana prestatzen engaiaturik da egun. Tresna horren bidez, energia eta ekologia trantsizioa bere politika publikoen erdi-erdian kokatuko du.
Diagnostikoko lehen etapa batek eragile guztien jardunen eraginen argazkia eginen du eta lurraldeak klima aldaketaren aitzinean dituen indarrak eta ahuldadeak aztertuko ditu. Horretan oin harturik, klima aldaketa epe luze eta ertainera (2025, 2030 eta 2050) gutxitzeko eta jadanik gertatzen ari denari egokitzeko helburuak eta estrategia bat ezarriko dira lurraldeko elkar aditze zabal baten barnean. Atxikiko den ibilbidea 6 urterako ekintza programa batean antolatuko da, 158 euskal herrietan, honako hauek lortzeko :
- Bizilekuen, lekualdatze moldeen, industriaren eta abarren energia eraginkortasuna eta neurritasuna areagotzea.
- Lurraldean ekoizten dugun energia berriztagarria emendatzea,
- Gure lekualdatze moldeek, berotze moldeek, elikatze moldeek eta abarrek sortzen dituzten berotegi efektuko gasen eta atmosferaren kutsagarrien isurketak gutxitzea.
- Klima aldaketaren ondorioz gerta litezkeela ikusten diren eraginei (itsas hegiaren higadura, idorteen, uholdeen eta beroteen emendatzea, etab.) aitzin hartzea.
Kolektibitateen, eragile sozio-ekonomikoen eta herritarren arteko elkarlaneko lan denborek eta elkarrekin mintzatzeko gune digital batek emanen digute euskal eragile eta biztanleen artean partekatu energia eta klima trantsiziorako eredu bat eraikitzeko aukera.
Le saviez-vous ?
Cit’ergie: bikaintasunaren europar labela
Etengabe hobetzen joan nahiz, Euskal Elkargoa Cit’ergie labelizatze urraspidean engaiatzen da. Baliabide horrek eragiketa laguntza eskaintzen dio Lurraldeko Klima Aire Energia Planak prestatzeari eta kolektibitateen energia-klima politikaren emaitzaren kudeaketa prozesua ezagutzeko aukera ematen du.
Euskal Klima Planerako elkar aditze tresnak
Euskal Klima Plana lurraldeko biztanleekin eta eragileekin elkar adituz antolatzen da. Lurraldeko diagnostikoa eta jokoan ditugun gaiak parteka ditzakete lurraldeko biztanleek eta eragileek eta ekintza plana eraikitzeko proposamenak egin ditzakete.
Elkar aditzerako hainbat tresna ditugu:
- parte hartzeari zabaldu foroak
- lurralde bilkurak
- elkarlanerako plataforma digitala
Le kiosque Kioskoa lo Quiòsc

2022eko garapen iraunkorraren txostena
pdf / 102 pages / 8,33 Mo
Publié le 04 otsaila 2023

Rapport Développement durable 2022
pdf / 78 pages / 6,88 Mo
Publié le 04 otsaila 2023

2021eko garapen iraunkorraren txostena
pdf / 55 pages / 4,23 Mo
Publié le 01 uztaila 2022
Place au Défi déclics alimentation !
Alors que le 7e Défi déclics énergie-eau Pays Basque vient de s’achever, place au Défi déclics alimentation. Les volontaires pourront s'engager dans…
