
ZER OTE DA ELIOZ CONNECT ZERBITZUA?
Elioz Connect zerbitzua, elkorrei, gaizki entzuten dutenei edo mintzatzeko arazoak dituzten pertsonei proposatua den dohainiko zerbitzua da.
Administrazioko eragileekin komunikatzeko aukera ematen du, Frantsesezko Keinu Hizkuntzan (LSF), Osatuzko Mintzaturiko Hizkuntzan (LPC) edo Hitzaren Bat Bateko Transkripzioz (TTRP).
Gurekin harremanetan jar zaiteke:
- Zure etxetik, edo
- Elioz aterabideaz hornitua den gure guneetariko batera joanez.
Zure etxetik
NOLA MARTXAN DA?
- Euskal Hirigune Elkargoko Elioz Connect zerbitzuan sar zaitez; zerbitzua urririk da;
- Komunikazio modu bat hauta ezazu (LSF, LPC edo TTRP) ;
- Interprete batekin truka dezakezu LSF edo LPC moduan tartekatutako pantaila baten bidez, eta interprete horrek Euskal Elkargoko zerbitzuekin loturan ezarriko zaitu, komunikazio argi eta garbi baten ukaiteko.
Info baliagarriak
Zerbitzu honek funtziona dezan, beharrezkoa da pantaila bat, webcam bat eta Internet sare nahiko indartsu bat izatea.
Hornitua den harleku batera joaten bazara
NOLA MARTXAN DA?
- Elkargoaren Etxeak bai eta Donapaleuko eta Maule-Lextarreko Publikoarendako Zerbitzu-Etxeak, Elioz Connect zerbitzuaz hornituak dira.
- Bertan, Elioz Connect zerbitzua erabiliko duen harrera-agente batek hartuko zaitu, eskura emana den ordenagailu-pantaila batetik. Berekin komunikatzen ahalko duzu, plataformaren bidez.
ELIOZ CONNECT ZERBITZUAZ HORNITUAK DIREN HARRERA-ZERRENDAK.
- EGOITZA
Foch hiribidea 15, CS 88 507 64 185 Baiona Cedex
- ELKARGOAREN ETXEA- HEGO LAPURDIKO EREMUA
Putillenea karrika 5-7, 64 122 Urruña
- ELKARGOAREN ETXEA- ERROBI-ATURRI EREMUA
Lehuntzeko jardun eremua
Mayzounave karrika 64 - 64990 Lehuntze
- ELKARGOAREN ETXEA- BIDAXUNEKO EREMUA
Kirolgunearen hiribidea 1, 64 520 Bidaxune
- ELKARGOAREN ETXEA- AMIKUZEKO EREMUA
Auzitegiaren karrika 35, 64 120 Donapaleu
- ELKARGOAREN ETXEA- HAZPARNEKO HERRIALDEKO EREMUA
Francis Jammes karrika 54, 64 240 Hazparne
- ELKARGOAREN ETXEA- ERROBI EREMUA
Errobi jardun eremua – CS 40 041 64 250 Itsasu
- ELKARGOAREN ETXEA- ZUBEROKO EREMUA
Barenne anaien karrika 11, 66 PK, 64 130 Maule-Lextarre
- ELKARGOAREN ETXEA- IHOLDI OZTIBARREKO EREMUA
Zerbitzu lekua 64 640 Iholdi
- ELKARGOAREN ETXEA- GARAZI BAIGORRIKO EREMUA
Lutxiborda 64 220 Donazaharre
- Amikuzeko Publikoarendako Zerbitzu-Etxea
Madalena bulebarra, 64120 Donapaleu
- Maule-Lextarreko Publikoarendako Zerbitzu-Etxea
14 Barrenne Anaiak karrika, 64130 Maule-Lextarre
Kalitate-engaiamendua
- Konfidentzialtasuna: ez da fluxurik erregistratzen
- Itxaronaldi murriztua: deien % 90ak, minutu bat baino gutiagoz hartuak dira
- Profesional kalifikatuak: 120 interpretatzaile, transkribatzaile eta kodegile diplomatuak