Hizkuntza Politikaren Zuzendari bat (G/E)
Référence de l'offre : 177-2024-PLSP
Ipar Euskal Herrian hizkuntza bat baino gehiago erabiliak dira; lurraldearen berezitasuna eta nortasunaren parte izaten dira.
Euskara eta okzitaniera-gaskoia lurraldeko hizkuntza gisa ofizialki onartuz frantsesaren ondoan, Euskal Hirigune Elkargoa hizkuntza politika ausartak gauzatzera engaiatu da, haien transmisioa eta erabilera sustatzeko herrietako eta herriarteetako zerbitzu publikoen bitartez. Daraman ekintzak beste eragile publikoenak osatzen ditu, hala nola lurraldeko herrietako ekintzak eta elkarte arloko eta arlo pribatuetako eragile askorenak, eguneroko bizitzaren arlo guzietan.
Mobilizazio kolektibo bati esker, aitzinamendu adierazgarriak eginak izan dira baina lurraldeko demografia-hazkunde handiak eta hiztun zaharren urraskako galtzeak indar gehiago egitera behartzen gaituzte hizkuntza horiek bizi daitezen eremu publikoan eta eskolan ikasten dituzten belaunaldi gazteei zentzu bat emateko.
Urrats berri hau abiatzeko, Euskal Hirigune Elkargoak bere hizkuntza politiken Zuzendaria bilatzen du (G/E).
EGINBEHARRAK ETA JARDUERAK:
Hautetsiek finkatutako norabide politikoekin eta Zuzendaritza Nagusiarekin finkatutako helburuekin bat eginez, Zuzendariak euskara eta okzitaniera-gaskoiaren aldeko hizkuntza politiken arloan beharrezkoak diren estrategiak proposatzen eta gauzatzen ditu.
Zaintza eta ikerketa misio bat eramaten du Euskal Elkargoko hizkuntza politiken proiektua etengabe garatzeko. Teknologia berriei eta adimen artifizialari lotutako erronkak ezagutzen ditu, besteak beste heziketa, hedabideak eta itzulpengintzaren arloetan.
Arlo honetan elkargoak partaideekilako kontzertazioa antolatzen du eta haiekiko harremanak ebaluatzen ditu (Euskararen eta Okzitaniera-gaskoiaren Erakunde Publikoak, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, aldundiak, herriak, haurtzaindegiak, aisialdi zentroak, elkarteak...).
Euskal Elkargoaren baitan eta partaideekin lankidetzan, eskualdeetako hizkuntzei edo mintzaira gutituei buruzko jakitate zientifikoen hedapena animatzen du.
Lehendakariorde erreferentearekin, Hizkuntza Politiken batzordea animatzen du.
Zuzendaritza antolatzen eta gidatzen du (4 zerbitzutan banatutako 13 langile, hainbat lurralde eremutan kokatuak), jarduera teknikoak, administratiboak eta diru mailakoak koordinatzen ditu, gauzatutako dispositiboen eraginkortasuna eta emaitzak segurtatzen ditu.
Kultura Partaidetzen Zuzendaritzarekin eta honen ardura duen misio kargudun batekin, okzitaniera-gaskoiaren aldeko kultura eta hizkuntza politika proiektuaren gauzatzea eta garapena segurtatzen ditu.
Gizarte kohesioaren (haurtzaroa, lehen haurtzaroa, elkartasunak), kirol eta zerbitzu ekipamenduen eta kulturaren ardura ere duen Herritarrendako Zerbitzuen Zuzendariordetza Nagusiaren zuzendaritza batzordekide izaten da eta zeharkako proiektuak gidatzen ditu.
GAITASUNAK / ESPERIENTZIAK:
- Baxoa +5 mailako diploma edo/eta esperientzia adierazgarria hizkuntza politika proiektuen apailatzean.
- Laneko hizkuntza gaitasunak euskaraz (EGA gutienez) eta, ahalaz, okzitaniera-gaskoiz.
- Hizkuntza gutituei, beren garapenari, hizkuntza politiken arauzko mugei eta arlo honetako eragileei lotutako erronkak arras ongi ezagutzea.
- Lurraldeko elkargoen funtzionamendua, tokiko, Frantziako, mugaz gaindiko eta Europa mailako partaidetzen eta finantzabideen modalitateak ezagutzea.
- Aztertzeko eta laburbiltzeko gaitasuna, idatzian eta ahozkoan; frantsesez, euskaraz eta, ahalaz, okzitaniera-gaskoiz aise idazteko gaitasuna.
- Lantalde baten kudeatzeko frogaturiko gaitasuna, urrunetik ere.
- Ohiko bulegotika tresnak arras ongi menperatzea (Office programa sorta).
IZAERARI LOTURIKO GAITASUNAK:
- Motibatua, sortzailea bere aritzeko moldean, zorrotza bere metodoetan
- Proiektuen arabera, bakarrik eta taldean lan egiteko gai, baita ingurumen desberdinetako esku-hartzaileak kudeatzeko ere.
- Aztertzeko eta laburbiltzeko gaitasuna
- Disponiblea eta profesionalki engaiatua
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:
- Lurraldeko arduradunen enplegu-esparrua
- Ordu kopurua aldakorra eginbeharrekoen arabera.
- Kokapena: Baiona
- Ardurako joan-jinak Euskal Elkargoko lurralde osoan eta noiztenka haratago (B gidabaimena ezinbestekoa)
- Lanaldi osoko lanpostua: 39 ordu astean (23 RTT egun).
Hautagaitzak (curriculuma + motibapen gutuna frantsesez eta euskaraz) helbide honterara bidali behar dira: Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakari jaunari, Giza baliabideen Zuzendaritzari, Enpleguen eta Gaitasunen Kudeaketaren Zerbitzuari, Ondoko erreferentzia zehaztuz : 177-2024-PLSP
Berantenik 2024ko urriaren 14ko, astelehena
Ou via le formulaire ci-dessous
Filière
Administrative
Catégorie
Catégorie A
Type de contrat
Fonction publique
A télécharger
- Hizkuntza Politikaren Zuzendari bat (G/E) PDF - 2 pages - 68,73 Ko Télécharger
Étape 1/1