Harpeetako aberastasunak ezagutzera joateko espeleologia-ateraldia

Harpea

Eguneratzea:2026 ko irailaren 2a

2026(e) ko urriaren 7a 13:00 17:30

Donibane Garazi

Parte-hartzeko baldintza : Erreserbatuz : 05.59.37.32.03

 : Frantsesa

Kategoria(k) : Publiko gaztea Praktika-tailerra

Aurkezpena

Ur leize-zilo eder hau aproposa da espeleologia ezagutzen hatseko. Izan ere, harpe horretan ez dago pasabide hertsirik! Baina, aitzina egitean, beste ustekabeko batzuk daude. Eskalatu beharreko blokeek hasten dute ibilbidea, eta, ondotik, arrapelez jautsiera labur bat egin behar da (7 m inguru). Lehen putzu bat dago, eta gerriraino murgiltzeko parada da (ur mailaren eta bakoitzaren goratasunaren arabera aldakorra). Hotz da, baina neoprenozko jantziarekin ez da arazorik!

 

Eta segida are hobea da: ura berriz eta gaineko galeria bat nasaiki apaindua. Harpearen edertasuna harrigarria da, eta ur-begi misteriotsu baten alde gordea erakusten du.

 

Argibide praktikoak:

Iraupena: 2h30 guti gorabehera leize-ziloan

– Baldintzak: 10 urtez goiti izatea, igeri egiten jakitea, eta medikuntza iragan berezirik izanez gero jakinaraztea.

– Hitzorduko lekua eta ordua: Donibane Garaziko merkatu estalia

– Gehienezko pertsona kopurua: 8

– Prestatutako materiala: neoprenozko galtzak, neoprenozko galtzerdiak, kaskoak, argiteria, arnesak, material tekniko kolektiboa.

– Ekarri beharrekoa: ura (pertsonako 0,5 L guti gorabehera), bainujantzia, egoera onean dauden kirol-oinetakoak (ibilaldikoak, lasterraldikoak edo mendikoak), mahuka luzeko gain bat (tixerta + polarra), lokarria betaurrekoak badituzu, bainu oihala, ordezko jantzi eta oinetakoak aktibitatea eta geroko

– Garraioa: joan-etorria ez da prestazioan barne-hartzen (20 minutu ingurukoa, autoz, hitzorduko lekutik)

– Zailtasun maila: jende guziek kausi dezakete

 

Izen-ematea telefonoz: 05 59 37 32 03

Informazio praktikoa

Kokapena : Amikuzeko Elkargoaren etxea

12 Place des Remparts, 64220 Saint-Jean-Pied-de-Port

06.21.61.14.13

E-mailez jarri harremanetan

: Euskal Elkargoa / Amikuzeko lurralde-eremua