Beroaldi arreta: Euskal Hirigune Elkargoaren zerbitzuei buruzko puntua
2026(e) ko uztailaren 10a
Flash info
Beroaldi alerta laranja: gura Beroaldi alerta laranja - Ordutegi moldatuak hondakinegientzat, igerilekuetara sartzea urririk: informazio guzia sarean e hondakindegien eta igerilekuen ordutegiak egokituak dira. Azken berriak segi itzazue gure sare sozialet
See more about this flash info
Urte osoan, Euskal Elkargoak ibilaldi gidatuak proposatuko ditu 10 bidexkatan. Helburuak: publiko zabalari ibilbide sarearen aniztasuna ezagutarazi eta haren zaintzeko beharra erakutsi.
Eguneratzea:2026(e) ko urtarrilaren 12a
Hasiera data 2026(e) ko urtarrilaren 1a amaiera data 2026(e) ko abenduaren 31a
Kategoria(k) : Kultura eta aisialdia Ura, ingurumena eta energia
Heldu den abendu arte, Euskal Elkargoak mendi laguntzaile batekilako urririkako ibilaldi bat proposatuko du hilabetero. Ipar Euskal Herriko bidexken ezagutzeko aukera hilabete eta urtaroetan zehar.
Ateraldi gidatu hauen egitarau osoa ezagutu
Mendian egin beharreko jestuak azpimarratuko dira.
Ontsa prestatu
Erreserbatu
Euskal Elkargoko Turismo Bulegoetako harrerako bulegoetan baitezpada erreserbatu behar da. Turismo harrerako bulegoen zerrenda hemen irakurgai: www.en-pays-basque.fr. Ibilbide bakoitzari loturiko argibide praktikoak emanen dira izena ematerakoan. Oharra: erreserbatzean 10 €-ko berme bat galdegina izanen da, zeina itzuliko baita mendi laguntzaileak presentzia konfirmatu ondoan.
2026(e) ko uztailaren 10a
2026(e) ko uztailaren 10a
2026(e) ko uztailaren 9a