Helburua da igeri egiteko teknika perfekzionatzea eta igeriketa estilo berriak ikastea. Uretan segurean sentitzeko ur-ingurunea aski ongi ezagutzen duten pertsonei zuzendua da aktibitatea. Saioak 45 minutuko iraupena du, eta gehienez 14 pertsonako talde batentzat da.
Helduen aktibitateetan izena eman behar da linean izena emateko webgunearen bidez.
Oharra: izena emateko plataforma ez da bateragarria laguntza teknologikoko sistemekin, adibidez, pantaila-irakurgailu batekin. Helgarritasun-arazo bat baduzu, jar zaitez harremanetan igerilekuarekin, 05 59 29 81 79 telefono-zenbakira deituz edo piscine.cambo@communaute-paysbasque.fr helbidera mezu bat bidaliz.
Ez da gibelatzerik onartuko, salbu mediku-agiria aurkezten bada.