Euskal mendian ibiltzeko araudia eta ohitura ona

Euskal Mendian ibiltzen zara, bazkaleku bat kudeatzen duzu edo bisitariekin harremanetan zara maiz? Orrialde honetan lurraldean tokika aplikatzen diren eta jarduera desberdinei dagozkien araudi nagusiak aurkituko dituzu: ibilketa, bibaka, bainatzea, ihizia, arrantza, etab.

Eguneratzea:2025ko ekainaren 11a

Mendia...Errespetua! urraspidea 

Mendiko jarduera desberdinen elkarbizitza sustatzeko xedez, Euskal Mendia Eskualdeko Parke Naturala proiektuaren sindikatuak eta bere partaideek (Euskal Hirigune Elkargoa barne) “Mendia...Errespetua!” urraspidea eramaten dute. Euskal Mendiko lurraldean aplikatzen den araudia hobeki ezagutaraztea eta erabiltzaile desberdinei jakinaraztea du helburu.

Bisitariekin maiz harremanetan diren egiturei, bazkaleku kudeatzaileei, Herriko Etxeei edota, oro har, euskal mendian ibiltzen diren bisitari guziei zuzendua zaie, guti ibiltzen badira ere.

Hemen aurkezturikoa informazio laburbildua da, ez du oso-osoa izateko xederik. Argitaratua den egunean eguneratua da, baina irakurleak zuzenbide arloko profesional bat edo liburuak kontsulta ditzake. Webgune honetan azalduriko elementuek ez dakarte Euskal Hirigune Elkargoaren ez eta Euskal Mendia Eskualdeko Parke Naturalaren erantzuletasuna.

Euskal Mendiko gune arautuak

Mapa interaktibo honek Euskal Mendia lurraldeko gune arautu guziak aurkezten ditu, baita Herriko Etxeek edo Mendi Batzordeek tokika harturiko araudien xehetasunak ere (zakurrak sokatik atxikiak, aparkatzea, bibaka eta kanpatzea, kanpalekuko suak).  Informazioa ez da oso-osoa.

Legeak eta ohitura onak

Jarduerei dagozkien fitxak

Bilduma honetako fitxek jarduera bakoitzari dagozkion indarrean diren legeak, aplika daitezkeen zigorrak eta hartzeko ohitura onak aurkezten dizkizute.

Karabanan bidaiatzea, bibaka

Kanpatzea horretarako erreserbatuak diren guneetan aizu da (ikus mapa interaktiboa)
Bibaka modu ibiltarian onartua da eguzkia sartu eta jaiki artean, eta horretarako diren lekuetan. Arauzko mugetatik kanpo, jabearen baimenak bibaka egitea ahalbidera dezake.   
Beribilak, furgonetak eta karabanak aparkatzea, ekipamendurik zabaldu gabe, aparkalekuetan eta bide bazterrean baizik ez da onartua.  
Jabe gisa, auzapezak bibaka eta kanpatzea arau dezake. Bere polizia eskumenak zirkulazioa mugatzeko eta arautzeko baimena ere ematen dio.

Ohitura Onak

  • Lehenik, argibideak bildu: Herriko Etxearen edo Euskal Elkargoko Turismo Bulegoaren aldean   
  • Naturaguneetan, oihanetan, pentzeetan surik ez piztu aire librean... are gehiago idorte garaian  
  • Horretarako eginak ez diren kaiolarretan (artzainen etxolak) ez lo egin
  • Hondakinak ez utzi, biodegradagarriak baldin badira ere, komuneko papera bezala.
  • Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi: Non egin lo mendian? Araudia

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi : Où dormir en montagne ? Réglementation

Suaren erabilerak

Gehienetan kanpalekuko suak debekatuak dira Euskal Mendian:  
Oihanetan eta oihan inguruko 200 metroko inguruan (Oihaneko Kodea)  
Bazkaleku kudeatzaileen lurretan, Herriko Etxeek deliberoa hartu dutelarik (ikus mapa interaktiboa)  
Beste lekuetan sua pitz daiteke jabearen baimenarekin soilik  
Auzapezak suaren erabilera baimen edo debeka dezake prefetaren erabakiek finkaturiko mugetan, baita delibero zorrotzagoa hartu ere, tokiko testuinguruak eskatzen duelarik.

Ohitura onak  

  • Naturaguneetan surik ez egin  
  • Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi:
     

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi : Les usages du feu - Réglementation

Ibilketa eta lasterketa

Euskal Elkargoak edo Departamenduak ditu ibilbide seinalatuak kudeatzen. Artatze lanak segurtatzen dituzte eta jabearen erantzuletasuna hartzen dute beren gain istripu bat izanez gero. Seinalaturiko ibilbideetatik kanpo, jabearen erantzuletasuna izan daiteke jokoan ohiko artatze lanak ez direla behar bezala segurtatuak izan frogatua izanez gero. Ibilbide seinalatu guziak eskuragarri dira turismo bulegoaren webgunean.  

Ohitura onak

  • Ibilbide seinalatuetan egon
  • Zakurra loturik atxiki
  • Xeilak berriz hetsi pasa ondotik
  • Animaliak ez hunkitu edo bazkatu, abere taldeetatik urrun egon
  • Surik ez piztu, zigarreta muturrik ez bota
  • Hondakinak ez utzi, biodegradagarriak baldin badira ere, komuneko papera bezala.

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi : Randonnée et Trail - Réglementation

Mendiko bizikleta

Euskal Elkargoak edo Departamenduak ditu ibilbide seinalatuak kudeatzen. Artatze lanak segurtatzen dituzte eta jabearen erantzuletasuna hartzen dute beren gain istripu bat izanez gero. Seinalaturiko ibilbideetatik kanpo, jabearen erantzuletasuna izan daiteke jokoan ohiko artatze lanak ez direla behar bezala segurtatuak izan frogatua izanez gero. Naturaguneetan, bideetatik baztertzea debekatua da. Ibilbide seinalatu guziak eskuragarri dira turismo bulegoaren webgunean.  
Oharra: pedalei eragiteko laguntza duten bizikletak, 250 Watt baino gutiagokoak direlarik, bizikleten sailean sartzen dira, ez eta ibilgailu motordunen sailean. 

Ohitura onak 

  • Surik ez piztu, zigarreta muturrik ez bota
  • Hondakinak ez utzi eta zuekin eraman, biodegradagarriak baldin badira ere, komuneko papera bezala.
  • Basa-lorerik, baiarik eta onddorik ez bildu baimenik ukan gabe
  • Antolaketarik ez sortu tokiko gunearen jabeen eta kudeatzailearen baimenik gabe, Herriko Etxeari eskatu nor diren jabeak eta haiekin harremanetan sartu
  • Xeilak berriz hetsi pasa ondotik

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi : VTT - Réglementation

Mendian ibiltzea

Legea motor termiko edo elektriko bat duten ibilgailu guziei aplikatzen zaie.
Mendian ibiltzea onartua da:  

  • Estatuaren, Departamenduen eta Herriko Etxeen bideen jabego publikoan    
  • Landa-bideetan, auzapezak ez badu horren aurkako araudirik hartu (ikus mapa interaktiboa)  
  • Bide pribatuetan jabearen baimena ukanez gero, adierazi gabe ere    
  • Antolaturiko lurretan:  itzuliak, lurrak eta ibilbideak  

Mendian, baimenduriko bide horietatik eta horretarako bereziki antolaturiko lurretatik kanpo ibiltzea debekatua da.

Ohitura onak

  • Xeilak berriz hetsi pasa ondotik
  • Seinaleak errespetatu  
  • Baimenduriko bideetan egon: zirkulazioari irekiriko errepideak eta bideak  
  • Bideak ez andeatu (orga askak)
  • Zerbitzu hornitzaileei eta taldekako ateraldiei dagokienez: Herriko Etxeekin harremanetan jarri ibilbide egokituak aurkitzeko 

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi : Circulation en montagne - Réglementation

Eskalada

Eskalada praktikatzaileak onartzen duen arriskua dakarren jarduera lanjerosa da. Mendiko jardueren eta Eskaladaren Frantziako Federazioaren edo guneko kudeatzailearen erantzuletasuna ez da jokoan izanen istripu bat izanez gero. Gunea obra publikoa baldin bada, kudeatzailearen erantzuletasuna izan daiteke jokoan ohiko artatze lanak ez direla behar bezala segurtatuak izan frogatua izanez gero.  

Duen polizia eskumenaren harira, auzapezak praktika murritz dezake, arrazoia emanez gero, baina ezin du guztiz debekatu.

Ohitura onak

  • Abiapuntuetako eta bide oinetako seinaleak irakurri eta errespetatu  
  • Materiala kontrolatu
  • Ibiltzen zaren guneetako loredia eta aberedia errespetatu  
  • Paretan agerturiko hegaztiak klubari edo federazioari jakinarazi
  • Hondakinak ez utzi eta zuekin eraman, biodegradagarriak baldin badira ere, komuneko papera bezala. 
     

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi : Escalade - Réglementation

Espeleologia

Espeleologia praktikatzaileak onartzen duen arriskua dakarren jarduera lanjerosa da. Jabearen erantzuletasuna ez da jokoan izanen istripu bat izanez gero natura-kirol horretan aritzean. 
Duen polizia eskumenaren harira, auzapezak praktika murritz dezake, arrazoia emanez gero, baina ezin du guztiz debekatu.

Ohitura onak

  • Leizeen hantatze garaiei buruzko taulak eta argibideak errespetatu  
  • Ekipamenduak ezartzean: berme-gailuak, eskudela, bero gunea eta bibaka jartzea, gauenararik ez dagoela zaindu    
  • Harrabots guti egin eta gauenararik ez argitu edo argazkitan hartu (flasharekin),
  • Gauenararik ote dagoen zaindu eta alde egin kolonia handi bat aurkituz gero  

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi : Spéléologie - Réglementation

Arroila jaitsiera

Euskal Mendian, erreketako bazterrak jabe pribatuenak dira.  
Duen polizia eskumenaren harira, auzapezak praktika murritz dezake, arrazoia emanez gero, baina ezin du guztiz debekatu. 


Ohitura onak

  • Ateraldia artoski prestatu: eguraldi ona eta fidagarria, egoera onean den materiala jaitsieraren behar teknikoei egokiturik, norbere gaitasunei eta taldearen gaitasunei egokituriko zailtasun maila, uko egiten jakitea.
  • Seinalatuak diren edo jadanik dauden bide eta xendrak lehenetsi
  • Ingurunea ez andeatu
  • Edozein arazo jakinarazi Suricate sareari
  • Hondakinak ez utzi eta zuekin eraman, biodegradagarriak baldin badira ere, komuneko papera bezala.  
     

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi: Canyoning - Réglementation
 

Bainatzea eta Itsasketa

Bainatzea aizu da debekatua ez den leku guzietan. 
Ipar Euskal Herrian erreketan raftingean eta kanoan ibiltzea ez da mugatua. Haatik, Euskal Mendian, erreka bazterrak jabe pribatuenak dira. Orduan, horretarako diren guneetan soilik lehorrera daiteke.


Duen polizia eskumenaren harira, auzapezak bainatzea debeka dezake sanotasun eskasiagatik, baina itsasketa ezin du debekatu.


Ohitura onak

  • Ontziratzeko eta lehorreratzeko guneetan diren argibide taulak errespetatu
  • Ontziratzeko eta lehorreratzeko, horretarako diren guneak erabili  
  • Mikro zentral hidroelektrikoen jarduera eta ur askatzeen praktika gogoan hartu, obren bazterreko seinaleak errespetatu
  • Hondakinak ez utzi eta zuekin eraman, biodegradagarriak baldin badira ere, komuneko papera bezala.  
     

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi : Baignade et Navigation - Réglementation 

Ihizia

Ihiztatzeko, honako baldintzetariko bat bete behar duzu:

  • Ihiztatzeko eskubidea ukan jabea zarelako,
  • Ihiztatzeko eskubidea lortu eskualdaketa bidez,
  • Onetsiriko Herriko Ihizi Elkarte baten kide izan

Honakoek dituzte ihiziari loturiko jarduerak kudeatzen:

  • 2020-2026ko Ihiziari loturiko jardueren Departamenduko Kudeaketa Eskema,
  • Garai bereziak, ihizi moten arabera.
     

Ihizi eta basa-aberedi erresalbuetan ihiztatzea debekatua da.  

Duen polizia eskumenaren harira, auzapezak segurtasun publikoa zaintzen du. Ihizia arau dezake behin-behinean murriztuz. Argibide gehiago fitxan.  


Ohitura onak  

  • Ihizi garaiei eta ehizaldiei buruzko argibideak bildu
  • Ihizia hasten eta bukatzen da ehizaldiaren hasteko eta bukatzeko seinalea emana delarik  
  • Parte hartzaile guziek jaka fluoreszente bat eraman behar dute.
  • Ihiztariek ehizaldi bat aribidean dela jakinarazteko taulak ezarri behar dituzte 

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi : Chasse - Réglementation

Arrantza

Arrantza Arrantzaren eta Ingurune Urtarraren Babesaren Onetsiriko Elkarte moduan antolatua da departamenduaren mailan.
Elkarteen eremuan arrantzatzeko dagokion arrantza mapa ukan behar duzu. 

Departamenduko elkarteek elkarren alderako hitzarmenak izenpetu dituzte. Salbu Errobi bazterreko jabeen elkartea, mapa berezi bat eskatzen duelarik baitezpada.  
Arrantza debekatua da arrantza erresalbu batzuetan 2027ko abendua arte. 


Auzapezak ezin du arrantza mugatu edo arautu.  

Ohitura onak  

  • Zure materiala ez bota: amuak, beruna eta hariak, ur bazterrean  
  • Ur bazterreko bizitzaileen jabego pribatua errespetatu: jabego pribatuetan ez sartu, xeilak hetsi jabego batetik pasa behar izanez gero…

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi : Pêche - Réglementation

Droneak

Airatzean 800 gramoko masa baino gehiagoko droneak matrikulatuak izan behar dira AlphaTango web atarian, eta argi-seinalez hornituak izan behar dira.  
Honakoak debekatuak dira:

  • Hegaldiak gauaz  
  • Jendeen gainetik iragatea  
  • Hegaldiak hiriguneetan   
  • Naturagune babestuen gainetik iragatea: Frantzian hegaldi murrizketen mapa interaktiboa eskuragarri da Geoportail atarian

Hiriguneetatik kanpo, droneen zirkulazioa libre da 150 metro goraino.


Auzapezak ez du jarduera hori arautzeko eskumenik.

Ohitura onak    

  • Lurreratu eta aireratu bertikalki, pilotuaren plomuan.    
  • Lurrean diren animalien eta abere taldeen gainetik ez iragan, hegaztien eta ugaztunen gibeletik ez ibili    
  • Barra arrokatsuetatik, lur-jausietatik, oihanetatik (oihan buru eta landare-errezel), elurtegietatik edo espezie batentzat babesgune, atseden hartzeko edo habia egiteko leku izan daitekeen beste edozein lekutatik 50 metro baino gutiagora ez ibili.
  • Lur arrasean ez ibili    
  • Tresnaren abiadura, mugimendu zakarrak eta zalutzeak mugatu.    
  • Hegaldiaren goratasuna mugatu, ahalaz lurretik 50 metro goraino    
  • Begi hutsezko hegaldia errespetatu
  • Harrapariak izanez gero, tresna berehala lurreratu  

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi : Drones - Réglementation

Hegaldi librea

Hegaldi libreko kiroletan aritzean (delta hegala, oihal hegala, speed riding), praktikatzaileak kirolari datxekion arriskua onartzen du.  
Auzapezak ez du jarduera hori arautzeko eskumenik.  

  • Goratasun apalegiko edo ezpondetatik hurbilegiko hegaldirik ez egin espezientzat garrantzitsuak diren garaietan (udaberria eta uda)
  • Harrapari bat ezponda edo oihan batetik hurbil ikusiz gero, urrundu eta nehola ere ez ibili bere gibeletik ugalketa garaian (negua eta udaberria)
  • Animalien gainetik ez ibili

Argibide gehiagoraki, fitxa hau ikusi : Vol libre - Réglementation

Lurraldearen kudeaketari eta erronkei loturiko fitxak

Fitxa horiek lurralde osoan aplika daitezkeen zeharkako nozioak aurkezten ditu, praktika bat baino gehiagori lotuak direlarik.

Artzain-eremua

Erabilera estentsiboko eta sasoiko erabilera duten bazkalekuek dute artzain-eremua osatzen. Kudeatzaileak edo hazleak ezin dira artzain ez diren erabiltzaileek eraginiko kalteen erantzule izan, artzain-seinaleek testuinguruari egokituriko jokabidea hartzera gomitatzen dutelarik (animaliak libro).
Departamenduan, jokabideari eta araudiari buruzko seinaleak jarriak izan dira bazkaleku kolektibo gehienetan.  
 

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi : Domaine Pastoral - Réglementation

Ondare naturalak eta eraikiak babesteko araudia

Arauzko eta legezko tresna ugarik Euskal Mendiko ondareak babesten dituzte

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi :

Zinpekoak

Lurraldean zinpeko agenteak arau hausteak egiatzat emateko eta isunak emateko betebeharra duten agenteak dira. Beren eskumenek zigortzen dituzten arau hausteak finkatzen dituzte.  
Lurraldean, hauek izan daitezke zinpeko agenteak:

  • Frantziako Oihaneko Bulego Nazionaleko agenteek Oihan Kodea errespetatua dela zaintzen dute
  • Frantziako Bioaniztasunaren Bulegoko ikuskariek ingurumen arloko auzi poliziaren botereak dituzte
  • Landazainak  
  • Hiritzaintzako poliziakideak  
  • Auzapeza…

Fitxa horretan zaindari bat zinpekoa izateko prozedura aurkituko duzu.  

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi: Assermentation - Réglementation

Jabego pribatua - jabego publikoa

Jabego publikoak Estatuarenak, tokiko elkargoenak, erakunde publikoenak edo pertsona publikoenak diren ondasun guziak biltzen ditu, erabilera publiko bati esleituak direlarik. Antolaketak eginak direlarik jabego publikoan, obra publiko bati dagozkio. 


Jabego pribatuak jabego publikoan ez diren ondasun pribatu guziak biltzen ditu. Zuzenbide komuna aplikatzen da. Landa-bideak horien parte dira. Jabego publikoan kalteak eraginez gero, elkargoa izan daiteke erantzule.  


Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi : Domaine privé - Domaine public

Bideak eta xendrak

Herriko agintari gisa, auzapezak polizia eskumena du, baita landa-bideak artatzeko betebeharra ere. Bideei dagokien polizia eskumen berezia du. Ondorioz, landa-bideetako zirkulazioa ere bere gain hartzen du. Artatze lanak Herriko Kontseiluaren eskumenekoak dira, Herriko Etxeak jabe gisa esku hartzen baitu. Gisa berean, artatze lanei esleitu behar zaizkien gastuak erabakitzen du Herriko Kontseiluak, ez eta auzapezak.

Estatuaren ordezkariak, hots prefetak, landa-bideei dagokien administrazio-polizia eskumena du, zenbait zuzenbide agiri ditu esku hartzeko.  

Mendiko bide gehienak bide pribatuak dira. Jabeak baimena eman behar dio ibilgailu motordunez ibili nahi duenari.

Argibide gehiagorako, fitxa hau ikusi : Chemins et pistes
 

Laguntza behar dut

Edozein galderarako, Euskal Elkargoko lantaldeekin harremanetan jarri

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com