Irakaslea: ene ikasgelarekin kultura ekintzak antolatzen ditut
Ama eskolako edota lehen mailako irakaslea zara eta zure ikasleekin arte edo kultura heziketako ibilbideak garatu nahi zenituzke? Horri ekiteko informazio baliagarriak atzemanen dituzu orrialde honetan.
Eguneratzea:2024ko azaroaren 5a
Zer da Arte eta Kultura Heziketa (AKH-EAC)?
Arte eta Kultura Heziketaren (AKH-EAC) helburua haur eta gazte guztiak arte eta kultura bizitzan parte hartzera bultzatzea da, ezagutzak eskuratuz, obrekin zuzenean izanez, artistekin eta kultura profesionalekin mintzatuz edota arte edo kultura jarduera baten bidez.
Nola osa dezaket AKH proiektu bat ene ikasgelarekin?
Arte eta Kultura Heziketako proiektuak honako hiru ardatz hauen inguruan antolatzen dira:
- Topaketak: artelanak ikustea
- Jardunak: ikasgelan, artista batekin edo eskuhartzaile profesional batekin arte diziplina batean jardutea
- Ezagutzak: ikasgelan, ikuskizunaren ondoren edo heziketa ibilbidearen harira antolatu atelierren ondoren, esperientzia horri buruz eztabaidatzea
Euskal Elkargoak proposatu Kultura Sasoiaren egitaraua baliatuz, gazteria-bitartekariek lehen mailako eskolako irakasleak laguntzen dituzte (ama eskolatik bosgarren urteraino) beraien ikasgelan AKH proiektu bat osatzen.
Urtero, ehun bat ekintza berri agertzen dira lurralde osoan.
Laguntza eskatzeko, Maika Laborde-Zubietarekin jar zaitez harremanetan (gazteria-bitartekaritza zerbitzuaren arduraduna) honako helbide honetan: m.laborde-zubietacommunaute-paysbasquefr.
Nola osatu ene Arte eta Kultura Heziketa ibilbidea (AKH-EAC)?
Formakuntzak
Formakuntzak topatze eta ikaste garaiak dira haur eta gazteetaz arduratzen diren profesionalentzat (irakasleak, AGAZ animatzaileak, etxe haurtzainak, GIG-PIJ...). Horien bitartez, tresna baliagarriak eta ezagutza oinarri bat eskura dezakete beren taldea ikuskizunera datorrenean ohartarazi ahal izateko.
Bi alditan osatzen da formakuntza:
- Formatzaileak jarduteko atelierrak proposatuko dituen aldia: irakasleari atelierra entsea dezan proposatuko zaio ikasgelan bere ikasleei proposatu aitzin.
- Ikuskizunari buruzko teoria dakarren aldia, ikuskizunak lantzen duen gaiaz edo zuzeneko ikuskizun diziplina bati buruz.
Saioak astearte arratsaldetan edo asteazkenetan antolatzen dira ikuskizun baten edo batzuen inguruan, eta zuzeneko ikuskizunen profesionalak, pedagogia aholkulariak, artistak, irakasleak eta abar aritzen dira.
Kultura sasoi bakoitzean proposatzen diren formakuntza guztiak hemen ikus: Kultura Sasoiaren webgunea.
Ohartarazte atelierrak
Sorkuntza hatz muturrarekin ukitu ahal izateko, Euskal Elkargoaren lantaldeek topatze aldiak eta tresna jakinak proposatzen dizkietesasoiko ikuskizunetarahurbiltzen diren eskola ikasleei.
Ohartarazte atelierrak hainbat motatakoak izan litezke, ikasgelan artista bat bere obraz mintzatzea, jardute atelierrak, edota ikasleei emanaldi batetik jalgitzean ukan dituzten emozioak adierazteko dokumentuak ere.
Sasoi bakoitzak dakarrenera egokituriko euskarriak sortzen ditu. Gai horretaz gehiago jakiteko Euskal Elkargoaren ikuskizunen sasoiari buruzko Kultura webgunera jo.