Internet bidez eskaera bat egin, estatuak labelizatutako kultur eragileei laguntzeko

Eguneratzea:2026(e) ko urtarrilaren 16a

Date de fermeture : 15 mar. 2024

Internet bidez egin liteke

Ikusgarri biziak egiten dituzten talde artistiko eta eragile artistiko bisualen laguntzeko argibide baliagarri guziak dispositiboaren aurkezteko orrialdean atzemanen dituzu.

1. urratsa : Frogagiriak prestatzen ditut

Zure kandidatura-galdea ontzat emateko, frogagiri hauek behar ditugu:

Nahitaezko dokumentuak

  • Dirulaguntza galdatzeko gutuna Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariari zuzendua
  • Administrazio Kontseiluaren eta Bulegoaren osaketa
  • Hetsia den azken kontu-aldiko bilana eta emaitzen kontua, Biltzar Nagusiak onartuak eta egiturako lehendakariak eta diruzainak egiaztatuak edo, lehen hitzarmen-galde baten kasuan, Biltzar Nagusiak onartu eta egiturako lehendakariak eta diruzainak egiaztatu azken 4 kontu-aldietako bilanak eta emaitzen kontuak (nahitaezkoa)
  • Dirulaguntza-galdeari dagokion urteko proiektu orokorraren deskripzio zehatza, edo, lehen hitzarmen-galde baten kasuan, proiektu orokorraren deskripzio zehatza, hiru urtez obratzeko aurreikusi egutegiarekin
  • Aurreikusia den aurrekontua, gastuak eta irabaziak orekaturik, dirulaguntza-galdeari dagokion urterako
  • Azken kontu-aldiko jarduera txostena
  • Azken kontu-aldian euskaraz/okzitaniera-gaskoiz proposatu komunikazio edota zerbitzu ekintzen bilana

Galdatu dirulaguntzaren zenbatekoa 23 000 € baino goragokoa denean

  • Hetsia den azken kontu-aldiko bi biltzar nagusietako bilkura-agiriak
  • Hetsiak diren azken 4 kontu-aldietako bilanak eta emaitzen kontuak baita ere kontu-mandatariaren txostenak ere, ukan dirulaguntzen zenbateko osoa 153 000 € baino goragokoa bazen.

Hautuzko dokumentuak (diru laguntza eskaera ez baduzu lehen aldiz egiten)

  • Aldizkari Ofizialean argitaratuaren fotokopia
  • Estatutuen kopia
  • Ikusgarrietako enpresaburu baimena (beharrez)
  • Gizarte-deklarazioen eta azken kontu-aldiko URSSAF kotizazioen eta gizarte-zergen ordainketen frogagiria
  • Audiens kotizazioen frogagiri eguneratua azken kontu-aldirako
  • France Travail kotizazioen frogagiri eguneratua azken kontu-aldirako
  • Bankuko Nortasun Agiria

Dokumentuen igortzeko zailtasunak baldin badituzu, igor itzazu zure galdearekin batean Biscary jaunari e-postaz: t.biscarycommunaute-paysbasquefr.

Estatuak labelizatutako kultur eragileei laguntzeko argibide baliagarri guziak dispositiboaren aurkezteko orrialdean atzemanen dituzu.