Pasaia handiko eremu baterako aparkatzeko eskaera egin

Ipar Euskal Herriko jende ibiltarientzako harrera eremu batean aldi baterako edo iraunkorra izanen den leku bat eskuratu nahi duzu? Segitu behar den desmartxa hemen atzemanen duzu.

Eguneratzea:2024ko irailaren 20a

Urte osoan har daiteke

Internet bidez egin liteke

1. urratsa: Ene harrera eskaera igortzen dut

Landa Ttipia eremuarentzat izan ezik, taldeetako arduradunak Euskal Elkargoko zerbitzuekin harremanetan sartzera gonbidatuak dira, nahi dituzten harrera moldeak zehaztuz (arduradunaren nortasuna, egonaldiaren iraupena, karabana kopurua etab.), hots:

  • telefono bidez 05 59 44 72 72 zenbakira deituz (astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:30era, ostiraletan 8:00etatik 16:30era, besta egunetatik kanpo);
  • Internet bidez beherago den formularioa betez

Eskaera gutienez iritsi nahi den eguna baino hilabete lehenago egin behar da.

Ene harrera eskaera Internet bidez egiten dut

Zure datu pertsonalen erabilera

Inprimaki honen bitartez ematen dituzun datu pertsonalak Euskal Hirigune Elkargoak ditu tratatzen, tratamenduaren arduraduna baita, eta zure eskaerari erantzuteko bidea eskainiko digute. Argibide gehiago, besteak beste zure eskubideei buruz, eskuragarri daude gure Konfidentzialtasun Politikan.

2. urratsa: Gure zerbitzuek harrerarako aterabidea xerkatzen dute

Zure eskaera eskuratu ondoren, gure zerbitzuak instalatzeko moldeak zehazteko talde arduradunarekin harremanetan sartzen dira eremu egokienetara bideratzeko gisan.

Hots: Euskal Hirigune Elkargoak jende ibiltarien esku 500 leku ezartzen ditu harrera eremuetan eta pasaiako zelaietan. Alta, leku eskasia errealitate bat da. Zailtasun horien aitzinean diren bidaiariak arduratsu jokatzera gonbidatuak dira. Baimenik gabeko instalatzeak debekatuak dira bai eremu publikoan baita lur pribatuetan ere Instalatze horiek kaltegarriak dira andeatzeengatik eta/edo sor dezaketen bortizkeriagatik.

Beharrei erantzuteko gisan, ondoko urteetan leku gehiago sortuko dira.

Laguntza behar dut

Galdera ororentzako, Euskal Hirigune Elkargoarekin harremanetan sar telefono bidez 05 59 44 72 72 zenbakira deituz (astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:30era, ostiraletan 8:00etatik 16:30era, besta egunetatik kanpo).