%77 bidaiari gehiago mugaz gaindiko autobus linea berrian

Apirilaren 22an asteartez, Cristina Laborda, Irungo alkateak, Jean-François Irigoyen, Euskal Elkargoko Mugikortasun sindikatuko Lehendakariak, Joseba Erremundeguy, Europa eta mugaz-gaindiko lankidetza Kontseilari ordezkariak eta Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezak mugaz-gaindiko 15 autobus linearen abiatze arrakastatsua goretsi dute. %77 bidaiari gehiagok hartzen du linea hau 2025eko urtarrilaren 6ean abiatu zenetik.

Eguneratzea:2025ko apirilaren 22a

2025eko urtarrilaren 6ean TXIK TXAK sarea berritzearekin, 15 lineari utzi dio lekua mugaz gaindiko 31 linea ohiak. Erabiltzaileentzat zerbitzuaren bikoiztea ekarri du horrek. Azken datuen arabera, autobusen erabilpenak %77ko emendatzea ezagutu du.

Cristina Labordak ohartarazi du “arrakasta horrek aurrerapauso haundi bat dakar garraio zerbitzu eraginkorrago eta hobeki konektatua eskainiz Bidasoaren bi aldeetan. Gure politiketan beti izango da lekua gure Iparraldeko auzoekin harremanak azkartzeko”.

Jean-François Irigoyenek oroitarazi du emaitza hau, “mugaz-gaindi garraio sare bat plantan emateko eginiko lan guziaren erakusle da”.  

Joseba Erremundeguy-k goretsi nahi izan du “Txingudiko badiaren inguruko garraio beharrei erantzuteko Irungo Herriko Etxearekin izan den elkarlan estua”.

Autobus gehiago, maizago

15 lineak (lehen 31 linea zenak) “HENDAIA EHPAD” eta “IRUN San Juan Plaza” lotzen ditu astelehenetik larunbatera goizeko zazpietatik arratseko 20h30etara 30 minutuero eta igandez 8etatik 20etara orduero autobus batekin. Ekainetik irailera, azken abiatzea 22:30tan eginen da. Linearen ibilbidea sinplifikatua izan da ibilbidearen iraupena hobetzeko. Aipatzekoa da 15 linearen eta “HENDAIA Orangers” eta “IRUN Behobia” arteko 14 linearen (lehen 33a zena),  eskaintzaren bikoizteak Hendaiako bi tren geltokietako korrespondentzia aukerak biderkatuko dituela etxe-lan eta etxe-eskola lekutzeentzat.

Mugaz-gaindiko garraio sarea

Autobus loturak hobetuz, TXIK TXAK mugaz gaindiko garraio sare publikoaren garapenaren eragile da. 
Hendaiako geltokiaren heinean Elgarrekin Modu-anitzeko aldagunea egokitu zen eta 2022an estreinatu Euskal Elkargoko Lehendakariaren eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria hor izanik. Era berean, Ederbidea bizikleta-bideak eman dira plantan, europar funtsen babesarekin besteak beste. Bide beretik, autobus linea hauek ere, Akizetik Donostiara, Baionatik pasaz, garatu asmo den eusko-landatar Eskualdeko Sare Expressa-ren logikaren baitan kokatzen dira.

TXIK TXAK sare berriari buruzko informazio guzia gune berezituan