2,5 km-ko txirrindula ibilbide bat sortuko da laster BAB-ko hiribidean
2026(e) ko martxoaren 23a
TXIK TXAK sareak errekor berri bat lortu du 13 milioi bidaiarirekin, horietatik 4 milioi Tram’busean.
Eguneratzea:2025(e) ko otsailaren 17a
2024. urtea beste lorpen bat da TXIK TXAK sarearentzat: 13 milioi bidaiari inguru zenbatu dira lurraldean, hau da, % 9 baino gehiago 2023tik eta % 28 gehiago 2021etik. Hori dela eta, hazkunde-dinamikarik handiena duen Frantziar Estatuko sareetako bat da.
2024. urteari dagokionez, adierazle guztiak berdeak dira sare osoan:
Eskaintza berri bat urtarrilaren 6tik
2025eko urtarrilaren 6tik, TXIK TXAK sarearen eskaintza % 30 hazi da lurralde osoan, eta gune zuriak amaitu dira eskariaren araberako garraioari esker. Eskaintza berri horrek % 113ko igoera dakar itsasbazterraren gibelean eta % 68koa barnealdean, eta, aldi berean, itsasbazterrean egiten den indarra atxikitzen da (+%20). Hala, sare osoan maiztasuna handitzeko osagaiak biltzen dira.
2026(e) ko martxoaren 23a
2026(e) ko abenduaren 29a
2025(e) ko urriaren 10a