Ur isurketaren ondoriozko ordainketa eskaera egin (Warsmann deritzon baliabidea)

Zure muntadura pribatuetan ur isurtze bat egiaztatu duzu edo zerbitzu kudeatzaileak uraren gain-kontsumoari buruzko informazioa helarazi dizu? Beharrezkoak diren baldintza betetzen badituzu, zure uraren faktura arintzea eska zenezake.

Eguneratzea:2024ko urriaren 1a

Urte osoan har daiteke

1. urratsa: Diru itzultzerako hautagai izan naitekeen egiaztatzen dut

Isurketaren ondoriozko diru itzultzerako hautagai izateko, edateko uraren zerbitzuko harpidedunak honako baldintzak bete behar ditu:

  1. muntadura pribatuetako edateko uraren hodietan haren bataz besteko kontsumoa baino 2 aldiz gehiagoko kontsumoa eragin duen isurketa pairatu izana;
  2. isurketa berehala edo gain-kontsumoaren informazioa eskuratu eta hilabete 1eko epean edo, berantenik, dagokion epealdiko faktura eskuratu eta berehala isurketa konpondu izana
  3. epe beretan, derrigorrezko agiriak hornitu izana: faktura arintze eskaera, isurketaren kokapena eta konponketaren data agertzen dituzten agiri eta/edo faktura(k).

Baliabide osoa ezagutzeko, ur isurketaren ondoriozko fakturen arintzerako arauei eta printzipioei buruzko deliberoa kontsulta nezake.

2. urratsa: Ene faktura arintze eskaera igortzen dut

Ene idatzizko eskaera ene herriko ur hornitzaileari igortzen diot, dagozkion egiaztagiriekin batera.

3. urratsa: Ene eskaeraren erantzuna eskuratzen dut

Zure eskaera aztertu ondoren eta ordainketa baterako baldintzak betetzen badituzu, dagokion fakturari zenbatekoaren apaltzea aplikatzen zaio, zure bataz besteko kontsumoaren arabera.

Fakturaturiko bolumena ezingo da izan zure edateko uraren bataz besteko kontsumoaren bikoitza eta zure saneamendu kolektiboko bataz besteko kontsumoa baino handiagoa.

Adibidez: ene bataz besteko kontsumoa 100m3-koa da dagokion epealdirako. Neurturiko ene kontsumoa 300m3-koa da Arintzea aplikatu ondoren fakturaturiko bolumena izanen da:

  • 200 m3-koa edateko urarentzako;
  • 100 m3-koa saneamendu kolektiboarentzako.

Ohiko galderak

Nola kalkulatzen da ene bataz besteko ur kontsumoa?

Aitzineko 3 epealdi baliokidetan (sei hilabetekoak edo urtekoa kasuaren arabera) neurtu den zure bataz besteko kontsumoari dagokio.

Komuneko turrustako isurketaren ondorioz faktura arintzerik izan ote daiteke?

Ez. Zure ur hornitzailearen ardura kontagailuko junturaraino dira. hornitzaileak haren gain hartzen ez dituen isurketak dira:

  • etxeko tresnetakoak (garbigailua, ontzi garbigailua, etab.);
  • muntadura sanitariokoak (komuneko turrusta, harraskako, konketako hodiak, dutxuluak, etab.);
  • berogailu muntadurakoak (ur berogailua, galdara, etab.) baita junturak ere.
  • etxebizitzako hoditeria bidez urez hornituriko sistema edo muntadura oro, ur gozagailuak, karearen
  • aurkako filtroak, ur garbitzaileak, ureztatzeko hodiak, ureztatzeko sistema automatikoak, baratze dutxuluak, etab. bezalakoak.
  • igerileku instalazio edo muntadurak (soberakin akastunak, huste arazoak, estaldurako isurketa, etab.).

Laguntza behar dut

aneamendu kolektiboari edo hiriko euri urei buruzko galdera ororentzako, zure herriko Saneamendu kolektiboko eta hiriko euri uren zerbiztuarekin harremanetan sar.