Ipar Euskal Herriko AFOZek bere ateak aprendizgaiei irekitzen ditu
Ipar Euskal Herriko Aprendizen Formakuntza Zentroak (AFOZ) bere ate irekiak 2025eko apirilaren 5ean (larunbata) eta ekainaren 14an (larunbata) antolatzen ditu, 09:00etatik 13:00etara. Merkataritza eta ostalaritza sailetan proposaturiko aldizkako formakuntza ainitz ezagutzeko aukera paregabea.
Eguneratzea:2025ko martxoaren 21a

% 94ko lan-munduratze tasa batekin eta 400 enpresez osaturiko sare batekin, Ipar Euskal Herriko AFOZak gazteak laguntzen ditu, 15 urtetik goiti, brebetatik landa, diploma bat ekartzen duten ibilbideei buruz: Lanbide Gaitasun Agiriak (LGA), baxo profesionalak eta brebeta profesionala sukaldaritzan, merkataritzan eta ostalaritzan. Espezializazio osagarriak proposatuak dira, hala nola sotozaintza edo koktelgintzaren artea. Egun horietan, bisitariek hainbat gauza egiten ahalko dituzte: formatzaile eta sail batzuetako arduradunekin mintzatu, barneak bisitatu, eta beharrezkoak diren informazio guziak bildu, kafea eta Vienako opilen inguruan. Publikoak azpiegitura pedagogikoak bisitatzen ahalko ditu, besteak beste sukalde profesional batzuk, trebatze-ostatua eta merkataritzari eskainitako espazioak.
2025eko berritasuna: AFOZa lanean ari diren profesionalei zuzentzen zaie ere bai, arnoaren unibertsoari eskainitako ikastalditxo espezializatuak proposatuz.
→ 2025eko apirilaren 5ean (larunbata) & ekainaren 14an (larunbata) - 09:00 - 13:00
Ipar Euskal Herriko AFOZ – Baiona, 73 Burguberri karrika. Informazioak eta kontaktuak: 05 59 25 38 00 edo cfa.communaute-paysbasque.fr
Orain
Arte master baten sorrera Ipar Euskal Herriko Goi Mailako Arte Eskolan
2025ko apirilaren 3a

Ipar Euskal Herriko topaketa digitalak Baionara itzuliko dira uztailaren 3an
2025ko martxoaren 18a
