Arkitekto belaunaldi gazteak biharko Errobi ibaia irudikatzen duenean!
2025ko apirilaren 23a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Aiseago bizi zaitezen, eta energia fakturak murriztu edo bizitegiak dituzun beharretara egokitu ditzazun, Bizileku eta Energiaren Etxea lagun duzu. Baionan eta Donapaleun kokaturik, bai eta Ipar Euskal Herri osoan zehar jende hartze saioak eginez, zure proiektuetan laguntzen zaitu pertsonalizaturiko aholkuekin, errazturiko urraspideekin eta diruzko laguntza egokiekin.
Eguneratzea:2025ko apirilaren 9a
Bizilekuaren eta Energiaren Etxeari esker, inoiz baino errazagoa da bizitegia berriztatzea! Jabe bazara, nola alokatzaile edo jabekide, Bizilekuaren eta Energiaren Etxea duzu bizitegia berriztatzeko solaskide egokiena. Euskal Herrian den «Espace Conseil France Rénov’» deitu aholku gune bakarra da Bizilekuaren eta Energiaren Etxea eta urririk eskaintzen dizu zure beharretara egokituriko laguntza. Zure bizitegiaren energia emaitza hobetu nahi baduzu, edo bertan luzeago bizi ahal izateko bizitegia egokitu nahi baduzu edota ukan zenitzakeen laguntzak aztertu, hor dituzu aholkulariak gidatzeko prest.
Hitzordua telefonoz edo e-postaz har ezazu eta 72 orenen buruan solasaldi pertsonalizatua ukanen duzu bizileku edo energia aditu batekin edo termikari batekin. Zure lanen alde tekniko, administrazioko edota diruztapenetakoei buruzko aholkuak jasoko dituzu eta labeldun profesionalengana bideratuko zaituzte.
Dituzun beharretara egokituriko diruzko laguntzak
Euskal Elkargoak aktiboki sostengatzen ditu emaitza oneko berriztapen orokorrak. Zure lanek A edo B energia etiketa eskuratzeko aukera emanez gero, zeuk deus ordaintzekorik ez izateraino hel zaitezke zure diru sarreren arabera.
Bizilekuaren eta Energiaren aholkulariek dauden baliabideak ahal beste baliatzen lagunduko dizute ere: zerga kredituak, energia sariak edota mailegu abantailatsuak. Proiektu bakoitza artaz aztertzen dute dauden diruztapen guztiak ahal beste baliatu ahal ditzazun.
Eta bizitegi lagundu baten xerka bazara?
Bizilekuaren eta Energiaren Etxea ez da horretan bakarrik geratzen! Bizitegi lagundu baten xerka direnak laguntzen ditu ere urraspide orotan: eskaria erregistratu eta dosierraren jarraipena egiten du bizitegia eman arteko guztian.
Bizitegia berriztatzea, planetaren alde aritzea da ere.
Bizitegi diren eraikinak Ipar Euskal Herrian igortzen diren berotegi efektuko gasen % 13ren iturburu dira, hau da, hirugarren igorleak dira garraioen eta laborantzaren ondoren. Haien energia eraginkortasuna hobetuz, lurraldeak - % 20ko beherapena aurreikusten du 2030rako eta - % 73koa 2050erako. Bizilekuaren eta Energiaren Etxearekin batera har ezazu parte talde ahalegin honetan!
Informazio baliagarriak
Asteartetik ostiralera, 9:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:30era, bai eta hileko lehen larunbatean, hitzordua hartuz gero.
Telefonoa: 05 59 44 77 80
E-helbidea: maison.habitatcommunaute-paysbasquefr
→ Baionan: Harispe Marexalaren hiribidea 3
→ Donapaleun: Elizako Karrika 1
2025ko apirilaren 23a
2025ko martxoaren 10a