Haurrendako tailerra: Ozeanoa beste molde batez ezagutzeko
2026(e) ko apirilaren 08etik 2026(e) ko ekainaren 24ra
Biarritz
Euskal Hirigune Elkargoak Dominique Bourg filosofo eta ekologista errezibituko du poz handiz, klima-larrialdiari buruzko hitzaldi engaiatu baterako. Zatozte martxoaren 12an, 17:45ean, Baionako Arteen Hirira, denei irekitako topaketa baterako (urririk).
Eguneratzea:2025(e) ko martxoaren 10a
2025(e) ko martxoaren 12a 17:45 20:00
Baiona
Kategoria(k) : Ura, ingurumena eta energia
KLIMA astea kari abiatutako mobilizazioaren harira, non lurraldeko 200 bat eragile klimaren alde engaiatu baitira, ekitaldi horrek ekintzarako gogoeta une egokia izateko xedea du. Ingurumenaren arloko aditu gisa ezagutua den Dominique Bourg jaunak ohartze kolektibo baterako oztopoak eta klima-politiketarako eragozpenak aipatuko ditu.
Klima-larrialdia: ukatzea gainditu arazoari lotzeko izendatutako hitzaldiak funtsezko gaiak aipatuko ditu: zergatik ukatzeak dirauen froga lehergarriengatik ere? Zer dira klima-aldaketak dakartzan arrisku konkretuak gure gizarteen gainean? Nola bihurtu hitzaldiak ekintza baikor?
Hitzaldiaren ondotik, publikoarekin eztabaida une bat izanen da baita izenpetze saio bat ere, Baionako La rue en pente liburu saltegiarekin partaidetzan antolatua.
Pentsalari bazterrezina
Lausanako unibertsitateko ohorezko irakaslea den Dominique Bourg gaur egungo gogoeta ekologikoaren norki ospetsua da. 2005eko Ingurumenaren Gutunaren apailatzean parte hartu du eta Nicolas Hulot Fundazioaren kontseilu-burua izan da 2018. urtea arte. Idatzi duen azken liburuak, Dévastation, La question du mal aujourd’hui” (Suntsitzea, Gaizkiaren gaia gaur egun), gaurko larrialdien azterketa zorrotza eskaintzen du.
Erronka klimatikoak ulertzeko eta maila indibidual eta kolektiboan arazoari lotzeko inspiragarria den hitzaldi hori ez huts egin.
Izen emateak hetsiak dira.
Mintzaldia zuzenean emana da gure Youtubeko kanalean.

2026(e) ko apirilaren 08etik 2026(e) ko ekainaren 24ra
Biarritz
2026(e) ko martxoaren 5a
2026(e) ko otsailaren 26a