Arkitekto belaunaldi gazteak biharko Errobi ibaia irudikatzen duenean!
2025ko apirilaren 23a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
KLIMA astearen edizio berria urriaren 4tik 11ra iraganen da, “Ekologiaren iruditeria positiboa, bizigarria eta jasangarria” gaitzat hartuta. Datorren uztailaren 4a arte dago zabalik parte hartzeko deialdia.
Eguneratzea:2025ko apirilaren 28a
Hasiera data 2025ko urriaren 4a amaiera data 2025ko urriaren 11a
Iaz hasitako lurraldeko eragileen mobilizazio zabalarekin jarraituz, urriaren 4tik 11ra antolatuko da aurtengo KLIMA astea, Ipar Euskal Herri osoan. 2025eko ediziorako hautatutako gaiak –“Ekologiaren iruditeria positiboa, bizigarria eta jasangarria”– erakutsi nahi du ekologiak itxaropen mezua dakarrela lehenik, eta gure lurraldearen etorkizuna elkarrekin eraikitzeko perspektiba zehatz eta positiboak eskaintzen dituela.
2025eko Klima Astearen egitarauan agertu nahi duten egiturek uztailaren 4a baino lehen aurkeztu behar dute beren proiektua, behereko lineako formularioa betez.
Euskal Hirigune Elkargoak daraman gai orokorrari lotutakoak izan beharko dute ekintzek: esperientzia positiboak partekatzea, ideia onak, berrikuntzak, begirada gurutzatuak, etorkizuneko lanak.
Adierazpide guziak dira posible (ekintza pedagogikoak, natura ateraldiak, erakusketak, film emanaldiak, aire zabaleko jarduerak, pista jokoak, ikuskizunak, bisitak, argazki lehiaketak, ibilaldiak, kirol jarduerak, sormen jarduerak) eta publiko ororentzat izan behar dute.
Euskal Hirigune Elkargoak parte-hartzaileen komunikazioa indartzen du, antolatzaile guziendako kit bat eskura ezarriz eta komunikazio-kanpaina bateratu bat plantan ezarriz.
Oharra: KLIMA astearen barnean proposatzen diren gertakariek Gertakari Eko-arduratsuen Araudiaren 10 engaiamendu bete beharko dituzte gutienez.
2025ko apirilaren 23a
2025ko apirilaren 9a