Euskal Herria : lurralde eleanitza
2025ko maiatzaren 15a

Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
2025eko Euskararen Urtaroa azaroaren 21etik abenduaren 3ra iraganen da. Proiektu-deialdi bat zabaldua da interesatuak diren eragile pribatu guziei, egitarau aberats bat elkarrekin eraikitzeko.
Eguneratzea:2025ko apirilaren 28a
Heldu den azaroaren 21etik abenduaren 3ra, Euskararen Urtaroa-k gertakarizun arrakastatsua abiatuko du, animazio ugari proposatuz Ipar Euskal Herri osoan.
Beste edizioetan bezala, egitaraua, Herriko Etxeek, tokiko eragile publikoek, pribatuek eta elkarteek antolatzen dute elkarrekin. Euskararen alde ari diren eragile ugarirentzat, euskarazko ezohiko jarduera berritzaileak (ateraldi, tailer, formakuntza, eztabaida, etab.) proposatzeko eta euskararen bizkortasuna erakusteko aukera da.
Proiektu-deialdi bat eragile pribatuendako Proposamenak sustatzeko, lurraldeko eragile pribatuek eta elkarteek, diru-laguntza bat eska diezakete, Euskal Hirigune Elkargoari. Gertakizunen antolaketari lotuak diren gastuak, lagunduak izan daitezke: 1000 euro animazio bakoitzarentzat, % 20-ko autofinantzamendua berengain hartzearen baldintzapean.
Zure diru-laguntza eskaera egiteko, Euskararen Urtaroa 2025 proiektu deialdiari zuzenduriko orria kontsulta ezazu. Parte hartzaileen, Herriko Etxeen, eragile publikoen, eragile pribatuen eta elkarteen proiektu-fitxak, formatu numerikoan helarazi beharko dira maiatzaren 30a aitzin, helbide honetara: urtaroacommunaute-paysbasquefr.
2025ko maiatzaren 15a
2025ko maiatzaren 15a
2025ko maiatzaren 13a